134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Kontribuzio berezia, hornidura eta saneamendu sareen berrikuntza eta karriketako zoladura lanak egiteko, Iturengo herrigunean

Iturengo Udalak, 2007ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kontribuzio bereziak ordenatu eta ezartzeko espedientea, hain zuzen ere honako obra hauetarako: "Hornidura eta saneamendu sareen berrikuntza eta karriketako zoladura lanak Aurtiz auzoan, Iturengo zeharbidean eta Kastinea eta Lopetxenea etxeen ondoko pasabideetan, denak Iturenen (Nafarroa). 2. fasea: Iturengo zeharbidea eta etxeen ondoko pasabideak", zehazki etxebizitzetan propano gasa ezartzeko obra zibila egiteko, betiere bide, ubide eta portuetako ingeniari Santiago Sainz de los Terreros Goñik prestatutako proiektuari jarraikiz.

Erabakia 2008ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 19an. Jendaurrean egoteko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez zuenez gero, behin betikoz onetsirik gelditu da Kontribuzio berezia arautzen duen ordenantza, eta haren testu osoa ematen da argitara, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Iturenen, 2009ko irailaren 30ean.-Alkatea, José María Gorosterrazu Elizalde.

ORDENANTZA, ITURENGO HIRIGUNEAN HORNIDURA
ETA SANEAMENDU SAREEN BERRIKUNTZA
ETA KARRIKETAKO ZOLADURA LANAK EGITEKO
KONTRIBUZIO BEREZIA ARAUTZEN DUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluaren 8. sailak xedatutakoaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Honako hau da kontribuzio berezien zergapeko egintza: subjektu pasiboak onura bat edo bere ondasunen balio gehitze bat erdiestea proiektu honetan jasotzen diren obrak egiteagatik: "Hornidura eta saneamendu sareen berrikuntza eta karriketako zoladura lanak Aurtiz auzoan, Iturengo zeharbidean eta Kastinea eta Lopetxenea etxeen ondoko pasabideetan, denak Iturenen (Nafarroa). 2. fasea: Iturengo zeharbidea eta etxeen ondoko pasabideak", zehazki etxebizitzetan propano gasa ezartzeko obra zibila egiteko.

Salbuespenak

3. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian erabakitakoaren arabera, kontribuzio berezietatik salbu daude mankomunitateak eta batasunak, baita horien xedeak garatzeko sortzen dituzten entitate juridikoak eta administrazio barrutiak ere.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Pertsona fisikoak eta juridikoak eta unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten nortasun juridiko gabeko entitateak kontribuzio berezien subjektu pasiboak dira, baldin eta 2. artikuluan aipatu diren obren onura jasotzen badute. Haien zerrenda ordenantza honen eranskinean jasota dago, eta beren etxebizitzetan gas propanoa paratzea onartu duten guztiak dira

Zerga-oinarria

5. artikulua. Kontribuzio bereziaren zerga-oinarria izanen da obrak egiteagatik toki entitate honek jasaten duen kostuaren %60, gutienez.

6. artikulua. Zerga-oinarria finkatzeko, hona zer ulertuko den toki entitateak bere gain hartutako kostuaz: osotarako kostuaren zifrari toki entitateak edozein pertsona publiko edo pribaturengandik erdiesten dituen diru-laguntza edo sorospenk kenduz ateratzen den zenbatekoa. Gisa hartara, zenbatetsi da obra gauzatzeko zerga-oinarriak 147.739,01 euro egiten duela.

Kuotak

7. artikulua. Subjektu pasibo bakoitzari, hurrengo artikuluan bildutako banaketa irizpideei jarraikiz, zerga-oinarriaren atal bat egoztearen ondoriozko kopurua da kontribuzio berezien kuota.

8. artikulua. Kontribuzio berezien zerga-oinarria subjektu pasiboen artean banatuko da, guztiendako kuota berdina izanik, 825,00na euro egiten duena.

Kontribuzio berezitako adierazi den zenbatekoa ere ordaindu beharko du ordenantza honen onespenaren ondoan Iturengo hirigunean gas hargunea eskatzen duen orok.

9. artikulua. Ordaindu beharreko kuota zehaztutakoan, Udalak, subjektu pasiboak eskaturik, kuota horren ordainketa zatitzea edo atzeratzea onar dezake, gehienez era bortz urtetarako.

