134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Cascanteko Udal Planeko aldaketa, Cascanteko 10. poligonoko 71. lurzatian eta 13. poligonoko 702. lurzatian eragiten duena, Cascanteko Udalak sustatua.

Cascanteko Udalak, 2009ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

Cascanteko Plan Orokorreko aldaketa, 10. poligonoko 71. lurzatian eta 13. poligonoko 702. lurzatian eragiten duena, 2009ko ekainaren 1ean onetsi zuen Cascanteko Udaleko Osoko Bilkurak. Jendaurrean egoteko epea bukatu da eta inork ez du haren aurkako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan xedatuarekin bat, Udalak, osoko bilkuran, erabaki du:

Lehena.-Behin betiko onestea Cascanteko Plan Orokorreko aldaketa, udal honek sustatua, lurzoru urbanizaezineko 10. poligonoko 71. lurzatian eta 13. poligonoko 702. lurzatian eragiten duena.

Bigarrena.-Igortzea agiriaren ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, behin betiko onetsi ondoko hamabost egunean.

Hirugarrena.-Behin betiko onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 81. artikuluan aipatutako ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2009ko urriaren 16an.-Alkate udalburua, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L0924604