134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2252/2009 EBAZPENA, urriaren 7koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, 2009-2010 kanpainan industria eta kogenerazio sektoreetan energia aurrezteko jarduketetarako diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezpenerako Institutuak, 2008ko otsailaren 26an, lankidetzarako esparru-hitzarmen bat sinatu zuten 2008-2012rako, Energia Aurrezteko eta Eragimenez Erabiltzeko Estrategiaren 2008-2012 urteetarako Ekintza Planean (PAE4+) aurreikusitako jarduketak zehaztu eta abian jartzeko.

Hori horrela, energiaren arloko jarduketak egin nahi dira, energiaren kontsumoa murrizteko eta intentsitate energetikoa (energia kontsumoaren eta barne produktu gordinaren arteko erlazioa) gutxitzeko. Besteak beste, diru-laguntzen deialdi hau eginen da, aurreko urteetan egindakoari jarraipena emateko.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 17. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, 2009ko martxoaren 2ko Erabakiaren bidez, plan horri dagozkion diru-laguntzak banakako ebaluazioaren araubidean ematea erabaki zuen. Halaber, 2009ko abuztuaren 31ko Erabakiak baimena eman zuen Enpresako zuzendari nagusiak urte anitzeko gastu konpromisoa har zezan, deialdi hori oneste aldera.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2009-2010 kanpainan industria eta kogenerazio sektoreetan energia aurrezteko jarduketetarako diru-laguntzak emateko deialdia, II. eranskinean ageri dena, onestea.

2. Diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Oinarri horiek ebazpen honen I. eranskinean ageri dira.

3. Ebazpen honetako konpromisoei erantzuteko 870.000 euroko gastua onestea, 2010eko gastuen aurrekontuetan 2009ko gastuen aurrekontuko kontu-sailen pareko diren kontu-sailen kargura, honela banaturik:

AURREKONTUKO

KONTU-SAILA

NEURRIA

RCSA

KODEA

GUZTIRA

810003-81140-4701-425202

Auditoretzak, diagnostikoak eta ikastaroak

1991

185.000,00

810003-81140-7701-425200

Diru-laguntzak energiaren aurrezkian eta eragimenean gauzatzen dituzten enpresendako transferentziak

1992

685.000,00

GUZTIRA

870.000,00

Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezpenerako Institutuak banatuko ditu funts horiek 2010ean, azalpen zatian aipatzen den hitzarmenaren arabera. Diru-laguntzetarako deialdi honen xede diren sektore eta neurrietan banatuko dira, taula honen arabera:

SEKTOREA

NEURRIAREN KODEA

NEURRIA

RCSA KODEA

ZENBATEKOA

Industria

11

Energia eragimenerako inbertsioak

1992

640.000

12

Energia auditoretzak

1991

130.000

Kogenerazioa

71

Industriatik kanpoko kogeneraziorako laguntza publikoak

1992

35.000

72

Kogeneraziorako bideragarritasun azterlanak

1991

30.000

73

Energia auditoretzak kogenerazioetan

1991

25.000

74

Potentzia txikiko kogenerazio plantak bultzatzea

1992

10.000

GUZTIRA

870.000

Baliabide horiek kontu-sail edo neurri batetik bestera pasatzen ahal dira, mota bakoitzeko eskaeren kopuruak hala eskatzen duenean.

Halaber, 2010eko ekitaldian kontu-sailetan izaten ahal den dirua deialdiaren hasieran aurreikusitakoari gehitzen ahalko zaio.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen. Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute ebazpenaren kontra, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2009ko urriaren 7an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

I. ERANSKINA

2009-2010 KANPAINAN INDUSTRIA ETA KOGENERAZIO SEKTOREETAN ENERGIA AURREZTEKO JARDUKETETARAKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria. Xedea.

Diru-laguntza honen xedea da industrian energiaren kontsumoa murrizteko eta kogenerazio instalazioak abian jarri edo berritzeko inbertsio eta gastuak bultzatzea, Nafarroako energiaren eragimena eta intentsitatea hobetzearren.

Horretarako, neurri hauek zehaztu dira (neurri horien ezaugarriak deialdiaren II. eranskinean ageri dira):

SEKTOREA

NEURRIAREN KODEA

NEURRIA

Industria

11

Energia eragimenerako inbertsioak

12

Energia auditoretzak

Kogenerazioa

71

Industriatik kanpoko kogeneraziorako laguntza publikoak

72

Kogeneraziorako bideragarritasun azterlanak

73

Energia auditoretzak kogenerazioetan

74

Potentzia txikiko kogenerazio plantak bultzatzea

2. oinarria. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Honako hauek hartzen ahalko dituzte diru-laguntza hauek: pertsona juridikoek, irabazi asmorik gabeko erakundeek, toki entitateek, jabe elkarteek eta horiekin parekatzen diren guztiek, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aipatzen diren baldintza orokorrak bete beharko dituzte, eta erantzukizuneko aitorpen baten bidez ziurtatu hala dela. Aitorpen horren eredua eskabidearekin batera eskuratzen ahalko da.

