138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

489/2009 EBAZPENA, urriaren 26koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Arte Irakaskuntzen ikastetxe publikoetako Eskola Kontseiluak hautatu, eratu eta haien zati bat berritzeko jarraibideak onesten dituena.

Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman du Arte Irakaskuntzen ikastetxe publikoetako Eskola Kontseiluak hautatu, eratu eta zati bat berritzeko, hezkuntza komunitateko sektore guztien parte hartzea bermatzeko asmoz.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa eta Arte Irakaskuntzen ikastetxe publikoetako gobernu organoak arautzen dituen martxoaren 15eko 94/1993 Foru Dekretua kontuan harturik, ebazpen honen xedea da ikastetxe horietako Eskola Kontseiluak hautatu, eratu eta haien zati bat berritzeko jarraibideak onestea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.-Arte Irakaskuntzen ikastetxe publikoetako Eskola Kontseiluak hautatu, eratu eta haien zati bat berritzeko jarraibideak onestea, baita haien eranskina ere. Hona hemen:

I.-Aplikazio eremua:

1. Ebazpen hau Arte Irakaskuntzen ikastetxe publikoetan aplikatuko da, baldin eta:

-Beren Eskola Kontseiluak lehenbiziko aldiz hautatu behar badituzte.

-Beren Eskola Kontseiluen zati bat berritu behar badute, hau da, erdietako bat berritu behar badute hartan hautatutako kideak egoteko denbora bukatu delako.

2. Erdietako bakar bat ere berritu behar ez bada, zuzendariak ebazpen hau aplikatzen ahalko du, Eskola Kontseiluen bi erdietako sektore batean edo gehiagotan postu hutsak daudenean.

II.-Hautapen prozesua prestatzea:

1. Ebazpen honek aipatzen dituen ikastetxeetako Eskola Kontseiluak hautatu eta haien zati bat berritzeko deialdia Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan eta Arte Irakaskuntzen ikastetxe publikoetako gobernu organoak arautzen dituen martxoaren 15eko 94/1993 Foru Dekretuan horri buruz ezarritakoari lotuko zaio.

2. Ikastetxeetako zuzendariek hezkuntza komunitateko sektore bakoitzaren hauteskunde errolda eginen dute. Erroldak datu hauek bildu beharko ditu: bozkatzeko eskubidea duten pertsonen izena, deiturak eta NANa edo agiri baliokidea.

3. Halaber, zuzendaritzek Hauteskunde Batzordeko kide titular eta ordezkoak hautatzeko zozketak antolatuko dituzte, publikotasun eta berdintasun printzipioak bermatuz. Orobat, behar diren prestaketa lan guztiak eginen dituzte hauteskunde prozesuaren jarduketak errazteko.

III.-Hauteskunde Batzordea:

1. Hauteskunde Batzordea, hauteskunde prozedurari ekiteko, ekitaldi publikoan eratuko da azaroaren 11tik aitzina.

2. Arte Irakaskuntzen ikastetxe publikoetako Hauteskunde Batzordearen eskumenak martxoaren 15eko 94/1993 Foru Dekretuaren 26. eta 27. artikuluetan eta ebazpen honetan adierazitakoak dira. Honako kide hauek izanen ditu:

-Ikastetxeko zuzendaria, buru izanen dena.

-Irakasle bat.

-12 urtetik goitiko ikasle bat.

-Aita, ama edo legezko ordezkari bat.

-Administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

3. Batzordeko kide guztiak, zuzendaria izan ezik, zozketa bidez hautatuko dira hauteskunde errolda bakoitzean inskribaturik daudenen artetik. Ordezkoak modu berean hautatuko dira.

4. Hala ere, ebazpen honen I.2 puntuan azaltzen den kasuan, bete behar ez den sektorekoak diren batzordekideak parte hartzetik salbuesten ahalko ditu zuzendariak.

IV.-Hauteskunde mahaiak:

1. Bozketa egunean irakasleendako, ikasleendako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileendako hauteskunde mahaiak eratuko dira, martxoaren 15eko 94/1993 Foru Dekretuaren 30., 35., 36., 40., 41., 44. eta 45. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Hauteskunde mahaiek bozketa arautu, hauteskundearen garbitasuna zaindu eta botoak kontatuko dituzte.

