134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, Lizarrako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko. Lanpostuen esleipena

Lizarrako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko 12. oinarrian xedatuarekin bat, 2009ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, maiatzaren 22an, Alkatetza honek, urriaren 13ko 439/2009 dekretuaren bidez, honako hau ebatzi du:

1. Ana María Martínez Cabañas funtzionarioari esleitzea, Zerbitzu Orokorren-Erroldaren Alorrari atxikitako administrari-ofizial izateko lanpostu hutsa, 1.5 kodea duena.

2. Irache Armendáriz Moro funtzionarioari esleitzea, Hirigintzako Zerbitzuen Alorrari atxikitako administrari-ofizial izateko lanpostu hutsa, 3.6 kodea duena.

3. Hiritar Babespen Alorrari atxikitako administrari-ofizial izateko lanpostua, 7.25 kodea duena, lanpostu huts deklaratzea.

Lizarran, 2009ko urriaren 13an.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0924338