Sorrarazpena

10. artikulua. 1. Obrak jadanik gauzatu diren unean sorraraziko dira kontribuzio bereziak. Hala ere, ezartzeko eta ordenatzeko erabaki zehatza hartuta, toki entitateak eskatzen ahal du kontribuzio bereziak aitzinetik ordaintzeko, aurreikusitako gastuen zenbatekoaren arabera. Aurrerakin horiek premiamendu bidez eskatzen ahalko dira.

Hartara, lehen ordainketa bat eskatuko da, 525,00 eurokoa, ordenantza honen onespenaren ondotik.

Bigarren ordainketa, 300,00 eurokoa, 2008ko udaberrian eskatuko da, horixe baita biltegiratzeko zentroa paratzeko eta abiarazteko aurreikusi den data.

2. Kontribuzio bereziak sorrarazteko unea kontuan hartuko da ordaintzera nor beharturik dagoen finkatzeko, nahiz eta ordenatzeko erabaki zehatzean bertze subjektu pasibo bat agertu, hura onetsi zen datan hala zena alegia, eta kuoten ordainketa berak aurreratu bazuen ere, artikulu honen 1. zenbakiak xedatzen duenarekin bat. Ordenatzeko erabaki zehatzean subjektu pasibo gisa ageri den pertsonak horren jakinarazpena jaso eta ezarpena eragiten duten ondasun edo ustiapenen gainean dituen eskubideak eskualdatzen baditu, erabaki hori onestetik hasi eta sorrarazpena gertatu arteko epean, egin den eskualdatzearen berri eman beharko dio toki entitateari eskualdatzearen datatik hasi eta hilabeteko epean, eta hala egiten ez badu, entitate horrek zilegi izanen du espedientean subjektu pasibo gisa ageri zenaren kontra jotzea kobratzeko ekintza.

3. Obrak osoki nahiz partez burututakoan, edo zerbitzu egiten hasitakoan, subjektu pasiboak, oinarria eta bakoitzaren behin betiko kuotak zehaztuko dira. Orduan, bidezko likidazioak igorriko dira eta, ordainketa aurreraturik egin baldin bada, konturako entregatzat hartuz berdinduko dira. Kontribuzioa ezartzen duen entitateko organo eskudunei dagokie halakoak zehaztea; horretarako, kasuan kasuko obra edo zerbitzurako tributua ordenatzeko erabaki zehatzaren arauei jarraituko die.

4. Ordainketa aurreratuak tributua sorrarazi zen egunean subjektu pasibo ez diren pertsonek egin badituzte, edo berez tokatzen zaien kuota indibidual behin betikoaz goiti egiten badute, toki entitateak bere kabuz eginen du behar den itzulketa.

Diru-bilketa

11. artikulua. 1. Ordenantza hau aplikatzearen ondoriozko tributu-zorrak kitatzeari dagokionez, toki entitate honen Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoa aplikatzen ahal da epeez, errekarguez eta gainerakoez den bezainbatean. Delako Ordenantza fiskal orokorrean jasotzen ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko da.

2. Kontribuzio bereziengatik likidatzen diren eskubideak, zer obra edo zerbitzutarako eskatu diren, horiexen gastuak ordaintzeko baizik ez dira erabiliko.

Kudeaketa arauak

12. artikulua. Behin kontribuzio bereziak ordenatzeko erabaki zehatza hartu delarik eta ordaindu beharreko kuotak finkatu, subjektu pasibo bakoitzari emanen zaizkio aditzera kuota horiek, baldin subjektua edo haren helbidea ezaguna bada, eta, bertzenaz, ediktu bidez.

Interesdunek zilegi izanen dute errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen bederatzigarren tituluko II. kapituluak aurreikusitako moduan.

Herritarren lankidetza

13. artikulua. Toki entitateak sustatutako obrak egiteko ukitutako jabe edo titularrek zergadunen elkarte administratiboak eratzen ahal dituzte kontribuzio bereziak ordenatzen dituen erabakiaren jendaurreko aldian, lankidetza bidez obran laguntzeko.