2. Irakasleen hauteskunde mahaia ikastetxeko zuzendariak, mahaiburu lanetan ariko dena, ikastetxean urte gehien egin dituen irakasleak eta urte gutxien egin dituenak osatuko dute. Azken horrek idazkari lana eginen du. Antzinatasun bereko irakasle batzuk baldin badaude, antzinatasun handienekoen artean irakasle zaharrena izanen da mahaikide eta antzinatasun txikienekoen artean gazteena.

3. Gurasoen hauteskunde mahaiko kideak ikastetxeko zuzendaria, mahaiburu lanetan ariko dena, eta lau guraso edo legezko ordezkari, zozketaz aukeratuak, izanen dira. Haietatik gazteenak idazkari lana eginen du. Hauteskunde Batzordeek ordezkoak, hauek ere zozketa bidez aukeratuak, izendatuko dituzte.

4. Ikasleen hauteskunde mahaiko kideak ikastetxeko zuzendaria, mahaiburu ariko dena, eta bi ikasle, zozketaz aukeratuak, izanen dira. Ikasle zaharrenak idazkari lana eginen du.

5. Administrazioko eta zerbitzuetako langileen hauteskunde mahaiko kideak ikastetxeko zuzendaria, mahaiburu ariko dena, ikastetxeko idazkaria eta, langileen artetik, ikastetxean antzinatasun handiena duena izanen dira. Hautesleak bost baino gutxiago baldin badira, bozketa irakasleen hauteskunde mahaian eginen da, beste hautestontzi batean.

V.-Hautatu beharreko ordezkariak eta hautagaien zerrendak:

1. Sektore bateko kide guztiek eskubidea dute hautesle eta hautagai izateko beren sektorean.

2. Eskola Kontseiluaren osaera martxoaren 15eko 94/1993 Foru Dekretuaren 20., 21., 22. eta 23. artikuluek ezartzen dute.

3. Lehenbizikoz hautatu ondoren, Eskola Kontseiluaren erdia bi urtetik behin berrituko da, lehenbizi erdia eta gero beste erdia, nahiz eta horrek ez duen galarazten tarte horretan hutsik gelditzen diren postuak betetzeko aukera.

4. Erdi bakoitzeko ordezkarien kopurua, sektore bakoitzean, ebazpen honen eranskinean ageri da.

5. Hautagaien zerrenda modu formalean aurkeztu behar da. Horretarako idazki bat igorri behar zaio Hauteskunde Batzordeari, hautagaiaren sinadura jarrita eta NANaren edo agiri baliokidearen fotokopia atxikirik.

6. Hauteskunde Batzordeak hautagaien zerrendak onartzeko epea paratuko du eta kontuan hartuko du, betiere, hautagaien behin-behineko zerrenda argitaratzeko egunaren eta hauteskundeen egunaren artean zazpi egun naturaleko tartea utzi behar dela gutxienez.

Onartu eta baztertzen diren hautagaien behin-behineko zerrendaren aurka erreklamazioa egiten ahalko da, argitara eman eta hurrengo egun baliodunean. Hauteskunde Batzordeak ondoko egun baliodunean ebatziko du erreklamazioa, eta erabaki horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean; errekurtsoa jarrita ere, prozesua ez da etengo.

7. Sektore batean aurkeztutako hautagai kopurua berritu beharreko ordezkarien kopuruarekin alderatuz gero berbera edo txikiagoa bada, Hauteskunde Batzordeak besterik gabe aldarrikatuko ditu aurkeztu diren hautagaiak.

VI.-Hauteskunde prozesua:

1. Eskola Kontseiluetako sektoreen ordezkarien hauteskundeak 2009ko azaroaren 23tik abenduaren 16ra bitarte, biak barne, eginen dira.

Bozkatzeko orduak hautesleen parte hartze handienari begira paratuko dira.

2. Hauteskunde Batzordeak berariazko boto paper ereduak onartzen ahal ditu. Haietan hautagaien izenak agertuko dira, lehenbiziko deituraren arabera alfabetikoki sailkatuak. Gurasoen edo ikasleen sektoreetan hautagaien zerrenda bat baino gehiago izanez gero, hautagai bakoitzaren izenaren azpian kide diren elkartearen edo erakundearen izena agertuko da. Hautagai bakoitzaren izenaren aurrean laukitxo bat jarriko da. Boto emaileak gurutze bat jarriko du laukitxoan edo laukitxoetan, kasuan kasu, botoa zein hautagairentzat den adierazteko.

