134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

1638/2009 EBAZPENA, urriaren 8koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Sarrigurengo Ekohiriaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren araudia, espazio libre publikoetan sestrapean aparkalekuak exekutatzeko aukerari eta 9. Ordenantzari ("Berrikuntzaren Kuboak") dagokienez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea agintzen duena. Sustatzailea MIYABI enpresa publikoa da.

Nafarroako Gobernuak, 2009ko ekainaren 15ean, Sarrigurengo Ekohiriaren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko 9. Ordenantza ("Berrikuntzaren Kuboak") aldatzeko espedientea, Miyabi enpresa publikoak sustatua, onestea erabaki zuen, espedientean proposaturiko sestrapeko aparkalekuak onespenetik kanpo utzita, eta gainera, 8. Ordenantzari ("Ekipamendua, berdeguneak, espazio libre publikoak eta natura babesteko sistema") dagokion aldaketa ezetsi zuen. Erabaki hori 2009ko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 17an.

Aipatu erabakiaren ebazpen zatiak (2. eta 3. puntuak), hau zehazten du:

"3. 9-18, 9-19 eta 9-20 kuboak eraiki baino lehen, horien lerrokadura berriek ukitzen dituzten hodiak desbideratu egin behar dira, Iruñeko Mankomunitateak espediente honi buruzko txostenean azaldutako baldintzak eta betekizunak betez.

Hodi horien gaineko ukipena saihesten ahal bada nahitaezko lerrokadura paraleloan mugituz, hiru kuboak lerrokatuta mantendurik bakoitza bere lurzatiaren barnean -eta, era berean, 9-20 kuboa 9-3tik 9-17ra bitarteko kuboekin lerrokatuta mantendurik-, soluzio horixe planteatzen ahalko da aipatutako hiru kuboak eraikitzeko proiektuan, hirigintzako tramitazio gehiago egin beharrik izan gabe. Eraikuntza proiektu horri, ordea, Mankomunitatearen aldeko txostena erantsi beharko zaio.

4. Indarrean eustea %50etik gorako maldak debekatzen dituen UPSko determinazioari."

Horrenbestez, eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ikusita, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da Sarrigurengo Ekohiriaren Udalez gaindiko Plan Sektorialean aldatutako 9. Ordenantza, ("Berrikuntzaren Kuboak"), lehenago aipatu den Nafarroako Gobernuaren Erabakian ezarrita dagoen bezala zuzendu ondoren. Ordenantza hori ebazpen honen eranskinean agertzen da. Beraz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Sarrigurengo Ekohiriaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren araudia, espazio libre publikoetan sestrapean aparkalekuak exekutatzeko aukerari eta 9. Ordenantzari ("Berrikuntzaren Kuboak") dagokienez. Sustatzailea MIYABI enpresa publikoa da.

Iruñean, 2009ko urriaren 8an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunze Elizaga.

ERANSKINA

ARAUDIA

9. ORDENANTZA: "BERRIKUNTZAREN KUBOAK"

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

9. Ordenantza honek bere eremuan sartu diren lurren hirigintza araubidea ezartzea du xede.

2. artikulua. Esparrua.

9. Ordenantza honen eremua gaur egun indarrean dagoen udalez gaindiko plan sektorialeko "Berrikuntzaren Kuboak" izeneko gunea da, 9-1, 9-3, 9-4, 9-5, 9-6, 9-7, 9-8, 9-9, 9-11, 9-12, 9-14, 9-17, 9-18, 9-19, 9-20 izeneko lurzatietan.

3. artikulua. Erabilerak.

-Sotoko solairuan:

Erabilera onartuak: Gainerako solairuetan egiten diren jarduerak osatzeko erabilerak

Erabilera toleratuak: Ingurumen alderdiekin eta alderdi bioklimatikoekin zerikusia duten mota guztietako jarduera ekonomiko eta instalazioak.

Erabilera debekatuak: Onartu edo toleratu gabeko erabilera guztiak.

-Beheko solairuan eta erdisotoan:

Erabilera onartuak: hirugarren sektorekoak, merkataritzakoak, aisialdikoak, kulturalak, sozialak, irakaskuntzakoak, administraziokoak, ekipamendu eta erabilera artistikoak.

Erabilera toleratuak: Ingurumen alderdiekin eta alderdi bioklimatikoekin zerikusia duten mota guztietako jarduera ekonomiko eta instalazioak.

Erabilera debekatuak: Onartu edo toleratu gabeko erabilera guztiak.

-Goiko solairuetan:

Erabilera onartuak: hirugarren sektorekoak, merkataritzakoak, aisialdikoak, kulturalak, sozialak, irakaskuntzakoak, administraziokoak, ekipamendu eta erabilera artistikoak.

Erabilera toleratuak: Ingurumen alderdiekin eta alderdi bioklimatikoekin zerikusia duten mota guztietako jarduera ekonomiko eta instalazioak.

Erabilera debekatuak: Onartu edo toleratu gabeko erabilera guztiak.

