138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

648/2009 EBAZPENA, urriaren 20koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Castejongo Udalaren Musika Eskolaren baimena aldatzen duena, ikasketa gehiago eskaintzeko.

Ikusita Castejongo Udaleko alkate udalburuak, Francisco Javier Sanz Carramiñana jaunak, Udalaren Musika Eskolako erakunde autonomoko buru gisa, egin eskaera, Musika Eskolak baimena izan dezan gaitaren espezialitateko irakaskuntzak emateko.

Ikusirik Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren txostena, eskatutakoa onartzearen aldekoa.

Kontuan harturik Nafarroako Foru Komunitateko musika eta dantza eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezartzen dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluak xedatutakoa (1993ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 22koa).

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematen zaio Castejongo Udalaren Musika Eskolari (ikastetxearen kodea: 31013215) gaita espezialitateko ikasketak emateko, 2009/2010 ikasturtetik aurrera.

2. Hortik aurrera, eskolak 421/1992 Foru Dekretuaren 9.1 artikuluan aipatzen den oinarrizko eskaintzako ikasketa hauek emateko baimena izanen du: bateria, klarinetea, zeharkako flauta, gaita, gitarra, gitarra elektrikoa, pianoa, saxofoia eta tronpeta.

3. Departamentuaren baimena beharko da eskolaren osaera aldatzeko, baldin eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoa ukitzen badu.

4. Foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan, eskolaren baimena baliorik gabe uzten ahalko da.

5. Ohartarazten da ezen, 421/1992 Foru Dekretuaren 20. artikuluarekin bat, eskolaren titularra den entitateak ordainduko dituela ebazpen honen bidez baimendutako ikasketen gastuak.

6. Administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aurretik errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Ebazpen hau igortzea Castejongo Udaleko alkate-udalburuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Arte Ikasketen Atalari, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2009ko urriaren 20an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F0924998