134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Udal Planeko aldaketa xehakatua behin betiko onestea

Ezkabarteko Udalak, 2009ko uztailaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Ezkabarteko Udal Planeko aldaketa xehakatua, Soraurengo 3. eremuari dagokionez, Soraurengo 3. eremuaren jabeek sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen dira behin betiko onespena eta haren hirigintza arauak.

Ezkabarten, 2009ko irailaren 10ean.-Alkatea, Carola Gutiérrez Collazos.

Aldaketa eta hirigintza arauak

Aprobetxamenduaren justifikazioa.

Unitatea bi zatitan banatuta dago. Zati batean aprobetxamendua izateko eskubidea duten lurzatiak daude; bestea, aldiz, Nafarroako Gobernuko Errepide Departamentuari dagokio eta ez du kontuan hartzeko moduko aprobetxamendurik, errepideen sareari lotutako 1.127 m²-ko espazioak baitira.

Indarra duen araudi partikularraren datuak aplikatuta, 3. eremuaren irabazizko aprobetxamendua eta gehieneko azalera eraikia honako hauek izanen dira:

Irabazizko aprobetxamendua: 16.174 m² x 0,715 m²/m² = 11.572 AU

Gehieneko azalera eraikia: 9.841 m² x 0,5 m²/ m² = 4.920,5 m².

Unitatearen benetako neurketa egindakoan, azalera osoa ez da berdina eta, horren ondorioz, gainerako determinazio orokorrak eta haiei dagokien aprobetxamendua ere ez:

Hona hemen Soraurengo herriguneko 3. eremuan aldatuko diren hirigintza arau partikularrak:

-Unitatearen azalera osoa: 17.660 m².

-Eredu aprobetxamendua aplikatzeko azalera: 16.533 m².

-Eredu aprobetxamendua: 0,715 AU/m².

-Irabazizko aprobetxamendua (16.533 m² x 0,715 m²/m²) = 11.821,1 AU.

-Ondoriozko lurzoru publikoa (%40): 6.474,3 m².

-Ondoriozko lurzoru pribatua (%60): 10.058,7 m².

-Eraikigarritasun garbia: 0,5 m²/m².

-Gehieneko azalera eraikia (10.058,7 m² x 0,5 m²/ m²) = 5.029,4 m².

-Etxebizitzen gehieneko kopurua (23 etxebizitza libre + 4 etxebizitza tasatu) = 27 etxebizitza.

Zehaztu den aprobetxamendua gehienekotzat joko da, eta lurzoru urbanizagarrirako aurreikusitako erabileretarako Udal Planean ezarri diren homogeneizazio koefiziente hauek erabiliko dira:

-Familia bakarreko etxebizitza librea, bakartua edo binakakoa: 1,7.

-Etxebizitza babestua: 1.

-Etxebizitza librea duen lurzati libre pribatua: 0,4.

-Etxebizitza babestua duen lurzati libre pribatua: 0,3.

Lurzati libretzat joko da eraikinak okupatzen duen azalera gainditzen duen lurzatiaren aldea.

Etxebizitzen araubidea libreetatik babestuetara aldatuz eta homogeneizazio koefizienteak aldatuz aprobetxamendu bera lortuko da, baina azalera eraikigarria handiagoa izanen da.

BS+ I + GS motako hiru tipologia proposatu dira: etxebizitza bakartuak, binakakoak eta atxikiak.

Kudeaketa.

Soraurengo Udalaren alde %10eko lagapena egin behar da nahitaez eta etxebizitza babestuak lagatako %10 horri dagokion lurzatian kokatuko dira. Lurzati horren kokapena Birzatiketa Proiektuan zehaztuko da.

52. artikulua betetzea.

Gehienez ere 27 etxebizitza eraikiko dira. Horietatik 23 etxebizitza libreak izanen dira eta beste 4, ostera, etxebizitza babestu tasatuak, etxebizitza atxiki gisa eraikiko direnak.

35/2002 Foru Legearen 52. artikuluan babes publikoaren araubideren bati loturiko etxebizitzei buruz xedatutakoa ez zaie aplikatuko, uste baita ez dela etxebizitza gehikuntzarik egon. Izan ere, hirigintzako gaur egungo fitxa partikularrean ezarritako etxebizitza kopurua (20) orientatzeko baino ez dela adierazi da.

53.4-b eta 53.5-a artikuluak betetzea.

Soraurengo 3. eremuaren hirigintzako fitxa partikularrak hurrengo parametroak ditu ezarrita espazio librearen erreserbetarako eta balio anitzeko ekipamendurako:

-Espazio librea: 2.294 m².

