138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren zerbitzuko erdi mailako tituludun izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko urriaren 20an, ondoko deialdi hau onestea erabaki zuen. Hona hemen oinarriak:

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Iruñeko Udalaren zerbitzuko erdi mailako tituludun izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzea, txanda irekian; hori guztia Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia), hura garatu eta betetzeko Erregelamenduan, gainerako aplikazio arauetan eta deialdiaren oinarrietan xedatuari jarraikiz.

1.2. Deialdiko lanpostua Herritarren Segurtasuneko Alorrari atxikita dago, eta zenbaki hau du plantilla organikoan: 200200-32.

1.3. Lanpostua lortzen duen izangaia funtzionario bilakatuko da, Iruñeko Udaleko langileendako egungo xedapenetan zehazten diren eskubide eta betebehar guztiekin.

1.4. Lanpostuak B mailako edo taldeko lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta Iruñeko Udalari aplikatzeko diren gainerako xedapenetan erabakitakoaren arabera.

1.5. Izangaia, hautaprobak gainditu eta deialdi honetako lanpostuan aritzeko izendatu ondotik, Iruñeko Udalean sartuko da eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko, eta alta emanen zaio, araubide horretan aurreikusitako babesean.

Deialdi honetako lanpostuetarako izendatu eta lehendik eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren araubidean, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den hartan, kidetuta dagoenak bertan segitzea aukeratzen ahal du edo Gizarte Segurantzan kidetzea.

1.6. Lanpostua eskuratzen duen izangaiak lanlekua duen herrian bizi beharra du, eta hori betetzeko Iruñeko udalerrian finkatuko du bere bizilekua.

1.7. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

1.8. Halaber, deialdi honen bidez lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda osatu nahi da, deialdi honen 3, 10, eta 11. arauetan xedaturikoarekin bat.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) bukatzen den unetik eta lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete; betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude. Orobat, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beheitikoak badira, edo goitikoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina ez izatea.

c) Unibertsitateko diplomadunaren, ingeniari teknikoaren edo arkitekto teknikoaaen titulua izatea, edo hura eskuratzeko baldintza guztiak betetzea deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bururatzen den egunean.

Atzerrian lorturiko tituluak izanez gero, aipatu epea betetzen den egunean, haren homologazioa frogatzen duen agiriaren jabe izatea.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

2.2. Hirugarren oinarrian xedatutakoa izan ezik, betebehar horiek hautaprobak gainditu eta lanpostu horretarako izendatzeko proposamenean azaltzen den izangaiak frogatu beharko ditu, zazpigarren oinarrian aurreikusitako epean eta halabereko moduan.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren erregistroetako batean aurkeztu beharko dira (Karrika Nagusia, 2; Zapateria karrika, 40; San Saturnino karrika, 2; Iratxeko Monasterioa, 2; Eslava karrika, 1, eta Armada Etorbidea, 2) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein baliatuz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean. Aipatu eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko ezarritako epea amaitu baino lehenago. Eredua Iruñeko Udaleko Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan eskura daiteke, edo interneten, www.pamplona.es webgunean. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Ezgaitasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi dute eskabidean adieraztea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera ezgaituak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Eskabideari Iruñeko Udalaren kontuan 19,70 euro sartu izanaren frogagiria erantsi beharko zaio, espedientea formalizatzeko tasaren eta azterketa eskubideen ordain. Zuzenean ordaindu ahalko da edo, bestela, transferentzia eginda; betiere, Iruñeko Udalak finantza entitate hauetan dituen kontuetan: Nafarroako Kutxa (2054 0152 31 1100003684), Euskadiko Kutxa (3035 0039 34 0390900005) eta Nafarroako Rural Kutxa (3008 0001 14 1103447429) edo Udal Diruzaintzan (Merkatuko karrika, 7-9, 2.a). Hala eginez gero, ordainketa agiriak datu hauek izan beharko ditu nahitaez:

Izangaiaren izen-deiturak.

NAN/IFZ.

Ordainketa zein kontutan egiten den, haren zenbakia.

