134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPARTZA

Alkatetzaren ebazpena

Espartza Zaraitzuko Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, hau eman du:

Ebazpena: Oporrak direla eta, herritik kanpo izanen naizenez, ondoko hau erabaki dut inguruabar horiek arautzen dituen Legearen barrenean; zehazkiago, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsitako Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 47. artikuluaren eta hurrengoen arabera:

1. Alkatetzaren eskumenak Roberto Semberoiz Garralda alkateordearen esku uztea urriaren 13tik urriaren 21a arte, biak barne.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehen bilkura arruntean.

Espartza Zaraitzun, 2009ko urriaren 9an.-Alkate udalburua, Idoia Elarre Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L0924269