-Balio anitzeko ekipamendua: 602 m².

Hala eta guztiz ere, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 53.4.b eta 53.5.a artikuluetan xedatutakoak arautuko du aipatutako aldaketa. Horrela, parametroak etxebizitza kopuruaren eta lurzatiaren azalera eraikiaren arabera aplikatuko dira, Udalak lagapenetarako ezartzen dituen eskakizunak nabarmen gainditzen badira ere.

Aldaketa: Etxebizitza kopurua: 27.

Azalera eraikia: 5.029,4 m².

Espazio librerako lurzoru erreserba:

Espazio libreetako 35 m² / etxebizitza = 35 x 27 etxeb. = 945 m².

Espazio libreetako 35 m² / bizitegitarako erabilerako 100 m² eraiki = 35 x 50 = 1.750 m².

Nahitaezko espazio librea 1.750 m²-koa da.

85/1995 Foru Dekretuaren 24.2.a artikuluarekin bat etorrita, erdiguneko berdegune publikoan gutxienez 20 m-ko diametroa duen zirkunferentzia marraztu ahal izateko baldintza errespetatuko da.

Balio anitzeko espaziorako lurzoru erreserba:

Balio anitzeko espazioko 15 m² / etxebizitza = 15 x 27 etxeb. = 405 m².

Balio anitzeko espazioko 15 m² / bizitegitarako erabilerako 100m² eraiki = 15 x 50 = 750 m².

Nahitaezko balio anitzeko espazioa 750 m²-koa da.

Dena den, aldaketaren bidez erreserbatzen diren lagapen azalerak honako hauek izanen dira:

Berdegunea: 2.914 m². Aparkalekuak kenduta: 2.294 m² > 1.750 m².

Balio anitzekoa: 795 m² > 750 m² > 602 m².

53.5-b artikulua betetzea.

35/2002 Foru Legearen 53.5.b artikuluarekin bat, aparkatzeko bi plaza egonen dira sestra gainean eraikitako 100 m²-ko, garaje eta trastelekuetarako diren espazioak kenduta. Erabilera publikoko espazioetan etxebizitza bakoitzeko aparkatzeko plaza bat egon beharko da, gutxienez. Horren arabera, etxebizitza kopuruari eta lurzatiaren azalera eraikiari honakoak aplikatuko zaizkie:

Aldaketa: Etxebizitza kopurua: 27.

Azalera eraikia, guztira: 5.029,4 m².

Azalera eraikia, garajeak eta trastelekuak kenduta (-%15): 4.275 m².

4.275 m² eraiki / 100 = 42 x 2 = 84 plaza, guztira

Kanpoaldeko nahitaezko kopurua: 27 etxeb. x 1 / etxeb.= 27 plaza.

Aurkeztu den antolamenduan aparkatzeko aurreikusi diren plazen kopurua hauxe da:

-Garaje pribatua edo aparkatzeko plaza, etxebizitza librea duen lurzati pribatu bakoitzaren barnean. Beraz, plaza 1 (gutxienez) x 23 etxebizitza libre = 23 plaza espazio pribatuan.

-Kanpoaldean aurreikusi den plaza kopurua 70 da. Horiek paraleloan jarriko dira, modu etenean, berdegune publikoaren gainean. Okupazio azalera honakoa izanen da: (2,5 m x 5 m) x 70 plz. = 875 m².

Beraz, erabilera publikoko espazioan plaza bat baino gehiago egonen dira etxebizitza bakoitzeko.

Guztira, 93 plaza egonen dira > 84 plaza (2 plaza / 100 m² eraiki)

Soraurengo 3. eremuaren determinazio xehakatuak.

Hirigintzako fitxa partikularra: 3. eremua, Soraurengo herrigunean:

1.-Determinazio orokorrak.

1.1. Lurzoru urbanizagarri antolatuaren sailkapena.

1.2. Erabilera orokorra: bizitegitarakoa.

1.3. Azalera osoa.

1.3.1. Unitatearen azalera osoa: 17.660 m².

1.3.2. Aplikazioaren azalera: 16.533 m².

1.4. Ondoriozko lurzoru publikoa (~%40): 6.474,3 m².

1.5. Ondoriozko lurzoru pribatua (~%60): 10.058,7 m².

1.6. Etxebizitza kopurua, gutxi gorabehera: 27.

  • Libreak: 23.
  • Babestuak (tasatuak): 4.

1.7. Erabileren egokitasuna.

1.7.1. Erabilera aurreikusia: bizitegitarakoa.

1.7.2. Nahitaezko erabilera: aparkatzeko plaza 1 etxebizitza librea duen lurzati pribatuan, 35/2002 Foru Legearen 53.5.B artikuluaren arabera.