Entitate publikoak betebehar orokor horietatik salbuetsiak daude.

b) II. eranskinean ezarritako berariazko baldintzak, 1. oinarrian agertzen diren neurrietarako.

3. oinarria. Diruz laguntzen ahal diren gastuak, lanak burutzeko epea eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

1. Diru-laguntzen xede izanen dira II. eranskinean zehaztutako neurrietan aipatzen diren inbertsio eta gastuak, Nafarroan eginak betiere.

Leasingen bidez finantzaturik eskuratutako aktiboak diru-laguntzaren xede izan daitezke, betiere eragiketa osoaren BEZa kontratuaren hasieratik pagatzen bada eta kontratua bukatzean aktiboa eskuratzeko konpromiso irmoa ageri bada kontratuan bertan.

2. Ez dira behin ere diru-laguntzen xede izanen:

a) Inbertsioaren ondoriozko gastu finantzarioak.

b) Oro har, argi eta garbi zehazten ez diren gastuak edo inbersioaren helburu energetikoak lortzeko xede zuzena ez dutenak. Betiere Eragimenaren eta Energia Berriztagarrien Atalaren irizpidea nagusituko da dudarik izanez gero.

c) BEZa, onuradunak berreskuratu edo konpentsatu badezake. Bestela, hori egiaztatzen duten agirien kopia aurkeztu beharko da.

Hainbanatze arauaren mende badaude, kostu hori kalkulatzeko oinarria izanen da diru-laguntza eman aurretik amaitu den azken ekitaldiko behin betiko hainbanaketa. Kasu horretan, haien betebehar fiskalen likidazioko azken emaitza aurkeztu beharko dute.

3. Diru-laguntza jasotzen ahal duen inbertsioa edo gastua egiteko epea 2008ko urriaren 16tik 2010eko abuztuaren 30era artekoa izanen da, biak barne.

4. Laguntzen zenbatekoa, gehienez ere 200.000 eurokoa izanen dena, neurri bakoitzerako II. eranskinean zehazten dena izanen da.

4. oinarria. Eskaeren aurkezpena.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Eskaera Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Erregistroan aurkeztuko da (Tomás Caballero parkea, 1, 31005 Iruña) edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetako edozeinetan.

Eskaera posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) agertu ahal izateko. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira.

2. Eskaerak ereduaren arabera beteko dira. Bertan zehazten da zer dokumentazio erantsi, honako toki hauetan eskuratuta:

-Nafarroako Gobernuaren web guneko laguntzen katalogoan.

-Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Erregistroan (Iruñeko Tomás Caballero parkeko 1ean).

3. Diru-laguntzarako eskaerak ez baditu finkatutako baldintzak betetzen edo dokumentazioa osorik ez badago, organo eskudunak interesdunari eskatuko dio, Nafarroako Gobernuaren web gunearen bidez, okerra zuzen dezala hamabost egun balioduneko epean, errekerimendua argitaratzen denetik hasita, eta adieraziko dio zuzentzen ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela eta espedientea artxibatu eginen dela.

Eskatzaileari gorabehera horren berri emanen zaio, eskaeran jartzen duen helbide elektronikoaren bidez.

5. oinarria. Diru-laguntza ematea.

1. Diru-laguntza hau banakako ebaluazioaren bidez tramitatuko da. Eskaerak hartu ahala banatuko da diru-laguntza, aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean. Horretarako, eskaerak hartzeko hurrenkera bat zehaztu da deialdi honetan aipatzen den neurri bakoitzeko.

2. Enpresa Sustapenaren Zerbitzuko Eragimenaren eta Energia Berriztagarrien Atalak eskaerak ebaluatuko ditu eta ebazpen proposamena igorriko dio organo eskudunari; hartan, onuradunek laguntzak jasotzeko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela agerraraziko da.

3. Diru-laguntzak emateari buruz ebazteko eskumena Enpresako zuzendari nagusiari dagokio. Ebazpena eman eta Nafarroako Gobernuaren web gunean argitaratzeko epea 6 hilabetekoa izanen da, gehienez, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe horretan ebazpenik argitaratzen ez bada, eskaera ezetsitzat joko da.

Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka, administrazio publikoak ez diren interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

6. oinarria. Diru-laguntzaren ordainketa eta justifikazioa.