3. Irakasleen sektorearen ordezkariak martxoaren 15eko 94/1993 Foru Dekretuaren 28., 29., 30., 31. eta 32. artikuluek xedatzen dutenari jarraikiz hautatuko dira.

Zuzendariak klaustro berezirako dei eginen du, irakasleen ordezkariak hautatzeko hauteskunde mahaia eratzeko. Bozketak boto zuzen, sekretu eta delegaezinaren bidez eginen dira. Irakasle bakoitzak hautatu behar den ordezkari kopuruaren bi hereni dagozkien izenak idatziko ditu, gehienez, boto paperean. Zenbaki hori zatikiarra baldin bada, beste izen bat gehituko zaio. Aurreneko bozketan behar adina irakasle hautatzen ez badira, ekitaldi berean bigarren bozketa eginen da kopuru horretara iristeko.

4. Gurasoen sektorearen ordezkariak martxoaren 15eko 94/1993 Foru Dekretuaren 33., 34., 35., 36., 37., 38. eta 39. artikuluek xedatzen dutenari jarraikiz hautatuko dira.

Bozketa prozesurako hauteskunde mahaia eratuko da. Bozketa boto zuzen, sekretu eta delegaezinaren bidez eginen da. Hautesle bakoitzak hautatu behar den ordezkari kopuruaren bi hereni dagozkien izenak idatziko ditu, gehienez, boto paperean. Zenbaki hori zatikiarra baldin bada, beste izen bat gehituko zaio. Hautesleek botoa ematerakoan NANaren bidez edo agiri baliokide baten bidez frogatu beharko dute beren nortasuna.

Ikasleen gurasoek botoa posta bidez eman dezakete. Bi gutun-azal erabiliko dira: kanpokoan, ikastetxeko Hauteskunde Batzordera igorriko baita, NANaren edo agiri baliokide baten fotokopia eta bigarren gutun-azala sartuko dira. Bigarrenaren barnean boto papera sartuko da. Postaz bozkatzen duten hautesleek gutun-azal frankeatu bat igortzen ahalko dute edo gutun-azal bikoitza Hauteskunde Batzordeak horretarako zehaztuko duen postontzian sartu. Hautesleek behar den dokumentazioa eskatuko diote Hauteskunde Batzordeari eskubide hori erabili ahal izateko. Hauteskunde Batzordeak gorde eginen ditu bozketa ixteko ezarritako ordua baino lehen posta bidez jasotako botoak, eta ordu hori iritsi baino lehentxeago hauteskunde mahaiari emanen dizkio. Geroago iristen diren botoak ez dira kontatuko.

5. Ikasleen sektorearen ordezkariak martxoaren 15eko 94/1993 Foru Dekretuaren 40., 41., 42. eta 43. artikuluek xedatzen dutenari jarraikiz hautatuko dira.

Bozketa prozesurako hauteskunde mahaia eratuko da. Bozketa boto zuzen, sekretu eta delegaezinaren bidez eginen da. Ikasle bakoitzak hautatu behar den ordezkari kopuruaren bi hereni dagozkien izenak idatziko ditu, gehienez, boto paperean. Zenbaki hori zatikiarra baldin bada, beste izen bat gehituko zaio. Bozketa egiteko Hauteskunde Batzordearen jarraibideei atxikiko zaizkie hautesleak.

6. Administrazioko eta zerbitzuetako langileen sektorearen ordezkaria martxoaren 15eko 94/1993 Foru Dekretuaren 44., 45. eta 46. artikuluek xedatzen dutenari jarraikiz hautatuko da.

Bozketa prozesurako hauteskunde mahaia eratuko da. Bozketa boto zuzen, sekretu eta delegaezinaren bidez eginen da. Hautesle bakoitzak hautagai bakarrari emanen dio botoa.

Administrazioko eta zerbitzuetako langileen hauteskunde mahaiko kideak ikastetxeko zuzendaria, mahaiburu ariko dena, ikastetxeko idazkaria eta, langileen artetik, ikastetxean antzinatasun handiena duena izanen dira. Hautesleak bost baino gutxiago baldin badira, bozketa irakasleen hauteskunde mahaian eginen da, beste hautestontzi batean.

