134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Aurrekontuko 4/2009 aldaketa

Obanosko Udalak, 2009ko urriaren 13an egin osoko bilkuran erabakita, onetsi zuen hasiera batean aurrekontuko 4/2009 aldaketa. Kreditu berezia da, zezentokia eraikitzeko.

Aditzera ematen da, interesdunek, 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Obanosen, 2009ko urriaren 14an.-Alkatea, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: L0924359