134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2305/2009 EBAZPENA, urriaren 7koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, "Larraga, Berbintzana eta Miranda Arga gas naturalez hornitzeko APA adarra" proiektuko okupazioaren aurreko aktak egiteko deia egiten duena.

Enpresako zuzendari nagusiak, irailaren 16ko 2148/2009 Ebazpenaren bitartez, ''Larraga, Berbintzana eta Miranda Arga gas naturalez hornitzeko APA adarra" proiektua onetsi, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa onartu zuen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Larraga, Berbintzana eta Miranda Arga gas naturalez hornitzeko APA adarra" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Larragako, Berbintzanako eta Miranda Argako alkateei edo haiek izendatzen dituzten zinegotziei dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Larragako, Berbintzanako eta Miranda Argako udaletxeetan, 2009ko abenduaren 15ean, 16an eta 17an.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara titularrak berak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak eta/edo notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

2. Carmen Oteiza Ugarte eta María José Arozarena Gómez, bata zein bestea, Administrazioaren ordezkari izendatzea, Alfredo Torreblanca Lafraya eta María Carmen Uriz Lusarreta, bata zein bestea, enpresa onuradunaren ordezkari, eta Itziar Calvo Oteiza, Jasone Goikoetxea Iriberri eta Alazne Sueskun Erauskin, horietariko edozein, enpresako peritu, okupatu aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

3. Ebazpen hau eta eranskina Gas Navarra S.A enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Larragako, Berbintzanako eta Miranda Argako udaletxeetako iragarki oholetan argitaratzea.

Iruñean, 2009ko urriaren 7an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

ERANSKINA

APA adarra, Larraga, Berbintzana eta Miranda Arga (Nafarroa)
gas naturalez hornitzeko

Aktak egiteko tokia: Larragako Udaletxea

Eguna: 2009ko abenduaren 15a.

Hitzordua

Helbide osatugabeko edo ezezaguneko titularrak edo toki ezezagunean daudenak

Pol.

Lurz.

U. Mugapea

10:30

María Jerusalén Muruzábal Vidarteren oinordekoak

3

1028

Larraga

Iragarkiaren kodea: F0924115