1. Onarturiko diru-laguntza kobratzeko eskubidea izateko, onuradunak frogatu beharko du diru-laguntzaren xede den jarduketa egin duela, 2010eko irailaren 30a baino lehen agiri hauek aurkeztuz:

a) Inbertsioari edo diruz lagundutako gastuari dagozkion ordainagirien fotokopia, eta haiek ordaindu izanaren agiriena.

Leasing bidezko finantzaketarekin aktiboak erosiz gero, kontratuaren fotokopia aurkeztu beharko da, bai eta kuotak eragiketa hasi zenetik 2010eko irailaren 30a arte pagatu direla frogatzen duten banku-agiri guztien fotokopiak ere. Gainera, leasinga bukatzean, beste banku-agirien fotokopiak aurkeztu beharko dira.

b) Jardueraren diruz laguntzen ahal den gastuak 30.000 euro gainditzen baditu obraren bat egiten den kasuetan, edo 12.000 euro aholkularitza edo laguntza enpresek ondasunen horniketa egin edo zerbitzuak ematen dituzten kasuetan, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela. Horretarako, gutxienez bi eskaintza aurkeztu beharko ditu eta hautatutako eskaintzarako arrazoiak justifikatu.

Onuraduna aurrekotik salbuetsiko da, diru-laguntzaren xede diren gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina entitate hornitzaile ez dagoenean edo gastua diru-laguntza eskatu baino lehen egin denean.

c) Aurretik Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarik jaso ez bada, transferentzia bidez ordaintzeko eskaeraren inprimakia (jatorrizkoa) aurkeztu beharko da. Inprimakia Nafarroako Gobernuaren web gunean (www.navarra.es) eskuratzen ahal da.

d) Kasua bada, diru-laguntza emateko ebazpenean zehazten den beste edozein agiri.

2. Frogagiriak aztertuta, Eragimenaren eta Energia Berriztagarrien Atalak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Enpresako zuzendari nagusiari. Horrekin batera, onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten eginbeharrak bete dituztela frogatzen duen txostena aurkeztuko da.

7. oinarria. Onuradunen betebeharrak eta haiek ez betetzearen ondorioak.

1. Onuradunek Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

Zerga arloko eginbeharrak eta, kasua bada, Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik dauzkala frogatzeko, eskabidean interesdunari jakinaraziko zaio baimena ematen diola departamentuari hura frogatzen duten datuak begiratzeko, diru-laguntzaren gaineko ebazpen proposamena ematen denean.

2. Diru-laguntza emateko ebazpenean, oinarri hauetan edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako baldintzak osorik bete ezik, onartutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharren bat hein batean bete ezik, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa berriro ere zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

Arauak ez betetzeagatik diru-laguntzak kobratzeko eskubidea galdu eta kopuru horiek askatuz gero, aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik hasiera batean ezetsi ziren eskabideetarako erabiltzen ahalko dira.

8. oinarria. Laguntzen "de minimis" izaera.

Deialdi honetako laguntzak, toki entitateei, partikularrei edo jabe elkarteei ematen zaizkienak izan ezik, "de minimis" laguntzen barrenean sartzen dira, Europako Batzordeak abenduaren 15ean emandako 1998/2006 (EE) Erregelamenduan eta abenduaren 20an emandako 1535/2007 (EE) Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz; lehenbiziko erregelamendu hori Itunaren 87. eta 88. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoa da, eta bigarrena, berriz, nekazaritza sektoreko "de minimis" laguntzei buruzkoa.

Erregelamendu horiekin bat, onuraduna enpresa bat baldin bada, diru-laguntza horren zenbatekoa, hiru zergalditan "de minimis" kontzeptuagatik harturikoak gehiturik, gehienez ere 200.000 eurokoa izanen da; 100.000 eurokoa gehienez errepide bidezko garraioko sektorean diharduten enpresendako, edo 7.500 eurokoa gehienez Europako Erkidegoa eratu zuen Itunaren I. eranskineko zerrendan ageri diren nekazaritzako produktuak ekoizten dituzten enpresendako.

9. oinarria. Diru-laguntzaren bateraezintasuna.

Deialdi honetako diru-laguntzak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, ekintza beretarako emandako beste laguntza batzuekin.

10. oinarria. Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

11. oinarria. Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Eragimenaren eta Energia Berriztagarrien Atalak Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren web gunean jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak, honako hauek zehaztuta: deialdia, zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion laguntza, onuradunak, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren helburua.

II. ERANSKINA

DEIALDI HONEN XEDE DIREN NEURRIEN DESKRIBAPENA

Industria sektorea

Neurriaren kodea: 11.-Energia eragimenerako inbertsioak

1. Helburua.

Industria sektorean energia eragimenerako inbertsioen bideragarritasun ekonomikoa erraztea.