Kontzeptua: oposizioak.

Deialdiaren xede den lanpostua.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Ana Elizalde Urmeneta, Herritarren Segurtasuneko zinegotzi delegatua.

Ordezkoa: Patxi Fernández Elizalde, Herritarren Segurtasuneko Alorreko zuzendaria.

Mahaikidea: Inmaculada Vega Ortega, Segurtasun arloko teknikaria.

Ordezkoa: Oscar Esquíroz Noble, Hiri Kontserbazioko Alorreko zuzendaria.

Mahaikidea: Pedro Recarte Gaztambide, Segurtasun arloko goi mailako teknikaria.

Ordezkoa: Carlos Eguizabal Villanueva, industria ingeniari teknikoa.

Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Mahaikide idazkaria: Víctor Sarasa Astráin, Herritarren Segurtasuneko Alorreko legelaria.

Ordezkoa: Nerea Buldain Azanza, industri ingeniari teknikoa.

Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.-Oposizioaren nondik norakoak.

6.1. Oposizioa 2010eko apirilean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

Horren ondotik, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak jakinaraziko ditu, erregelamenduari jarraikiz.

6.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

Lehen ariketa: teorikoa; I. zatitik zozketaz aterako diren gai baten gainean idaztea, gehienez ere 2 orduz.

Bigarren ariketa: teorikoa; II. zatitik zozketaz aterako diren bi gairen gainean idaztea, gehienez ere 4 orduz.

Hirugarren ariketa: praktikoa; epaimahaikoek deialdiaren gai-zerrendatik proposatzen dituzten galderak eta kasuak erantzun eta argituko dituzte. Ariketaren gehieneko iraupena epaimahaiak proposatuko du azterketa hasi aitzin.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioa gehienez 100 puntukoa izan daiteke, honela banatuta:

Lehen ariketa: Gehienez ere 20 puntu.

Bigarren ariketa: Gehienez ere 40 puntu.

Hirugarren ariketa: Gehienez ere 40 puntu.

6.4. Oposizioko ariketak baztergarriak izanen dira. Kanporaturik geldituko dira ariketa horietako batean gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak. Nolanahi ere eta ariketa guztietan, bazterturik geldituko da edozein gai edo probatan 0 puntuko kalifikazioa duen izangaia.

6.5. Oposizioko lehen eta bigarren ariketak idatziz eginen dira eta izangaiek irakurriko dizkiote epaimahaiari jendaurreko ekitaldi batean.

6.6. Ariketa bakoitza amaitutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den lekuan, probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, bakoitzaren kalifikazioekin. Horrez gain, oposizioko hurrengo proba non, zein egunetan eta zer ordutan eginen den adierazten duen oharra argitaratuko du, gutxienez hura hasi baino 48 ordu lehenago.

6.7. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz onargarria den beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak. Epaimahaiak ezarritako egunean ariketak irakurtzera agertzen ez diren hautagaiak ere baztertuak izanen dira.

7.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Oposizioko azken probaren kalifikazioa emanik, epaimahaiak jendaurrean paratuko du probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, oposizioko probetan izangai bakoitzak lortutako kalifikazioak baturik, Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta azken ariketa egin den lekuan. Gero, Tokiko Gobernu Batzarrari igorriko dio probak puntuaziorik altuenarekin gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamena, arestian aipatu zerrendarekin eta espediente osoarekin batera.

Hautaproben azken emaitzan berdinketarik bada, oposizioaldiko ariketetan -hurrenez hurren eta ordena berean- puntuaziorik altuena lortzen dutenen alde ebatziko da.