II. KAPITULUA

Arau orokorra

4. artikulua. Lurzatiketa.

Lurzatiak gutxieneko lurzatitzat jotzen dira, eta ezin dira banandu.

5. artikulua. Aldi bereko urbanizazioa eta eraikuntza.

Eguesibarko Udalak urbanizazioa eta eraikuntza aldi berean egiteko baimena ematen ahalko du, baina horretarako erregelamenduz ezarritako bermeak eskatuko ditu, hots, lizentziaren xede den lurzatiari urbanizazio obren kostutik dagokion zatiaren %20, gutxienez.

6. artikulua. Zaratak. Onar daitezkeen soinu mailak.

Zaratak hirugarren sektoreko eta egoitzako erabileretarako zehaztuta dagoenaren arabera egiten ahalko dira; hori UPS honen urbanizazio-eremu bakoitzean aplikatu beharko da.

7. artikulua. Sute eta leherketei aurrea hartzea. Baldintza orokorrak.

Eraikinen sustatzaile eta jabeek bermatuko dute ez dutela ez deusik ez kargarik paratuko, sute-ahoetara, ur-hargune finkoetara, itzalgailuetara, segurtasun irteeretara eta abarretara zuzenean ailegatzea traba dezaketenik.

8. artikulua. Urbanizazio eta eraikinen instalazioetarako xehetasunak.

Ezarri nahi diren instalazio guztiek bete beharko dituzte aplikagarri zaizkien indarreko erregelamendu eta jarraibide teknikoak. Eraikinen instalazio guztiak, antenak eta klimatizazio-ekipoak barne direla, eraikinaren gehieneko bolumenaren barnean geratuko dira. Ez da onartzen igogailuen eta eskaileren kasetoiak gehieneko altueraren gainetik jartzea.

9. artikulua. Zerbitzu orokorrekiko lotura.

Lurzati bakoitzak lotura bakarra izanen du ura banatzeko sare orokorrarekin eta argindar, telefono eta abarren sareekin, eta jabearen kontura izanen dira lotura paratzearen ondoriozko gastuak eta kostuak. Ura banatzeko sareko hartunea horretarako aurreikusten diren adarretan eginen da, eta lurzatiaren barnean ur-kontagailu bakarra paratu beharko da, adierazten zaion motakoa, eta aise iristeko moduko lekuetan, haren irakurketa eta kontrola egiteko. Halaber, hartunearen tokian ura eteteko giltza paratu beharko dute, sare orokorraren ondoan, baita behar den kutxeta ere, hura jadanik egina ez badago. Enpresa banatzaileek edo instalatzaile baimenduek eginen dituzte argindarraren eta telefonoaren sareekiko loturak, eta lurzatiaren jabearen kontura izanen dira legez dagozkion gastuak eta kostuak, une bakoitzean indarra duen araudi orokorrean xedatutakoari jarraikiz. Betiere, baimenik gabeko inork ez du loturarik eginen zerbitzu orokorrekin, eta ez du sareetan, hodietan eta instalazioetan eskurik sartuko aldez aurretik udalaren baimena eskuratu gabe.

III. KAPITULUA

Araudi partikularra

10. artikulua. edukia eta aplikazio eremua.

Ondoko araudi hauek, plan sektorial hau osatzen duen dokumentua diren aldetik, nahitaez aplikatu beharko dira Kuboetan egiten diren obra, instalazio eta jarduera guztietan.

Halaber, nahitaez bete beharko dira hirigintzari, eraikuntzari, instalazioei eta egin beharreko jarduerei dagozkien erregelamendu eta legezko araudi guztiak, indarra badute, baita etorkizunean agertzen direnak ere. Ordenantza hauek udalez gaindiko plan sektorialaren aldaketa hau behin betiko onesten den egunean hartuko dute indarra eta indarrean denbora mugagabean iraunen dute, berritzen edo aldatzen diren arte.

11. artikulua. Eskuratzen ahal den aprobetxamendua.

Entitate sustatzaileak udalez gaindiko plan sektorialaren eremuan eskuratzen ahal duen aprobetxamendua eredu-aprobetxamenduaren %90 izanen da, edo indarra duen araudiari jarraituz aplikatzen ahal dena.

Eraginpean dauden udalei laga beharreko eredu-aprobetxamenduaren %10 udalez gaindiko plan sektorialak ukitzen duen azalera gordinaren arabera esleituko zaio udalerri bakoitzari.

12. artikulua. Eraikitzeko lizentziak.

Eraikitzeko udal lizentzia emateko, Udalari proiektu teknikoa aurkeztu beharko zaio; hartan, jardueraren eraikin eta langelak definitzeaz gain, okupatu beharreko lurzatiaren barneko urbanizazio obren ebazpena sartuko da (zoladura, lorategiak, hiri altzariak, argiztapena, ureztapena eta seinaleak). Horrela egiaztatuko da lurzatiaren barneko urbanizazioa egokia izanen dela lurzatiaren erabilera publikorako, bat etorriko dela kanpoaldeko urbanizazio proiektuan definitutako ingurune urbanizatuarekin, eta urbanizazio proiektuarekin bat datorren ala ez, 18. artikulua aplikatzeko helburuz.