VII.-Postu hutsak betetzea:

1. Ebazpen honen I.2 puntuan ezarritakoari jarraikiz, zuzendariak hauteskundeetarako dei egiten ahalko du sektoreetan diren hutsuneak betetzeko, erdi batean edo bietan, betiere hutsuneak ordezkoen zerrendaren bitartez betetzerik izan ez denean.

Hutsuneak esleitzerakoan, agintaldia beranduen bukatzekoa duen kidearen hutsunea esleituko zaio boto gehien bildu dituen hautagaiari. Hortaz, ordeztutako kidearen agintaldia zein egunetan bukatzekoa litzatekeen, egun horretantxe bukatuko zaio agintaldia kide berriari.

2. Bi erdietako bat berritu behar duten ikastetxeek berritze prozesu hau bera erabiliko dute beste erdiko hutsuneak betetzeko, hala egokitzen denean.

Hala gertatuz gero, sektore bakoitzean boto gehien eskuratzen dituzten hautagaiei berritzen den erdiko postuak esleituko zaizkie eta hurrengoek beste erdiko hutsuneak beteko dituzte. Azken ordezkari hauek sektore bakoitzean ordeztutakoek bukatuko zuten egun berean bukatuko dute beren agintaldia.

VIII.-Botoak kontatzea, aktak egitea eta hautetsiak aldarrikatzea:

1. Hauteskunde egintza bakoitzean, bozketa bukatu eta gero, mahaiak botoen kontaketa eginen du.

Baliogabetzeko irizpide orokorrez gainera (fondo eta formakoak), batzordeak ereduren bat onartzen badu boto paperetarako, beste eredu batean ematen direnek ez dute baliorik izanen.

Botoak ekitaldi publikoan kontatu ondotik, mahaikide guztiek sinatu beharreko akta eginen da, honako datuok bildu beharko dituena: aurkezturiko hautagaien zerrenda eta bakoitzak lorturiko boto kopurua; Eskola Kontseiluko kide izateko aukeratuen zerrenda eta gerta daitezkeen postu hutsak betetzeko ordezkoen zerrenda, horietako bakoitzak lortu duen boto kopurua adierazita eta horren arabera ordenatuta. Hauteskunde mahai bakoitzak ikastetxeko Hauteskunde Batzordeari igorriko dio akta, hautetsien aldarrikapena egin dezan.

2. Bozketetan berdinketarik izanez gero, hauteskunde mahaiak eginen duen zozketaren bidez eginen da hautaketa. Hauteskunde Batzordeari igortzen zaion aktan horren berri emanen da.

3. Hauteskunde Batzordeak, mahaiek boto-kontaketa eta aktak egin ondotik, hautetsien aldarrikapena eginen du. Batzorde horren erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ikastetxeko zuzendariak, hauteskunde batzordeburua den aldetik, ebazpen honen eranskinean ageri den ereduaren araberako akten kopia igorri beharko du Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren eta Tituluen Atalera, sektore guztietako bozketak amaitu eta bi eskola eguneko epean.

IX.-Kide izendatuak:

1. Martxoaren 15eko 94/1993 Foru Dekretuaren 20. artikuluak dioenaren arabera, Eskola Kontseiluko kide izanen da ikastetxea dagoen udalerriko zinegotzi edo ordezkari bat. Orobat, Eskola Kontseiluko kide izanen da legez eratuta dagoen eta kide gehien duen gurasoen elkarteko aita edo ama ordezkari bat ere.

2. Hauteskunde Batzordeak ikastetxea kokatuta dagoen herriko udalari eskatuko dio Eskola Kontseiluko kide izateko zinegotzi edo ordezkari bat izenda dezala.

3. Halaber, ikastetxean kide gehien dituen guraso elkarteari eskatuko zaio Eskola Kontseiluko kide izateko ordezkaria izenda dezala. Elkarte horren ordezkaritzarako proposamenik ez bada edo ikastetxean horrelako elkarterik ez bada, hutsune hori beteko du gurasoen sektoreko ordezkoen zerrendan lehenengo dagoen ez-hautetsiak.

4. Halaber, Arte Eskolen kasuan, gutxienez ere bi lanbide arloko heziketa zikloak irakasten baldin badira, Hauteskunde Batzordeak eskolaren jardunaren esparruan kide gehien dituen enpresaburuen elkarteari eskatuko dio ordezkari bat izendatzeko. Eskola Kontseiluan hitza izanen du bai baina botorik ez.