7.2. Izendapen proposamena jakinarazi eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposaturiko izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dizkiote Lehendakaritzako Alorrari:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia egiaztatua, edo izangaiaren nazionalitatea nahiz nortasuna egiaztatzen dituen beste agiri baliokideren bat.

b) Deialdiaren 2.1. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia egiaztatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

c) Iruñeko Udaleko osasun zerbitzuek egindako txostena, karguaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasunik nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

d) Zinpeko adierazpena, non hautagaiak adierazi behar baitu ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua eta ez dela inoiz baztertua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

e) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

f) Europar Batasuneko herritarra izanez gero, egoitza-txartela.

g) Europar Batasunetik kanpokoa bada, bertan bizitzeko eta lan egiteko baimena.

h) Familia liburua, 2.1.1.a) arauko bigarren lerroaldean sartzen diren herritarren kasuan.

i) Iruñeko Udalaren zerbitzuko erdi mailako tituludun izendatzeko Lehendakaritzako Alorrak eskatzen duen dokumentazioa.

7.3. Inork agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dute izendatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira. Hori, dena dela, ez da eragozpen izanen eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna eskatzeko.

7.4. Aitzineko atalean azaldutakoa gertatuz gero, Tokiko Gobernu Batzarrak 7.1 oinarrian aipatzen den zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea eta horrekin ere aitzineko ataletako prozedura bera erabiliko da.

8.-Izendapena, lanpostu hutsaren esleipena eta jabetza hartzea.

8.1. Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki baten bidez Iruñeko Udaleko funtzionario izendatuko du aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia, erdi mailako tituludunaren lanpostuan ari dadin, eta lanpostu hutsa berari esleituko dio.

8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.3. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Epe horretan eta ezinbertzeko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Iruñeko Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 7.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

8.4. Izangairen bat funtzionario bilakatu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, data hartan bertze administrazio publiko batean ari delako, dagokion lanpostu hutsa beteko da deialdiko 7.4 atalak agintzen duen bezala.

9.-Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

9.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan eta oinarri honetan ezarritako prozedurari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek sortuko dira, Iruñeko Udaleko alor eta erakunde autonomo guztietarako balioko dutenak:

-Probak gainditu bai baina lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrenda.

-Hautapen prozesuaren ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda.

9.2. Probak gainditu baina lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrendak.

Probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiekin Lehendakaritzako Alorreko zuzendaritzak zerrenda bat osatuko du, ondoren aldi baterako kontratazioak egiteko, deialdi honetako 11. oinarrian ezarritako prozedurari jarraikiz.

Halaber, zerrenda hori erakunde autonomoetako organo eskudunei igorriko die, aplikatzekoak diren arauei jarraikiz kudea dezaten.

9.3. Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditzen ez dituzten izangaiak.

Deialdi honen 11. oinarrian ezarritako prozedurari jarraikiz, Lehendakaritza Alorreko Zuzendaritzak, aldi baterako kontratupean lan egiteko izangaien zerrenda osatuko du deialdi honetako azken-aurreko ariketa gainditzen duten izangaiekin.

10.-Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak osatzeko prozedura.

10.1. Epaimahaiaren espedientea jasota, Lehendakaritza Alorreko zuzendariaren ebazpen baten bidez, hautapen prozesua gaindituta ere lanposturik gabe gelditu diren izangaiei eta deialdian ezarritako azken-aurreko ariketa gainditu dutenei hamar egun balioduneko epea emanen zaie, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, ondoko dokumentazio hau aurkezteko:

-Deialdiaren 2. arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, titulua lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinarena edo sarrera prozesurako eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko maneran dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

Ebazpen hori, ukitutako langileen zerrendekin batera, argitara emanen da Iruñeko Udalaren iragarki oholean (Merkatuko plaza, Udaletxearen gibeleko aldea).

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbertzekoetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte; betiere, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

10.2. Sarrera prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautaprobek dirauteino eta kontratazioaldiak iraun bitarte bete beharko dira.

10.3. Dokumentazioa aurkezteko epea bururaturik, Lehendakaritza Alorreko zuzendariaren ebazpen baten bidez, aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda hauek onetsiko dira, kasua bada, eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean argitaratuko (Merkatuko plaza, Udaletxearen gibeleko aldea):

a) Probak gainditu bai baina lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrenda.

b) Aurreko zerrendakoak izan gabe, deialdiaren azken-aurreko ariketa gainditzen dutenen zerrenda.

