138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Aldaketa, Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorrean
Behin betiko onespena

Udalak, 2009ko ekainaren 23an egin osoko bilkura arruntean hasiera batean onetsi zuen aldaketa Aiegiko udalerriko Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorrean, eta hura 2009ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 27an.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu aipatu ordenantza horren edukiaren aurka.

Horiek horrela, Aiegiko Udalak, 2009ko urriaren 13an egin osoko bilkura arruntean, hartu zuen ondotik osorik ematen den erabakia, legeak eskatzen duen quoruma zuela:

1.-Behin betiko onestea Aiegiko Udalerriko Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorrean Ignacio Azcarate Seminario udal arkitektoak prestatu duen aldaketa puntuala; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 79.3 eta 74. artikuluetan xedatuarekin bat. Zehazki, ordenantzako 13.2 artikulua aldatzen da, artikulu horri bertze atal bat gehituta, 6.a izanen litzatekeena.

2.-Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorrari egin aldaketaren behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

3.-Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraziko zaio hamabortz eguneko epean, onetsitako agiriaren ale bat igorrita.

Aiegin, 2009ko urriaren 26an.-Alkate udalburua, José Artiz Segura.

Eraikuntzaren gaineko ordenantza
orokorrean aldatu den artikulua

Aldaketa egin da Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorraren 13.2 artikuluaren lehenbiziko paragrafoan, testua honela geldituko baita:

Hiri lurzoruan, finken itxituren garaiera 2 m izanen da gehienez, espazio publikoaren sestratik neurtuta, paratu nahi den itxituraren erditik, gehienez ere 5 m-ko luzera duten tarteuneen arabera. Karrikatik lurzatira 70 cm baino gehiagoko koska dagoenean, garaiera 1,20 m izanen da gehienez, goiko sestratik neurtuta.

Gehienekoa baino garaiera handiagoak onartuko dira, baina inoiz ez 2,50 m-tik goitikoak, betiere haien beharra arrazoitzen bada eta haien diseinuan neurriak hartzen badira begitara txarki jo ez dezaten. Udaleko zerbitzu teknikoek aldeko txostena egin beharko dute.

13. artikuluari atal bat gehituko zaio, argi emaile. Hura 6.a izanen da eta testu hau izanen du:

Artikulu honen 2. atalean ezarritako determinazioak ez baldin badira bat etortzen gai beraren gainean Hirigintzako araudian eta Eraikuntzaren gaineko ordenantzetan ezarritako bertze erreferentzia batzuekin, orobat aplikatuko dira, non ez diren udalez gaindiko araudi sektorialak (errepideak, ondarea...) hertsiki bete behar.

Iragarkiaren kodea: L0925085