5. Kide gehien duen guraso elkarteak izendatutako ordezkaria, udaleko zinegotzi edo ordezkaria eta, horrelakorik bada, enpresaburuen elkarteak proposatzen duen ordezkaria, Eskola Kontseiluaren bi erdietako baterako hauteskundeak egitean, hau da, bi urtetik behin berrituko dira, edo, lehenago, haiek izendatu zituen organoak erabakitzen duenean.

X.-Eskola Kontseilua eratzea.

1. Hautetsien aldarrikapena egin eta ondoko sei egun naturaleko epean, zuzendariak Eskola Kontseilua eratzeko bilkurarako dei eginen du.

2. Eskola Kontseilua eraturik geldituko da nahiz eta ikastetxeko eskola komunitateko sektoreren batek -sektore horri egotzi dakizkiokeen arrazoiengatik- ordezkariak hautatu gabe izan.

XI.-Prozesuaren bermea:

Ikastetxeetako Eskola Kontseiluak behar bezala eratu daitezen, behar diren neurriak hartuko dituzte Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, ikastetxeetako zuzendariek eta Hauteskunde Batzordeek; orobat, bermatuko dute kasuan kasuko prozesuetan eskola komunitateko sektore guztiek parte hartzen dutela, horretarako erraztasunak emanez.

Bigarrena.-Ebazpen honen eta eranskinen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.-Ebazpen hau eta eranskinak Ikasketak Antolatzeko Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Antolamenduaren eta Tituluen Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Laugarrena.-Ebazpen honek eta eranskinek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra.

Iruñean, 2009ko urriaren 26an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

ERANSKINA

Eskola Kontseiluak hautatzea, haien zati bat berritzea edo sektoreak osatzea, Arte Irakaskuntzen ikastetxe publikoetan. (2009-2010)

1.-IKASTETXEAREN IDENTIFIKAZIO DATUAK:

Izena: ..........................................................................................................................................................

Herria: .........................................................................................................................................................

Helb. elek.: ..................................................................................................................................................

Telefonoa: ..............................................................................

Faxa: ......................................................................................

? Arte Eskola <16 unitate.

? Arte Eskola >= 16 unitate.

? Musikako Goi Mailako K.

? Musikako K. Profesionala.

? Musikako Oinarrizko K.

2.-ESKOLA KONTSEILUA HAUTATZEKO MODUA:

2. a) 16 unitate baino gutxiagoko Arte Eskola:

? * Kontseiluaren lehenbiziko hautaketa.

* Kontseiluaren zati bat berritzea:

? 1. erdia (2 irakasle, aita/ama 1 eta ikasle 1).

? 2. erdia (2 irakasle, aita/ama 1, ikasle 1 eta AZL 1).

* Sektoreak osatzea (berritu behar ez den erdiko hutsuneak bete behar direnean edo, hala egokituz gero, bietakoak direnean soilik bete).

? Irakasleen sektorea.

? Gurasoen sektorea.

? Ikasleen sektorea.

? Administrazioko eta zerbitzuetako langileak.

2. b) 16 unitateko edo unitate gehiagoko Arte Eskola:

? * Kontseiluaren lehenbiziko hautaketa.

* Kontseiluaren zati bat berritzea:

? 1. erdia (4 irakasle, 2 aita/ama eta 2 ikasle).

? 2. erdia (4 irakasle, aita/ama 1, 2 ikasle eta AZL 1).

* Sektoreak osatzea (berritu behar ez den erdiko hutsuneak bete behar direnean edo, hala egokituz gero, bietakoak direnean soilik bete).

? Irakasleen sektorea.

? Gurasoen sektorea.

? Ikasleen sektorea.

? Administrazioko eta zerbitzuetako langileak.

2. c) Musikako Goi Mailako Kontserbatorioa:

? * Kontseiluaren lehenbiziko hautaketa.

* Kontseiluaren zati bat berritzea:

? 1. erdia (4 irakasle, aita/ama 1 eta 3 ikasle).

? 2. erdia (4 irakasle, aita/ama 1, 2 ikasle eta AZL 1).

* Sektoreak osatzea (berritu behar ez den erdiko hutsuneak bete behar direnean edo, hala egokituz gero, bietakoak direnean soilik bete).

? Irakasleen sektorea.

? Gurasoen sektorea.

? Ikasleen sektorea.