1.7.3. Erabilera baimenduak: merkataritza, ekipamenduak eta jarduera sailkatuen ordenantzaren arabera bateragarriak diren jarduerak.

Lurzati pribatuko lurzoru librea: lorategiak eta baratzeak.

1.7.4. Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.

1.8. Eraikuntzako tipologia: etxebizitza bakartua.

  • Binakako etxebizitza.
  • Etxebizitza atxikia.

2.-Determinazio formalak.

2.1. Garaierari buruzko baldintzak.

2.1.1. Solairuen gehieneko kop.: BS + I + GS.

Gutxieneko kop.: BS + I.

2.1.2. Eraikinaren gehieneko garaiera: 8 m teilatu-hegaleraino eta 10,5 m gailurreraino.

2.1.3. Beheko solairuaren garaiera librea: 3,5 m.

2.1.4. Beheko solairuaren eta goiko solairuen gutxieneko garaiera librea: 2,6 m eta 2,4 m, hurrenez hurren.

2.1.5. Estalkipearen garaiera: 1,5 m BS + + I + GS motako eraikinetan.

2.2. Lurzatiaren baldintzak.

2.2.1. Gutxieneko lurzati eraikigarria.

  • Etxebizitza libre bakartuko lurzatia: 400 m².
  • Etxebizitza libre binakakoko lurzatia: 300 m².

2.2.2. Banantzeko gutxieneko lurzatia: 1.000 m².

2.2.3. Lurzatiaren gutxieneko frontea: 15 m bakartuetarako eta 12 m binakakoetarako.

2.2.4. Eraikina/etxebizitzako gehieneko okupazioa: 225 m².

2.2.5. (*).

2.3. Eraikuntzak bete beharreko baldintzak.

2.3.1. Sakonera eraikigarria.

Beheko solairuan eta goiko solairuetan: 15 m.

2.3.2. (**).

3.-Eraikuntzari buruzko ordenantza partikularra.

3.1. Gainerako eraikinak: ordenantzen IV. kapituluaren V. atala

4.-Kudeaketari dagozkion determinazioak.

4.1. Jarduketa sistema: konpentsazioa edo borondatezko birzatiketa.

4.2. Planeamenduari buruzko baldintzak.

4.2.1. Hirigintza arauen 24. artikuluaren aldaketak.

4.2.2. Hirigintza arauen 25. artikuluaren urbanizazioa.

4.2.3. Sektorea: eremua banaketa eremua da,

baita exekuzio unitatea ere.

4.2.4. Etapen plana: 2 etapa, gehienez, urbanizazioa garatzeko.

4.3. Aprobetxamendua.

4.3.1. Eredu aprobetxamendua: 0,7150 AU/m².

4.3.2. Irabazizko aprobetxamendua (16.533 m² x 0,715 m²/m²) = 11.821,10 AU.

4.3.3. Eskuratzen ahal den aprobetxamendua (11.821,10 X 0,9) = 10.639 AU.

4.3.4. Eraikigarritasun garbia: 0,50 m²/m².

4.3.4. Dentsitatea: 3.040 m²/ha.

4.4. Moduluen erreserbaren justifikazioa, 35/2002 Foru Legearen 53. artikuluaren arabera.

4.4.1. Jabari eta erabilera publikoko espazio librea: 2.914 m².

4.4.2. Balio anitzeko ekipamendua: 795 m².

4.4.3. Aparkatzeko plazak: 93 plaza.

-* 2.2.5. Lurzatiari buruzko baldintzak.-Lurzatien lur-berdinketak mailaketak sortzen ahalko ditu lurzatien artean, 2,5 m-tik beherakoak izanen direnak. Hala ere, mailaketa horiek ezin izanen dira egin etxebizitzen aurreko erabilera publikoko espazioan. Urbanizazio Proiektuak lurzatien lur-berdinketa zehaztuko du. Espazio publikora begira dauden eustormak harrizkoak izanen dira.

-** 2.3.2. Eraikinaren eta lurzati itxituraren lerrokadura.

Eraikin bakartua eta binakakoa: eraikinaren edo lurzati itxituraren lerrokadura lerrokadura ofizialean kokatzen ahalko da; bestela, 3 m atzerago kokatzen ahalko da. Itxiturarik ez egoteagatik espazio publikoari lotuta egonen den jabetza pribatuko lur-zerrendan 3 x 4 m-ko plataforma instalatzen ahalko da, zurezkoa izanen dena eta etxebizitza bakoitzak modu pribatuan erabiliko duena.

Iragarkiaren kodea: L0922948