2. Deskribapena.

Neurri honen helburua da energia kontsumitzen duten ekipamendu eta instalazioak kendu eta haien ordez eragimen handiko teknologiak edo eskura dagoen teknologia hoberena erabiltzen dituzten ekipo eta instalazioak ezartzea, energiaren kontsumoa gutxitzeko.

3. Onuradunak.

Manufakturen industria sektoreko jardueraren adar bakoitzeko enpresak; horretatik kanpo daude energiaren eraldaketa sektorea osatzen duten jardueren adarrekoak (findegiak eta argindarra sortzekoak).

Enpresa batek elkarri loturik ez dauden inbertsio proiektuak egiteko laguntza eskatu nahi nahi badu, inbertsio proiektu adina eskabide aurkeztu beharko ditu.

4. Diruz lagun daitekeen gastua.

Ekoizpen prozesuan energia eraldatu edo kontsumitzen duten ekipamendu, instalazio eta sistemetan edo horien osagarri diren sistema edo instalazioetan eginiko inbertsioak, loturiko ingeniaritza proiektuak, ekipoak ezartzeko obra zibilak eta muntatu eta abiaraztekoak barne.

5. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Enpresaren tamainaren arabera, laguntzen mugak honako hauek izanen dira:

ENPRESAREN TAMAINA

DIRU-LAGUNTZAREN GEHIENEKO PORTZENTAJEA (EUROAK)

Handia

%16

Ertaina

%18

Txikia

%20

Mikroenpresa

%22

Hori hala izanik ere, eskabideen kopuruagatik ahal bada, gehieneko portzentaje guztiak %22 arte handituko dira. Handitze hori enpresaren tamainaren alderantzizkoa izanen da.

Neurriaren kodea: 12.-Energia auditoretzak.

1. Helburua:

-Industriako enpresek energia aurrezteko duten gaitasuna zehaztea.

-Erraztasunak ematea energiaren aurrezkian eta eragimenean inbertitzeko erabakiak hartzeko.

2. Deskribapena.

Neurri honen xedea da energia auditoretzak sustatzea industria sektoreetan.

Energia auditoretza ekoizpen prozesua aztertzen duen aholkularitza lan bat da (haren osagarri diren instalazioak sartzen ahal dira), energiaren kontsumoa gutxitzeko neurriak proposatzen dituena. Energia auditoretzaren gutxieneko edukia 6. puntuan zehazten denarekin bat etorriko da.

Diru-laguntzaren xede den energia auditoretza bi motatakoa izan daiteke: auditoretza orokorra edo ekoizpen lineen, banakako sistema osagarrien, mantentze-lanen eta eragiketen auditoretza. Auditoretza horrek termografiak biltzen ahalko ditu.

3. Onuradunak.

Manufakturen industria sektoreko jardueraren adar bakoitzeko enpresak; horretatik kanpo daude energiaren eraldaketa sektorea osatzen duten jardueren adarrekoak (findegiak eta argindarra sortzekoak).

4. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Auditoretzaren gastuaren %75 arte, muga hauekin:

BUKAERAKO ENERGIA KONTSUMOA (PTB/URTEAN), ENERGIA AUDITORETZA EGITEN DEN ESTABLEZIMENDU BAKOITZEKO

LAGUNTZAREN GEHIENEKO BALIO GARBIA (EUROAK)

> 20.000

17.500

> 4.000-20.000

12.500

< 4.000

7.500

Diru-laguntzaren gehieneko balio garbia zehaztu ahal izateko, eskatzaileak, laguntzen eskabidean, urte osoko bukaerako energia kontsumoa ptb-etan (petrolioaren tona baliokideetan) adierazi beharko du.

5. Inbertsioaren justifikazioa.

I. eranskinaren 6. oinarrian zehaztutakoaz gain, auditoretza txostenaren kopia aurkeztu beharko da, bai paperean bai euskarri informatikoan. Txosten horrek "Ondorioak eta gomendioak" izeneko atal berariazko bat edukiko du.

6. Energia auditoretzaren gutxieneko edukia.

-Establezimenduaren datu orokorrak.

  • Zentroaren identifikazioa.
  • Enpresaren sozietate izena.
  • Zentroaren helbidea.
  • EJSN.
  • Establezimenduaren datuak.
  • Funtzionamendu araubidea (zenbat ordu egunean, zenbat egun astean, zenbat ordu urtean).
  • Kostuen egitura.
  • Establezimenduaren ekoizpenari buruzko datuak.
  • Erabilitako lehengai nagusiak. Izena eta urteko kopurua.
  • Lortutako produktu nagusiak. Izena eta urteko kopurua.

-Zentroaren azterketa energetikoa.