10.4. Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren hurrenkera: oposizioa gainditu bai, baina lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan lortutako puntuazioen batura. Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

11.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2009ko urriaren 20an.-Zinegotzia eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

I. ERANSKINA

Izena: .........................................., adinez nagusia, NANa/nortasun agiria: ............., jaioteguna (urtea/hila/eguna): ............, jaioterria (udalerria, probintzia): ............., nazionalitatea: ...................., egungo helbidea (karrika, zenbakia, eskailera, solairua): ............, posta kodea / herria: .........................................., telefonoa: ............, laneko telefonoa: ..................

ADIERAZTEN DU:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Deialdian ezarritako azterketa eskubideak ordaindu ditudala, eta horren egiaztagiria erantsi dudala.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

ESKATZEN DU:

Iruñeko Udalaren zerbitzuko erdi mailako tituludun izateko lanpostu 1 oposizio bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela (deialdia ...... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, .........(e)an), txanda honetan:

  • Txanda irekia
  • Igoera txanda*
  • Minusbaliatuendako txanda murriztua*

(*) Deialdiak jasotzen duenean soilik.

Datuen babesa. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Merkatuko karrika, 79, 31001-Iruña).

Iruñean, 20..(e)ko ............. aren .... (e)an.
(Sinadura)

II. ERANSKINA

I. zatia

1. gaia.-Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea. Egitura. Printzipio orokorrak. Nafarroako toki entitateak: Udalak, kontzejuak, mankomunitateak eta gainerako toki entitateak. Eskumenak.

2. gaia.-Udal administrazioa. Udalaren organoak. Alkatetza. Osoko Bilkura. Gobernu Batzarra. Bertzelako organo erabakitzaile eta informatzaileak. Udal organoen eskumenak eta eskudantziak, oro har. 57/2003 Legea, abenduaren 16koa, Toki Erakundeen Gobernua Modernizatzeko Neurriei buruzkoa. Iruñeko Udaleko antolaketa politiko eta administratiboa. Iruñeko Udalaren Erregelamendu Organikoa.

3. gaia.-Administrazio prozedura eta hura arautzen duen legea. Aplikazio eremua eta printzipio orokorrak. Interesdunak. Administrazio prozedurei buruzko xedapen orokorrak: abiaraztea, antolamendua, instrukzioa, amaiera eta betearazpena. Administrazio egintza: kontzeptua, elementuak, motak eta baldintzak. Jakinarazpena. Deuseztasuna. Administrazioaren isiltasuna. Egintzen berrikuspena administrazio bidean. Administrazio errekurtsoak. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian.

4. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina. Egitura eta edukiaren azterketa. Langile motak. Hautaketa. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Egoera administratiboak. Sarrera eta karrera administratiboa. Eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak. Diziplinaren gaineko araubidea.

5. gaia.-Kontratazio administratiboa Nafarroan. 6/2006 Foru Legea: aplikazio eremua eta araubide juridikoa. Administrazioarekin kontratuak egiteko baldintzak. Kontratua prestatzeko jarduketa administratiboak. Interesdunen proposamenak. Kontratazio mahaia Lizitazioen publikotasuna. Kontratuen esleipena, betearazpena eta aldaketa. Kontratuen iraungipena: amaiera eta harrera; desegiteko arrazoiak eta horren ondorioak. Lagapena eta azpikontratazioa. Tokiko kontratazioaren esparruko berezitasunak: 1/2007 Foru Legea, 6/1990 Foru Legea aldatzen duena.

6. gaia.-Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legea. Arriskuen ebaluazioa. Garapenerako erregelamenduak: segurtasuna eta osasuna lantokietan, seinalizazioa eta osasuna, segurtasuna makinetan, babes ekipoen erabilera.

7. gaia.-Hirigintzako lizentziak: kontzeptua. Lizentzia behar duten egintzak. Eskumenak eta prozedura. Eraginkortasuna. Iraungitzea. Jarduera sailkatuen lizentziekiko lotura. Iruñeko Udalaren ordenantzak, eraikuntzari, urbanizatzeari eta GOKA jarduerei buruzkoak. Egitura eta eduki nagusiak.

