134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Ordenantza. Hasierako onespena

Ezkarozeko Udalak, 2009ko urriaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ezkarozeko eskola zaharretako gelak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ezkarozen, 2009ko urriaren 13an.-Alkatea, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L0924663