134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

El Padro de Paularena, S.A.ren errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari igortzea

Baztango Udalak, 2009ko urriaren 5eko osoko bilkura arruntean, 15. puntuan, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.-Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea gora jotzeko 5064-09 errekurtsoari dagokion espedientea, Blanca Iturria Carricaburuk paratu baitzuen, El Prado de Paularena, S.A. ordezkatuz, Baztango Udalak Baztango Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua behin betikoz onesteko 2009ko ekainaren 1ean hartutako erabakiaren kontra.

Bigarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, administrazio espedientean agertzen diren interesdun guztiek jakin dezaten; haiei dei egiten zaie errekurtsoa dela-eta joan daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegira, hamar egun balioduneko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hirugarrena.-Onestea eta Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea Blanca Iturria Carricaburuk El Prado de Paularena, S.A. ordezkatuz paratu duen gora jotzeko 5064-09 errekurtsoari buruzko txosten edo alegazio idazkia, hori guztia uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12. artikuluaren 3. idatz-zatian ezarriarekin bat, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera.

Elizondon (Baztan), 2009ko urriaren 19an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0924671