134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1831/2009 EBAZPENA, urriaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordea sortzen duena.

Ekainaren 8ko 548/2009 Foru Dekretuak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema arautzeari buruzko maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legea garatzen duenak, Ebaluazio Batzordeak sortuko direla ezartzen du, bai eta batzordekideak izendatzeko bete behar diren baldintzak ere.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordea sortzea. Kide hauek izanen ditu:

Batzordeburua: Ana Granado Hualde andrea.

Batzordekidea: Jesús Jaime Jiménez Asenjo jauna.

Batzordekidea: Isabel Castiella Lafuente andrea.

Batzordekidea: Olga Lizaldez Heredia andrea.

Batzordekidea: María Jesús Ederra Miranda andrea.

Batzordekidea: Santiago Moreno Hermosilla jauna.

Batzordekidea: María Reyes Medrano Gurrea andrea.

Idazkaria: Javier Ibáñez López-Vailo jauna.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau interesdunei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea ebazpen honen kontra bidezkoa dela gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) eta 57.4 artikuluetan xedaturikoarekin bat.

Iruñean, 2009ko urriaren 16an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0924807