8. gaia.-4/2005 Foru Legea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa. Udalaren lizentzia behar duten jarduera sailkatuak. Xedapen orokorrak. Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar ez duten jarduera sailkatuak. Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duten jarduera sailkatuak. Iruñeko Udalak arlo honetan dituen eskumenak.

9. gaia.-Aurrekontuak prestatzeko teknikak. Aurrekontu administratiboa: printzipio ekonomiko-finantziarioak, politikoak eta kontabilitatekoak. Aurrekontu motak: lanen araberako aurrekontua; helburuen araberakoa; programen araberakoa; zero oinarriko aurrekontua. Aurrekontu klasikoa nola prestatzen den. Exekuzio-aurrekontua; kontzeptua eta prestaketaren faseak.

10. gaia.-Zigor legeria. Zigor Kodea. I. liburua. Delitu eta hutsegiteei buruzko xedapen orokorrak, erantzuleak, zigorrak, salbuesleak, aringarriak eta astungarriak; segurtasun neurriak eta Zigor Zuzenbideko arau-haustearen gainerako ondorioak. I. titulua: Zigor Zuzenbideko arau-haustea, eta II. titulua: Delitu eta hutsegiteei dagokienez erantzukizun kriminala duten pertsonak. II. Liburua. Delituak eta haien zigorrak. IX. titulua: Sorotsi beharra ez betetzea, eta X. titulua: Administrazio publikoaren kontrako delituak eta funtzionario publikoen delituak.

11. gaia.-Herritarren partaidetza Iruñeko Udalean. Herritarren eskubide eta betebeharren gutuna beren udal administrazioaren aitzinean. Herritarren Partaidetzaren gaineko Erregelamendua

12. gaia.-Gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko udal ordenantza.

13. gaia.-Herritarren segurtasuna Iruñeko Udalean. Trafikoaren udal ordenantza. Aparkatze Mugatuko eta Murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantza. Eremu urdina. Ibilgailuak espaloietan barna pasatzeko lizentziak eta eremu publikoetan lekua erreserbatzea arautzen dituen udal ordenantza. Merkataritza ez egonkorra arautzen duen udal ordenantza. Eremu publikoan edukiontziak paratzea arautzen duen udal ordenantza.

14. gaia.-Foru legeria: Jokoari buruzko 11/1989 Foru Legea. Ikuskizun publikoei eta josteta jarduerei buruzko 2/1989 Foru Legea. 201/2002, 202/2002, 95/2003 eta 656/2003 Foru dekretuak, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legea garatzen dutenak: Jarduera sailkatuak.

II. zatia

1. gaia.-Babes Zibila. Kontzeptua eta eginkizun generikoak. Xedeak. Babes zibilaren antolaketa orokorra Espainian. Babes zibilaren antolaketa orokorra Nafarroan. Eskumenak. Legeria aplikagarria. Administrazio publiko eskudunak.

2. gaia.-Babes Zibilari buruzko 2/1985 Legea. Babes Zibilaren Batzorde Nazionala. Babes Zibilaren Batzorde Autonomikoa. Babes zibilaren udal antolaketa. Herritarren eskubide eta betebeharrak.

3. gaia.-Babes Zibilari buruzko Oinarrizko Araua onesten duen 407/1992 Errege Dekretua. Xedea. Babes zibilaren plangintza: sailkapena eta kontzeptuak. Lurralde planak eta plan bereziak: xedea, horiek prestatzeko jarraibideak. Plan berezien xedeko arriskuak. Plan bereziak prestatzeko oinarrizko jarraibideak. Planak onesteko prozedura. Interes nazionalaren deklarazioa eta horren ondorioak.

4. gaia.-Larrialdien Kudeaketari buruzko 8/2005 Foru Legea. Nafarroako Babes Zibilaren Batzordea arautzen duen 14/2008 Foru Dekretua.

5. gaia.-Nafarroako Lurralde Estrategia: PLATENA. Xedea. Antolaketa hierarkiko eta funtzionala. Jarduketa proposamenak. Tokiko nahiz udalez gaindiko planak, onetsiak eta ezarriak.

