134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aurrekontuko 2/2009 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2009ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 9an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2/2009 aldaketa

-Kreditu berezia.

GASTUAK:

IV. kapitulua: 2.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 2.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

VIII. kapitulua: 2.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.000,00 euro.

Berriobeitin, 2009ko urriaren 16an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0924609