138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Aldaketa, C.A. Osasunaren kirolgunearen sektoreko P9 lurzatia birzatitzeko proiektuan. Hasierako onespena

Arangurengo Udaleko alkate udalburuak, 2009ko urriaren 26an eman ebazpenaren bidez, aldaketa onetsi zuen hasiera batean, soil-soilik C.A. Osasunaren kirolgunearen sektoreko P9 lurzatiaren 10. finkaren ekarpenari eta ondoriozko P.9 lurzatiari dagokienez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 168. artikuluan xedatua bete beharrez. Interesdun guztiek aztertzen ahalko dute espedientea eta horri buruzko alegazioak aurkeztu, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Mutiloabeitin, 2009ko urriaren 26an.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0925145