14. artikulua. Zergadunen elkarteen jardunbideaz, eskumenez, estatutuen onespenaz eta kontratazioaz den bezainbatean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari eginen zaio men.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta toki entitate honek onetsitako Ordenantza fiskal orokorra aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

ERANSKINA

Subjektu pasiboen eta ordaindu beharreko zenbatekoen zerrenda

IZENA

HELBIDEA

ZENBATEKOA

Aizcorbe Telletxea, Pedro M.ª

Herriko plaza, 7 (Azenzenea)

825,00 euro

Alchu Iparraguirre, Fco. Javier

Jauregiko karrika (Hiruantsonea 1)

825,00 euro

Alchu Iparraguirre, Fco. Javier

Jauregiko karrika (Hiruantsonea 2)

825,00 euro

Almandoz Iparraguirre, Jose Fco.

Kontzeju karrika, 5 ezk. (Arriberria, behekoa)

825,00 euro

Altxu Agesta, Oscar

Kontzeju karrika, 4 -2.a (Arriberria, goikoa 4)

825,00 euro

Altxu Juanicorena, Amaia

Kontzeju karrika, 27 (Altxunea)

825,00 euro

Altxu Juanicorena, Amaia

Kontzeju karrika, 24 (Lopenea), aparkalekua

825,00 euro

Altxu Ochandorena, Marcelino

Kontzeju karrika, 4 -1.a (Arriberria, goikoa)

825,00 euro

Altxu Ochandorena, Marcelino

Landa lurzatia

825,00 euro

Ariztegui Sansiñena, Ainhoa

Zubiko karrika, 5 (Txostenea 1)

825,00 euro

Ariztegui Sansiñena, Fermín

Zubiko karrika, 5 (Txostenea 2)

825,00 euro

Ariztoy Echepetelecu, Leticia

Landa, familia bakarrekoa

825,00 euro

Arocena Juanena, Mercedes

Jauregiko karrika, 6 (Joanea)

825,00 euro

Arrechea Adansa, M.ª Nieves

Zubiko karrika, 1 (Eskinea)

825,00 euro

Arrechea Adansa, M.ª Nieves

Zubiko karrika, 2 (Zubialdea)

825,00 euro

Ayoroa Ariztegui, Jose Martin

Jauregiko karrika, 2 (Kamioa)

825,00 euro

Ayoroa Hualde, Carmelo

Herriko plaza, 6 (Iñarrea)

825,00 euro

Ayoroa Hualde, Irene

Kontzeju karrika, 9 (Albinea)

825,00 euro

Herriko Etxea-Anbulatorioa

Kontzeju karrika, 36

825,00 euro

Herriko Etxea-Herriko ostatua

Kontzeju karrika, 38

825,00 euro

Herriko Etxea-Herriko ostatua

Kontzeju karrika, 38

825,00 euro

Baleztena Alberro, Josefa

Zubiko karrika, 10 (Errandenea)

825,00 euro

Bazterrika Elizalde, Eustaquio

Kontzeju karrika, 3 (Domingenea)

825,00 euro

Bazterrika Legarreta, Jose M.ª

Kontzeju karrika, 6 -1.a (Toki eder,1.a)

825,00 euro

Bazterrika Legarreta, Juliana

Kontzeju karrika, 12 (Apezenea)

825,00 euro

Beraza Iriarte, M.ª Rosario

Kontzeju karrika, 7 (Juantsenea 1)

825,00 euro

Bereau Baleztena, M.ª Jose

Kontzeju karrika, 6 (Toki eder, 3.a)

825,00 euro

Echeveste Ariztoy, Jose Carlos

Kontzeju karrika, 1 (Pioinea)

825,00 euro

Eizaguirre Ochandorena, Ramona

Kontzeju karrika, 22 bis (Arizteginea 1)

825,00 euro

Eizaguirre Ochandorena, Ramona

Kontzeju karrika, 22 bis (Arizteginea 2)

825,00 euro

Elizalde Elizalde, Eulalia

Karrika Berria, 6 (Lexea)

825,00 euro

Elizalde Gorosterrazu, Ignacio

Kontzeju karrika, 22 (Lopetxenea)

825,00 euro

Elizalde Gorosterrazu, Jose Luis

Zubiko karrika, 11, 2.a ezk. (Errekaondoa)

825,00 euro

Erasun Ariztegui, Mercedes

Kontzeju karrika, 32 (Artzenea 1)