  • Urteko kontsumoa eta energia kontsumoen banaketa.
  • Erositako eta bertan ekoitzitako energia elektrikoaren urteko kontsumoa.
  • Energia termikoaren urteko kontsumoa eta erregai erabiliak.
  • Urteko kontsumo termiko eta elektrikoa eragiketa bakoitzeko.
  • Energia kontsumitzen duten ekipamendu nagusien urteko kontsumo termiko eta elektrikoa.
  • Urteko kontsumo termiko eta elektrikoa eragiketa osagarrietan.
  • Bertan ekoitzitako energia elektrikoa. Eskuratutako erregaiak eta sortutako fluido termikoen ezaugarriak.
  • Berariazko kontsumoak eta kostu energetikoak.
  • Berariazko kontsumo termikoa (kWh/unitatea) eta berariazko kontsumo elektrikoa (kWh/unitatea), ekoitzitako produktu bakoitzeko.
  • Berariazko kontsumo termikoa (kWh/unitatea) eta berariazko kontsumo elektrikoa (kWh/unitatea) eragiketa bakoitzeko.
  • Energia kontsumitzen duten ekipamendu nagusien berariazko kontsumo termikoa (kWh/unitatea) eta berariazko kontsumo elektrikoa (kWh/unitatea).
  • Energia termikoaren kostuak energi iturri bakoitzeko eta energia elektrikoaren kostua.

-Auditoretza energetikoan atzematen diren neurriak.

1. Neurriaren definizioa.

2. Energia termiko eta elektrikoa aurreztea energiari eta berariazko kontsumoari dagokienez.

3. Kostu energetikoa aurreztea.

4. Bestelako aurrezte eta hobekuntzak.

5. Hobekuntzei loturiko inbertsioak.

6. Proposaturiko neurria gauzatzeko epea.

7. Neurriaren errepikagarritasuna. Balizko merkatua.

Oharra: energia kontsumoak bukaerako energia kontsumoei dagozkie. Lehen mailako energia erabili nahi izanez gero, bukaerako energiari eta lehen mailako energiari dagokienez emanen dira datuak.

Energiaren eraldaketa sektorea

Neurriaren kodea: 71.-Industriatik kanpoko kogenerazioetarako laguntza publikoak

1. Helburua.

Nafarroako kogenerazioaren gaitasuna hobetzea, eragimen handiko kogenerazioak sostengatuz (eragimen handiko kogenerazioari buruzko 08/2004/EE Zuzentarauan ezarritako irizpideei jarraituz), teknologia horrek eragin gutxien duen sektoreetan (industriatik kanpoko sektoreak).

2. Deskribapena.

Neurri honen helburua da eragimen handiko kogeneraziorako planta berrien eraikuntza sustatzea etxebizitza sektorean, hirugarren sektorean eta industriatik kanpokoan, lehen mailako energia aurreztearen eta CO aireratzeen arloetan duen onura handiagatik.2.

Honako gastu hauek laguntzen ahalko dira diruz: aktibo finko berriak (ekipamenduak, sistemak eta ingeniaritza proiektuak) eragimen handiko kogenerazio plantetan, haien potentzia bat edo beste izan, baita 500 kW bitarteko mikrogenerazioetan ere, gas naturala edo gasolioa erabiltzen badute erregaitako, industriatik kanpoko sektoreetan (etxebizitzetan, hirugarren sektorean, nekazaritzan eta abeltzaintzan, minden tratamenduan izan ezik), hotz sistemak barne, horrelakorik baldin bada. Loturiko obra zibilak ere diruz laguntzen ahalko dira, inbertsioaren kostu osoaren %10 bitarte.

3. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Diru-laguntzaren xede den gastuaren %10 arte edo 200.000 euro.

Neurriaren kodea: 72.-Kogenerazioetarako bideragarritasun azterlanak.

1. Helburua.

Espainiako eragimen handiko kogeneraziorako gaitasun berriaren bideragarritasun ekonomikoa aztertzea, etxebizitza, industria, zerbitzu eta hondakinen tratamenduko sektoreeen kokagune berriak identifikatuz eta bertan ikerlanak eginez. Horietan, bero erabilgarriaren eskari bat egoteak bide eman behar du teknologia hori aplikatzeko, eragimen handiko kogenerazioari buruzko 08/2004/EE Zuzentarauan eta kogenerazioa sustatzeko maiatzaren 11ko 616/2007 Errege Dekretuan azaltzen diren irizpideen arabera.

2. Deskribapena.

Kogenerazioko planta berriak sustatzera bideratutako bideragarritasun azterlanak, soluzio eta diseinu teknikorik egokienak zehaztuzko dituztenak, aztertzen den kokagune bakoitzean izaten den bero erabilgarritasunaren eskaritik abiaturik.

Azterlan horrek instalatzen ahal den potentzia elektriko eta termikoa zehaztu beharko du eta lehen mailako energiaren aurrezkia kalkulatu, gaur egungo egoerako energia kontsumoa eta kogenerazioarekin aurreikusten dena alderatuz, indarra duten legeetan zehazten diren erreferentzia balioekin bat. Kogenerazioko planta berriak garatu behar direneko esparruko eta tokietatako bideragarritasun ekonomikoaren azterketa batekin osatuko da.

3. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Bideragarritasun azterlanaren kostuaren %75 arte edo 11.250 euro.

4. Inbertsioaren justifikazioa.

I. eranskinaren 6. oinarrian zehaztutakoaz gain, bideragarritasun azterlanaren kopia aurkeztu beharko da, bai paperean bai euskarri informatikoan. Txosten horrek "Ondorioak eta gomendioak" izeneko atal berariazko bat edukiko du.

5. Bideragarritasun azterlanaren edukia.

Orientazio gisa, bideragarritasun azterlanak ondoren aipatzen den informazioa jaso behar du.

-Erreferentziako egoera energetikoaren ezaugarriak.

Energia kontsumitzen duen zentroaren gaur egungo egoeraren identifikazioa, azterlanerako abiapuntu gisa hartuko baita. Honako hau dakar berarekin:

  • Gaur egungo egoeraren deskribapena. Egina dagoen instalazioaren azterketa, honako informazio hau emanez, besteak beste:
  • Prozesuko diagramak.
  • Energia horniduren kontsumoa, serie historikoak sartuz, beharrezkoa dela uste bada.
  • Ekoizpenak edo kontsumoak handitzeko edo murrizteko planak eta aukerak.

Horretarako beharrezkoa da energia kontsumitzen duen zentroaren kokaguneko datuak biltzeko bisita bat egitea.

  • Behar elektrikoak, termikoak eta hotzekoak eta beren aldaerak zehaztea. Ekoizpen planen arabera etorkizunean izanen den energia eskariaren aurreikuspena, honako hauek kontuan hartuz:
  • Eskari termikoak energia aurrezteko neurrien bidez izan ditzakeen optimizazioak.
  • Plantako eragiketa modu desberdinen arabera eskari elektriko, termiko eta hotzekoak etorkizunean izan ditzakeen aldaketak.

-Kogenerazio planten alternatibak deskribatzea.

Kogenerazio plantaren zenbait alternatiba teknologiko zehaztu eta deskribatzea, horietako bakoitzerako ondokoa jasoz:

  • Ekipamenduen ezaugarri teknikoak.
  • Prozesuko diagramak.
  • Zikloaren ezaugarri termikoak optimizatzea, ahalik eta errendimendu energetiko handiena lortzeko.
  • Kogeneratutako energia termiko eta elektrikoen zehaztapen puntual eta orokorra, hileko eragin klimatologikoak kontuan hartuz.
  • Masako eta energiako ordutegien balantzeak eta prozesuko diagramak, aztertutako alternatiba bakoitzerako.
  • Ezarpenerako planoa eta eskema lerrobakarra, hautatutako interkonexio sistema justifikatuta indarra duen legeriari jarraikiz.
  • Erreferentziako egoerarekin alderatuta zenbat energia aurreztea espero den kalkulatzea eta errendimendu elektriko baliokidea zehaztea indarra duen legeriari jarraikiz.

Alternatiben planteamenduan kontuan hartu beharko da eragimen handiko kogenerazioaren definizioa, kogenerazioa sustatzeari buruzko 2004/8/EE Zuzentarauak emana, energiaren barne merkatuan izaten den bero erabilgarriaren eskarian oinarrituta. Horretarako, kontuan hartuko dira beroa eta elektrizitatea bereizitako ekoizpenaren eragimenari buruzko erreferentzia balioak (agiri honen eraskina), non ez den balio horien zerrenda ofizial bat argitaratzen, hori gertatuz gero balio horiek hartuko baitira kontuan.

-Inbertsioa.

Alternatiba bakoitzerako egin beharreko inbertsioak baloratzea, ekipamendu nagusien eskaintza eskatu eta gero.

-Eragiketa eta mantentze-lanak.

Alternatiba bakoitzeko eragiketa eta mantentze-lan kontzeptuak bereiztea, eta horien kostu ekonomikoa baloratzea. Beharrezkoak diren elementu suntsikorren eta uraren kontsumoak zehaztuko dira.

-Proiektua gauzatzeko plangintza.

Proiektua gauzatzeko kronograma bat prestatzea (tramite administratiboak izan ezik).

-Azterketa ekonomikoa.

Alternatiba bakoitzaren errentagarritasunari buruzko azterketa egitea, kogenerazio egoeraren eta erreferentziako egoeraren arteko konparazioan oinarrituta. Sentikortasunaren azterketa ere sartuko da, energia elektrikoaren eta erregaiaren prezioen eta inbertsioaren aldaketei dagokienez behintzat.

-Ondorioak eta gomendioak.

