134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2665/2009 EBAZPENA, irailaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, José María Sesma Noble jauna Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileriaren Kudeaketako eta Zerbitzu Orokorretako Bulegoko buru izendatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak irailaren 28an emandako 2665/2009 Ebazpenaren bidez, José María Sesma Noble jauna Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileriaren Kudeaketako eta Zerbitzu Orokorretako Bulegoko buru izendatu da. Burutza hori merezimendu lehiaketa baten ondorioz lortu du eta sei urte naturalerako izanen da, jabetza hartzen duenetik hasita.

Deialdia otsailaren 5eko 609/2008 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2008ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean.

Iruñean, 2009ko urriaren 13an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0924738