? Administrazioko eta zerbitzuetako langileak.

2. d) Musikako Kontserbatorio Profesionala:

? * Kontseiluaren lehenbiziko hautaketa.

* Kontseiluaren zati bat berritzea:

? 1. erdia (3 irakasle, aita/ama 1 eta 2 ikasle).

? 2. erdia (3 irakasle, aita/ama 1, ikasle 1 eta AZL 1).

* Sektoreak osatzea (berritu behar ez den erdiko hutsuneak bete behar direnean edo, hala egokituz gero, bietakoak direnean soilik bete).

? Irakasleen sektorea.

? Gurasoen sektorea.

? Ikasleen sektorea.

? Administrazioko eta zerbitzuetako langileak.

2. e) Musikako Oinarrizko Kontserbatorioa:

? * Kontseiluaren lehenbiziko hautaketa

* Kontseiluaren zati bat berritzea:

? 1. erdia (2 irakasle eta 2 aita/ama).

? 2. erdia (2 irakasle eta aita/ama 1).

* Sektoreak osatzea (berritu behar ez den erdiko hutsuneak bete behar direnean edo, hala egokituz gero, bietakoak direnean soilik bete).

? Irakasleen sektorea.

? Gurasoen sektorea.

3.-AURKEZTUTAKO HAUTAGAIEN ZERRENDA ETA LORTUTAKO BOTOEN KOPURUA (boto kopuruaren arabera ordenatua):

Irakasleak

Gurasoak

MOTA1

IZENA

BOTOAK

MOTA1

IZENA

BOTOAK

Ikasleak

Administrazioko eta zerbitzuetako langileak

MOTA1

IZENA

BOTOAK

MOTA1

IZENA

BOTOAK

(1) RE: Berritu behar den erdirako hautatutako ordezkaria; CV: Sektoreak osatzeko hautagaia; CS: Ordezkoen zerrendarako hautagaia.

4.-HAUTESKUNDEETAKO PARTE HARTZEA ETA ORDEZKARI HAUTATUAK:

Irakasleak

Gurasoak

Ikasleak

AZL

Errolda osoa:

Boto emaileak (Kopurua eta %):

Erdi bakoitzerako aurten hautatutako izangaien kopurua:

1. erdia

2. erdia

1. erdia

2. erdia

1. erdia

2. erdia

2. erdia

5.-ESKOLA KONTSEILUAREN OSAERA BERRIA:

5. a) Eskola Kontseiluko kide ez-hautetsiak:

Kontseiluburua: ...............................................................................................................................................................................................................................................

Ikasketaburua: ................................................................................................................................................................................................................................................

Idazkaria: ........................................................................................................................................................................................................................................................

Kide gehieneko guraso elkartearen ordezkaria4 5: ..........................................................................................................................................................................................

Udaleko zinegotzi edo ordezkaria5: ................................................................................................................................................................................................................

Enpresaburuen erakundearen ordezkaria5 6: ..................................................................................................................................................................................................

(4) Izendapenik izan ezean, gurasoen ordezkoen zerrendako lehenbiziko hautagaiak beteko du hutsunea.

(5) Bi urtetik behin berritzen da.

(6) Bi lanbide arlo, gutxienez, irakasten dituzten Arte Eskoletarako.

5. b) Eskola Kontseiluko kide hautetsiak:

1. erdiko kideak:

Irakasleak

Gurasoak

Ikasleak

2. erdiko kideak:

Irakasleak

Gurasoak

Ikasleak

Administrazioko eta zerbitzuetako langileak

6.-ORDEZKOEN ZERRENDA (boto kopuruaren arabera ordenatua):

Irakasleak

Gurasoak edo tutoreak

Ikasleak

Administrazioko eta zerbitzuetako langileak

Hautagaiak

Botoak

Hautagaiak

Botoak

Hautagaiak

Botoak

Hautagaiak

Botoak

7.-HAUTESKUNDE MAHAIAK:

Irakasleak

Gurasoak edo tutoreak

Ikasleak

Administrazioko eta zerbitzuetako langileak

Kideen sinadura

Eguna:

Kideen sinadura

Eguna:

Kideen sinadura

Eguna:

Kideen sinadura

Eguna:

.........(e)n, 2009ko ......aren ....(e)an.

Ikastetxeko zuzendaria

F0925152

Iragarkiaren kodea: F0925152