Planteatutako alternatiben bideragarritasunari buruzko eztabaida, horien arteko konparazioa eta alternatiba egokiena hautatzea.

Eranskina

Beroa (Ref H?) eta elektrizitatea (Ref E?) bereizitako ekoizpenaren eragimenaren erreferentzia balioak

ERREGAIA

REF E?

REF H?

Ur-lurruna eta ur beroa ekoiztea

Gas beroak zuzenean erabiltzea

Solidoak

Antrazita

%44.2

%88

%80

Lignitoa

%41.8

%86

%78

Zohikatza

%39.0

%86

%78

Zura

%34.0

%86

%78

Hondakinak eta nekazaritzako biomasa

%25.0

%80

%72

Likidoak

Gasolioa eta fuel-olioa

%44.2

%89

%81

Bioerregaiak

%44.2

%89

%81

Hondakinak

%25.0

%80

%72

Gasak

Gas naturala

%52.5

%90

%82

Hidrogenoa eta findegiko gasa

%44.2

%89

%81

Biogasa

%42.0

%70

%62

Koke gasa, labe garaietako gasa, etab.

%35

%80

%72

Neurriaren kodea: 73.-Energia auditoretzak eginak dauden kogenerazioko instalazioetan

1. Helburua.

Gaur egun, kogenerazioko instalazio dexente daude Nafarroan, egungoak bezalakoak ez diren lege esparruen arabera diseinatuak eta, beraz, eragimen handiko kogenerazioari buruzko 08/2004/EE Zuzentarauan eta kogenerazioa sustatzeko maiatzaren 11ko 616/2007 Errege Dekretuan ezartzen diren irizpideak aplikatu gabe.

Neurriaren xedea Nafarroan kogeneraziorako dagoen gaitasuna ebaluatzea da, jardunean ari diren kogenerazioko zentraletan energia auditoretzak edo azterlanak eginez, horrela haien diseinuak eta potentziak gaur egungo teknologia, funtzionamendu baldintzak eta lege esparrua aplikatuta izaten ahal duten optimizazioa aztertu ahal izateko

2. Deskribapena.

Honako helburu hauek dituzten auditoretzak: kogenerazio planten energia eragimena hobetzea, beren potentzia birdiseinatzea gaur egungo eskari termikoetara hobeki egokitzeko eta teknologia berriak turbinetan eta motorretan aplikatzea, hori guztia indarra duen lege esparruaren barruan.

Azterlan horrek instalatzen ahal den potentzia elektriko eta termikoa zehaztu beharko du eta lehen mailako energiaren aurrezkia kalkulatu, gaur egungo egoerako energia kontsumoa eta kogenerazioarekin aurreikusten dena alderatuz, indarra duten legeetan zehazten diren erreferentzia balioekin bat. Kogenerazioko planta berriak garatu behar direneko esparruko eta tokietatako bideragarritasun ekonomikoaren azterketa batekin osatuko da.

3. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Bideragarritasun azterlanaren kostuaren %75 arte edo 9.000 euro.

4. Inbertsioaren justifikazioa.

I. eranskinaren 6. oinarrian zehaztutakoaz gain, bideragarritasun azterlanaren kopia aurkeztu beharko da, bai paperean bai euskarri informatikoan. Txosten horrek "Ondorioak eta gomendioak" izeneko atal berariazko bat edukiko du.

5. Energia auditoretzaren edukia.

Orientazio gisa, energia auditoretzak ondoren aipatzen den informazioa jaso behar du.

-Fabrikaren deskribapen tekniko eta operatiboa:

  • Datu orokorrak.
  • Prozesuko diagramak.
  • Energia horniduren kontsumoa, serie historikoak kontuan hartuta.
  • Ekoizpenak edo kontsumoak handitzeko edo murrizteko planak eta aukerak.

Era berean, aplikaziorako eremu energetikoa, bai oraingoa bai etorkizunean izaten ahal dena, deskribatuko da, elektrizitatearen eta erregaiaren prezioak azpimarratuz bereziki.

-Kogenerazio plantaren egoera teknikoa

Kogenerazio plantaren gaur egungo egoeraren identifikazioa. Horretarako beharrezkoa izanen da instalazioan bisita bat egitea, eta eduki hau izanen du:

  • Deskribapen teknikoa. Datu orokorrak, teknologia, gaitasunak eta abian jartzeko datak bildu eta deskribatzea
  • Osagaien eta ekipamenduen gaur egungo egoera. Egoera teknikoaren identifikazioa eta balorazioa, bai bisitan bildutako datuak bai dokumentuetan eskuragarri daudenak kontuan hartuta (funtzionamendu orduak, higadurak, desdoikuntzak, zaharkitzea). Horren barnean sartuko dira:
  • Motorrak / turbinak.
  • Bero berreskuratzaileak.
  • Hozteko ekipamenduak.
  • Instalazio elektrikoa (sorgailua, sare-interkonexioa, tresneria, kontrola eta babesa).
  • Hodiak eta ekipamendu termiko osagarriak instalatzea (desgasifikatzaileak, aldatzaileak, etab.).

