138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Altsasuko Udalak diru-laguntzak ematea arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2009ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Altsasuko Udalak diru-laguntzak ematea arautzen duen ordenantzaren aldaketa, diru-laguntzak ematean genero perspektiba sartzeko helburuarekin.

325.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek hura aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Altsasun, 2009ko urriaren 27an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0925187