6. gaia.-Nafarroako Lurralde Plana: PLATENA. Plan bereziak, onetsiak eta ezarriak. Udalen egungo jarduketa planak. Hondamendia gertatuz gero Iruñeko udalerrian aplikatzeko planak. Bertze plan interesgarri batzuk.

7. gaia.-Uholdeak. Uholde arriskua Nafarroan: Tipologia eta arrazoiak. Izan litezkeen ukipenak Iruñeko udalerrian, eta uraldi historikoak. Jarduketarako irizpideak: aurreikuspen, iragarpen eta zaintza meteorologikoa, alerta hidrologikoa, babes neurriak. Uholde arriskuaren plangintza: Nafarroako Plan Berezia.

8. gaia.-Arrisku kimikoa. Aplikatu beharreko araudia: Seveso araudia. Tipologia eta arrazoiak. Arrisku kimikoa Nafarroan. Salgai arriskutsuen garraioa Nafarroan. Iruñeko udalerrian izan litezkeen ukipenak. Jarduketarako irizpideak: prebentzioa, plangintza, aurreikuspena eta alerta kimikoa, babes neurriak. Arrisku kimikoaren plangintza: Nafarroako Plan Berezia, Inquinasa/Huntsmanen Larrialdi Plana.

9. gaia.-Ekintza koordinaziorako zentroak. Kontzeptuak. Xedeak. Tipologia. Antolaketaren egitura. Eginkizunak. Zerbitzu eragile koordinatuak. Nafarroan dauden zentroak. Nafarroan larrialdietarako ezarrita dauden telefonoak. Araudia. Zuzentarau europarrak.

10. gaia.-Herritarren segurtasuna. Erreferentziako legeria. Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzko 1/1992 Lege Organikoa.

11. gaia.-Nafarroako Poliziei buruzko 8/2007 Foru Legea. Erreferentziako eskumen esparrua.

12.-Herritarren Segurtasuna (I). Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko 8/2006 Foru Legea. Segurtasun publikoaren sistemaren antolaketa. Udaltzaingoen koordinazioa. Ordezkaritza eta partaidetza organoak. Administrazio publikoen arteko harremanak.

13. gaia.-Herritarren segurtasuna (II). Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko 8/2006 Foru Legea. Segurtasunaren plangintza. Nafarroako Segurtasun Plan Orokorra. Herritarren segurtasunerako toki erakundeen planak.

14. gaia-Trafikoa eta bide segurtasuna (I). Erreferentziako legeria. Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onesten duen 339/1990 EDLa, eta geroagoko aldaketak. Zigor Kodeari buruzko 10/1995 Lege Organikoa bide segurtasunaren arloan aldatzen duen 15/2007 Lege Organikoa. Puntukako gidabaimena eta lizentzia arautu eta Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna aldatzen duen 17/2005 Legea.

15. gaia-Trafikoa eta bide segurtasuna (II). Nafarroako Segurtasun Plan Orokorra. Nafarroako estrategia bide segurtasunari buruz. Nafarroako toki erakundeen planak bide segurtasunari buruz. Iruñeko Udalaren plana bide segurtasunari buruz. Bide sareari buruzko planak. Bertzelako jarduketak. Erreferentziako lege esparrua.

16. gaia.- Larrialdi egoerak sortzen ahal dituzten jardueretan aritzen diren zentro, establezimendu eta egoitzen autobabesari buruzko Oinarrizko Araua onesten duen 393/2007 Errege Dekretua. Eraikin eta jarduera motak. Norbera babesteko planak prestatzeko irizpideak. Ezbeharrei aitzintzeko bertzelako planak.

17. gaia.-Etxegintzaren Kode Teknikoa (I). Etxegintzaren Kode Teknikoari buruzko 314/2006 Errege Dekretua. Geroagoko aldaketak. Egitura, edukiak eta aplikatzeko eremua. Oinarrizko agiriak.