-Azterketa operazionala.

Kogenerazioko plantaren funtzionamendua aztertzea, honako hauek kontuan hartuz:

  • Kogenerazioa - planta balantze energetikoa, eta industria edo zentro kontsumitzailea energiaz hornitzeko parametro teknikoak betetzen diren aztertzea.
  • Prestasuna.
  • Eragiketa eta mantentze-lanak.

-Hobetzeko proposamenak.

Kogenerazio plantaren funtzionamendua hobetu eta optimizatuko duten eta, beraz, hobekuntzarako jarduketari lotutako errentagarritasuna ekarriko duten aukerak identifikatu eta deskribatzea. Honako esparruotan planteatzen ahal diren aukerak hartuko dira kontuan:

  • Hobekuntza operazionalak. Kogenerazio plantan jarduteko eta mantentze-lanak egiteko moduetan aldaketak egitea.
  • Ekipamendu aldaketak. Kogenerazioaren funtzionamendua hobetuko duten sistemak modernizatzea eta horiendako kokagune berria.
  • Ekipamenduen gaitasunak aldatzea
  • Araubide juridiko-administratiboa aldatzea. Egoera administratiboetan aldaketak egiteko proposamenak, hala nola:
  • Erregaia, energia elektrikoa, termikoa eta hoztekoa erosi eta/edo saltzeko kontratuak aldatzea.
  • Araubide bereziaren barneko baldintza. Elektrizitatearen merkatuan izaten ahal den partaidetza.
  • Sozietate araubidea.

Beharrezkoa den inbertsioaren kuantifikazioa eginen da, ekipamendu nagusien eskaintza eskatu ondoren, halako ondasunetan inbertsioak egiten diren kasuetan. Hornitzaileek egiten dituzten aurre-eskaintzak amaierako txostenean jasoko dira eranskin gisa.

-Hobekuntzen azterketa ekonomikoa.

Hobekuntzarako egiten den proposamen bakoitzari buruzko errentagarritasuneko azterketa egitea, horren barnean sartuz sentikortasunari buruzko azterketa bat, energia elektrikoaren eta erregaiaren prezioen eta inbertsioaren aldaketei dagokienez. Erreferentziatzat joko den gaur egungo egoerari dagokionez eginen dira azterketa horiek.

-Ondorioak.

Hobekuntzarako proposamenei buruz egindako azterketa kontuan harturik, egokitasunari buruzko gomendioa emanen da, bai eta azken gomendio bat ere proposamen bat edo batzuk gauzatzeari buruz.

Neurriaren kodea 74.-Potentzia txikiko kogenerazio plantak bultzatzea

1. Helburua.

Neurri honen helburua da 150 kWe-tik gorako potentzia elektrikoa ez duten kogenerazio sistemen instalazioa bultzatzea eta halako planten kopuru estrategiko garrantzitsu baten instalazioa ere bultzatzea. Neurri honek berarekin dakar neurri txikiko kogenerazioei eta mikrogenerazioei laguntza ematea, kogenerazioa sustatzeari buruzko 2004/8/EE Zuzentarauak emandako irizpide eta jarraibideekin bat, energiaren barne merkatuan izaten den bero erabilgarriaren eskarian oinarrituta betiere.

2. Deskribapena.

Kostu hautagarritzat joko dira aktibo finko berriak (ekipamenduak, sistemak eta ingeniaritza proiektuak) 150 kWe-tik gorako potentzia elektrikoa ez duten kogenerazioko plantetan, kogenerazioko sistemak erabiltzen ahal dituen edozein sektore industrialetan edo ez industrialetan, hozte sisteman barne. Loturiko obra zibilak ere diruz laguntzen ahalko dira, inbertsioaren kostu osoaren %10 bitarte. Erregai gisa biogasa erabiltzen duten sistemak kanpoan gelditzen dira, halako instalazioetarako beste laguntza lerro batzuk baitaude.

3. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Kogenerazioko potentzia elektrikoaren araberakoa izanen da laguntzaren gehieneko zenbatekoa. Hala, laguntzak ez du gaindituko diruz laguntzen ahal den gastuaren ondoko portzentajea:

POTENTZIA ELEKTRIKOA (PE)

DIRU-LAGUNTZAREN GEHIENEKO ZENBATEKOA

Pe ? 50 kW

%30

50 < Pe ? 150 kWe

%10 + %20 x (150 - Pe / 100)

Iragarkiaren kodea: F0924063