138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Alkatearen 101/2009 Ebazpena. Eskuordetzea

Lan aferak direla eta bidezko da eskudantziak beste baten esku uztea 2009ko abenduaren 31a arte.

Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko (abenduaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsia) 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

Ebatzi dut:

1. Alkate gisa ditudan eskudantzia guztiak Jaime Iturria Mitxelena lehen alkateordearen esku uztea 2009ko abenduaren 31a arte.

2. Eskuordetze hau lehen alkateordeari jakinaraztea.

3. Osoko Bilkurari honen berri ematea, biltzen den hurrengo aldian, eta ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Arantzan, 2009ko azaroaren 2an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0925557