138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Aurrekontuko 2/2009 aldaketa. Hasierako onespena

Aberingo Udalak, 2009ko urriaren 8an egin osoko bilkuran, Udalaren 2009ko aurrekontuko aldaketa onetsi zuen hasiera batean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aberinen, 2009ko urriaren 22an.-Alkatea, Luis Enrique Aguilar Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L0925012