138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ANTSOAIN

Arau-hausteen jakinarazpena

Trafikoari buruz indarra duen araudia hausteagatik Udaltzaingoak ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren edo Kontzejuaren iragarki oholean.

BSL: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.

ZEO: Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra. 13/1992 Errege Dekretua.

TUO: Trafikoari buruzko Udal Ordenantza. 1999ko ekainaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

1. Salaketaren jakinarazpena argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, interesdunak isuna 100eko 30 merkeago ordaintzen ahalko du, hala ezartzen baita martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 67. artikuluan. Ordainketa Udalaren bulegoetan egiten ahal da (Udaletxeko plaza, 1), edo posta igorpenaren bidez, bertan izen-deiturak, ibilgailuaren matrikula eta espedientearen zenbakia adierazita.

2. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 72.3 artikuluan xedatutakoaren babespean, ibilgailuaren titularrari eskatzen zaio, arau-haustea egin duen gidaria bera ez bada, nor den esan dezala, hamabost egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Horretarako, Udalaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean idazki bat aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izen-deiturak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta helbidea adierazten dituena. Ibilgailuaren jabea pertsona juridiko bat (sozietate bat) baldin bada, betiere, identifikatu beharko da arau-haustea egin duen gidaria, bestela sozietateari irekiko baitzaio espedientea, identifikazioa ez egiteagatik. Identifikatzeari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da, arau-hauste oso larriagatik, eta horren zehapena 1.500 eurorainokoa izan daiteke.

3. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 79. artikuluan eta otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 11 eta 12. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, agiri honen bidez salaketa jakinarazten zaio ibilgailuaren titularrari, ustezko arau-hauslea den aldetik.

4. Salatuak alegazio idazkirik aurkezten ez badu, ezta frogarik proposatzen ere, agiri hau zehapenaren ebazpen proposamentzat hartuko da, eta egitate frogatutzat joko dira, berriz, haiek ekarritako arau-haustea, haren kalifikazioa, haien erantzulea eta proposatzen den zehapena. Horiek denak jakinarazpenean ageri dira, dagozkien laukitxoetan, idazkun hauek dituztela: "salatutako egitatea", "hautsitako araua", "kalifikazioa", "salatuaren deiturak eta izena" eta "zenbatekoa". Halaber, aditzera ematen zaio espedientea Udalaren bulegoetan dagoela bere eskura, Udaletxeko plazako 1ean, eta bertan aztertzen ahalko duela, baita espedienteko agirietatik nahi dituen kopiak eskatu ere, lanegunetan, 8:30etik 14:00etara.

5. Nolanahi ere, interesdunak hamabost egun balioduneko epea du, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkeztu eta bere alde egokiak iruditzen zaizkion frogak proposatzeko. Horretarako, dagokion idazkia Udalaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean aurkeztu beharko du.

6. Zehapen arinetan deskonturik gabe proposatutako zenbatekoa komunitatearen aldeko zerbitzuekin ordeztu ahal izango da, 60 euroko 4 orduko zerbitzuak, 15 egun balioduneko epea jakinarazten zaionetik hasita, salatua izan den pertsonak egin duen arau-haustea aitortzen badu, ezarri dioten zehapenarekin adostasuna eta bere baimena eta borondatea komunitatearen aldeko zerbitzuak egiteko ordezko zehapen bezala ezarri ahal diezaioten.

Antsoainen, 2009ko urriaren 30ean.-Alkate udalburua, Antonio Gila Gila.

ESPDTE.

JABEA-MATRIKULA

LEKUA

DATA

ORDUA

KOPURUA

GALTZEN DIREN PUNTUAK

BSL

ZEO

ORD

2009/497

IMPERMEABILIZACIONES EVOR, S.L.

(5873 CMP)

ARTURO CAMPION

2009-08-09

20:35

60

0

-

91.1

-

2009/500

FAUSTO GREGORIO CUEVA CUEVA

(7072 FMB)

PA 30

2009-08-03

11:00

150

0

-

18.2.2A

-

2009/501

JOSE MANUEL GONZALEZ GONZALEZ

(2961 BBM)

ARTZAIN.JAINK.

2009-08-11

09:45

100

0

-

91.2G

-

2009/502

ALBERTO ORTEGA SOTO

(1197 DSF)

TOMAS DE BURGUI ZEH. ZK.G.

2009-09-01

18:00

150

0

-

143.1.1A

-

2009/503

ALBERTO ORTEGA SOTO

(BI-9464-CN)

ATARRAB. ETORB. 21

2009-09-01

09:12

100

0

-

91.2G

-

2009/504

ALBERTO ORTEGA SOTO

(1197 DSF)

TOMAS DE BURGUI ZEH. ZK.G.

2009-09-01

18:10

150

4

-

3.1

-

2009/505

ALBERTO ORTEGA SOTO

(BI-9464-CN)

ATARRAB. ETORB. 21

2009-09-02

09:00

100

0

-

91.2G

-

2009/506

MARIA INMACULADA OSCOZ LEON

(5164 DNV)

LAPURBIDE, 4

2009-09-04

10:20

100

0

-

91.2g

-

2009/515

JAVIER BIENZOBAS RODRIGUEZ

(6648 FTR)

ARTZAIN.JAINK./ LERIN ZEH.

2009-09-16

21:26

60

0

-

132.1

-

2009/518

OLIVIA ROS PREBOSTE

(NA-6799-AV)

LAPURBIDE, 4

2009-09-10

13:55

60

0

-

91.1

-

2009/519

OCTAVIO GUILLERMO TRAPERO

(NA-6983-AJ)

LAPURBIDE, 10

2009-09-21

21:15

60

0

-

94.2G

-

2009/521

JUAN LUIS MARTINEZ LUCAS

(NA-9112-AS)

LERIN K.-NOAIN ANAIAK BIDEG.

2009-09-09

07:30

100

0

39,2A

94,2A

-

2009/526

ALFONSO CUIRAL RODRIGO

(4140 DLV)

LAPURBIDE, 4

2009-09-12

11:02

100

0

-

91.2G

-

2009/528

LORENZA SANCHEZ HOLGADO

(6962 DSJ)

ERMITAPEA ZK.G.

2009-09-15

17:09

100

2

-

94,2A

-

2009/529

JAIME CAPARROS CAVADAS

(6019 BZR)

EUSKALHERRIA PLAZA, 2

2009-09-16

18:11

150

3

-

18.2.2A

-

L0925373

Iragarkiaren kodea: L0925373