18. gaia.-Eraikuntzaren Kode Teknikoa (II). SI oinarrizko agiria: Segurtasuna, sutea gertatzean.

19. gaia.-Eraikuntzaren Kode Teknikoa (III). SE oinarrizko agiria. Segurtasun egiturazkoa. SU oinarrizko agiria: segurtasuna erabileran. DB-HR oinarrizko agiria: babesa zarataren kontra.

20. gaia.-Industria establezimenduen suteen kontrako segurtasunerako erregelamendua onesten duen 2267/2004 Dekretua. Atal orokorra eta eranskinak.

21. gaia.-Suteen kontra babesteko instalazioei buruzko erregelamendua onesten duen 1942/1993 Errege Dekretua eta hura garatzeko arauak.

22. gaia.-Komunikazioak. Orokortasunak. Komunikazio sare publikoak. Telefonia finko eta mugikorra. Irrati sare digitalak. Sistemen tipologia. Prestazio eta eginkizun oinarrizkoak. Euskarriko azpiegiturak. Irrati bidezko komunikazioak: eragiketa eta hizkuntza.

23. gaia.-Funtsezko kontzeptuak oinarrizko informatikaz: hardwarea, softwarea eta sistema eragileak. Funtsezko kontzeptuak Internetez. Posta elektronikoa: denbora antolatu eta kudeatzeko tresnak: Agenda, kontaktuak, lanen plangintza. Baimenak.

24. gaia.-Internet sarea: jatorria, bilakaera eta ezaugarriak. Euskarriko sareak. Zerbitzuen hornitzaileak. Internet, Intranet eta Extranet: antzekotasunak eta ezberdintasunak. (Explorer 2000).

25. gaia.-WIFI teknologia inalanbrikoa, abantailak eta desabantailak kable bidezko sareen aldean. Sartzeko toki motak, haien egitura segurtasun handiegia erdiesteko xedean, WEP, WPA eta WPA2 zifratuak, norabidearen araberako MAC iragazkiak.

26. gaia.-Funtsezko kontzeptuak Windows XPz. Mahaigaina eta bere elementuak; atazen administratzailea; Windows esploradorea; kontrol-panela, inprimagailuak; "hasi" botoia; "hasi" karpeta; ataza-barra; "exekutatu" komandoa; laguntza; sarean lan egitea; erabiltzailearen kontuak.

27. gaia.-Windows XP-eko Office inguruaren aplikazioak. Erraminta ofimatikoak: testu prozesadorea (Word); kalkulu orria (Excel); aurkezpenak (Power Point); web orrien editorea (Front Page); proiektuen kudeatzailea (Project), marrazketa (Visio).

28. gaia.-Testu prozesadoreak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Word 2000: lan esparrua; idaztea eta editatzea; testuaren formatua; orriaren diseinu eta osaera; estiloak; txantiloiak; erramintak; taulak. Kalkulu orriak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Excel 2000: liburuak eta orriak; gelatxoak; gelatxoak eta komandoak hautatzea; datuak sartzea; formulak eta loturak sortzea; funtzioak erabiltzea; kalkulu orri bat editatzea; formatuak; grafikoak. Datu baseak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Word 2000: taulak; kontsultsak; inprimakiak; txostenak. Aplikazio hauetako agiriak inprimatzea.

29. gaia.-Marrazketarako aplikazioak: Autocad. Microstation. Kartografiako bisoreak. Lurraldeko informazio sistemak. Ezarpena. SITNA: xedeak, ezaugarriak, funtzionalitate oinarrizkoak eta erabiltzaileak.

30. gaia.-Proiektuen kudeaketa: plangintza, jarraipena, kontrola, proiektuen ebaluazioa. Lan taldeen eta bertzelako baliabideen kudeaketa eta koordinazioa. Arriskuen kudeaketa. Microsoft Project 2000.

Oharra.-Gai guztiak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarra duen legeriari jarraikiz baloratuko dira, baina egun horren ondoan onesten diren arau aldaketen ekarpenak baloratzen ahalko ditu epaimahaiak.

Iragarkiaren kodea: L0925006