825,00 euro

Erasun Ariztegui, Mercedes

Kontzeju karrika, 32 (Artzenea 2)

825,00 euro

Erregerena Bera, Enrike

Zubiko karrika, 11, 1.a esk. (Errekaondoa)

825,00 euro

Erreguerena Ariztegui, Lazaro

Kontzeju karrika, 5 esk. (Arriberria, goikoa)

825,00 euro

Erreguerena Vera, Jose Joaquín

Kontzeju karrika, 35 (Motzenea)

825,00 euro

Erreguerena Vera, Juan Jose

Zubiko karrika, 8, 1.a (Apeztegia 1)

825,00 euro

Erreguerena Vera, M.ª Milagros

Zubiko karrika, 8, 2.a (Apeztegia 2)

825,00 euro

Gereka Zelaia, Mikel

Kontzeju karrika, 16 gibelaldea (Berrotenea)

825,00 euro

Gonzalez Aguirreburualde, Elvira

Kontzeju karrika, 17 (Maizenea)

825,00 euro

Goñi Barberena, Javier

Kontzeju karrika, 23 (Estebenea)

825,00 euro

Goñi Miquelerena, Jose Luis

Karrika Berria, 8 (Maritxoa)

825,00 euro

Ilarregi Belarra, Miren

Zubiko karrika, 11, 2.a esk. (Errekaondoa)

825,00 euro

Iñigo Ariztegi, Andrés

Kontzeju karrika, 19 (Armaxea)

825,00 euro

Iñigo Ariztegui, Carmen

Karrika Berria, 9 (Maistematea)

825,00 euro

Iparraguirre Altamira, Felicidad

Kontzeju karrika, 30 (Errekaldea)

825,00 euro

Iparraguirre Altamira, José

Karrika Berria, 5 (Migelenea 1)

825,00 euro

Iparraguirre Altamira, José

Karrika Berria, 5 (Migelenea 2)

825,00 euro

Labiano Azpiroz, Cristina

Kontzeju karrika, 28 (Tresenea-txiki)

825,00 euro

Labiano Azpiroz, Cristina

Kontzeju karrika, 31 A (Antsonea)

825,00 euro

Legazkue Goñi, Marta

Kontzeju karrika, 21 B (Alberroa 1-ezk)

825,00 euro

Legazkue Vidart, Juan

Kontzeju karrika, 21 A (Alberroa 1-esk)

825,00 euro

M.ª Iñigo Ariztegui, Jesus M.ª

Zubiko karrika, 6 (Iñigonea 2)

825,00 euro

Mindeguia Iñigo, Ramona

Karrika Berria, 7 (Txundinea)

825,00 euro

Mindeguia Juanena, Aitziber

Landako Bidea (Iturriondoa)

825,00 euro

Munduate Larrea, José Javier

Zubiko karrika, 11, 1.a ezk. (Errekaondoa)

825,00 euro

Mutuberria Maiticorena, Tomás

Kontzeju karrika, 15 (Sotilenea)

825,00 euro

Ostolaza Egaña, Justa

Kontzeju karrika, 31 B (Ansonea 1)

825,00 euro

Ostolaza Egaña, Justa

Kontzeju karrika, 31 B (Ansonea 2)

825,00 euro

Ruiz Lopetegi, José Joaquín

Kontzeju karrika, 16 (Berrotenea 1)

825,00 euro

Sagardia Armisen, Javier

Jauregiko karrika, 5 (Tolatea)

825,00 euro

Sagardia Armisen, Maite

Igerabidea karrika, 17 (Karrikaburu)

825,00 euro

Sagardia Navarro, José Carlos

Jauregiko karrika, 7 (Izebenea)

825,00 euro

Straat Per Thomas

Kontzeju karrika, 31 -2.a (Ansonea)

825,00 euro

Sukia Etxeberria, Larraitz

Kontzeju karrika, 8 (Txisternea)

825,00 euro

Urroz Arancibia, José Ramón

Herriko plaza, 8 (Landernea)

825,00 euro

Urroz Juanena, José

Vega, familia bakarrekoa

825,00 euro

Vera Elizalde, José Ignacio

Karrika Berria, 12 (Sunbillenea)

825,00 euro

GUZTIRA

57.750,00 euro

Iragarkiaren kodea: L0924145