Indarreko legediaren arabera bidezkoak diren gainerako baimenak eta aplika daitekeen legedi bereziaren arabera bidezkoak diren baimenak gorabehera, honako hauetarako beharko da aurretiazko lizentzia:

. Eraikuntza jarduerak lurzatiaren barnean.

. Lurrak mugitzea eta sestrak edo azpiegiturak aldatzea dakarten eraikuntzaz kanpoko jarduerak.

. Lorategietako elementuak (zuhaitz edo zuhaixka espezieak sartzea) eta lurzoruaren tratamenduak, horien ondorioz sestrak aldatzen ez badira ere.

. Kanpoko errotuluak.

. Estalpeak edo teilapeak.

. Markesinak.

. Mota guztietako elementuak jartzea lurrean edo eraikinetan ainguratuta edo leku berean modu iraunkorrean kokatuta.

Elementu edo jarduera horietarako proiektuak definitzeko eta lizentziak emateko, araudi honetan agintzen dena bete beharko da.

13. artikulua. Jarduera lizentzia.

Jarduera lizentziak aldi bakoitzean indarra duen legediarekin bat tramitatuko dira.

IV. KAPITULUA

Hirigintzako araudia eta eraikuntzari buruzko arauak

14. artikulua. Lurzatietako sarbideak

Lurzatien barnean edozein obra egin baino lehen, lurzatiaren aurreko hodi guztiak edo lurzatiaren barnetik zortasunpean igarotzen direnak sendotu eta babestu beharko dira, lurzatira sartzeko bidea paratuko den alde osoan. Sendotze lan horiek lurzatian kokatu nahi den enpresaren kontura izanen dira.

Betiere, hodiak, kutxetak, zintarriak edo industrialdeko beste instalazio orokor batzuk hondatu edo hautsiz gero, batez ere obrak egiten direnean, berehala konpondu beharko dira lurzatiaren esleipen-hartzailearen kontura.

Orobat, jabearen eginkizuna izanen da urbanizazioa osatzea bere lurzatiak okupatzen duen aurrealde guztian, bide publikoraino; horretarako, dagozkion espaloi tarteak egin beharko ditu, baita bertan sartzeko beharrezkoak diren zintarriak jartzeko lanak eta bere lurzatiaren kanpoaldeko gunearen egokitzapenak ere.

15. artikulua. Lurzatiaren itxiturak.

Debekaturik dago lurzatietan itxiturak egitea edozein elementurekin, obrakoa izan nahiz landare-tratamendukoa, parkeko urbanizazio publikoaren parte diren lorategietako elementuak edo hiri-altzariak izan ezik, nahiz eta lurzati batean egon.

16. artikulua. Espazio libreak lurzatien barnean.

Lurzatiek zortasuna izanen dute oinezkoen bideek haiek zeharkatzeko, eremuko apaingarri eta hiri-hornigarriak haietan jartzeko eta azpiegitura eta zerbitzuek haiek zeharkatzeko.

Lurzatian eraikuntzarik gabe gelditzen den zatia jabetza pribatukoa eta erabilera publikokoa izanen da lurrazalean, eta lurzatian kokatzen den enpresak urbanizatu beharko du. Haren ezaugarriak Sarrigurengo Ekohiriaren Urbanizazio Proiektuan zehaztuta daude.

Hala ere, aipatutakoaz bestelako urbanizazioa onartzen da. Azalera horren mantentze-lanaz lurzatiaren jabeak arduratu beharko du. Lurzatiko espazio librera sartzeko erraztasuna bermatuta egon beharko da, eta lekuren batean inguruko urbanizazioaren maila berean egon beharko da, eraikinera sartzeko arrapalarik edo eskailerarik behar izan gabe.

Erabat debekaturik dago eraikuntzak okupatzen ez dituen aldeetan salgaiak edo bestelako gauzak biltegiratzea eta inolako instalaziorik kokatzea aldi baterako edo behin betiko, ez bazaie berariazko lizentzia ematen, agiri honetan eskatzen diren baldintzen pean.

17. artikulua. Aparkalekuak.

Erabilera publikoko espazio libre pribatuan debekatuta daude aparkalekuak; orokorrean, debekatuta dago ibilgailuak igarotzea.

18. artikulua. Fatxaden lerrokadurak, okupazioa eta luzera.

Eraikinen nahitaezko lerrokadurak dagokien planoan ageri dira.

Osagarri gisa, eraikinak lurzatiaren mugaren barruan edozein posizio har dezakeela ezarri da. Sestra gainean lurzatiaren gehieneko okupazioa azaleraren %40koa izanen da. Lurzati pribatuaren azalera osoan sestra azpian sotoko solairua okupatzea onartuko da.

Fatxadaren plano bakoitzerako 14 metroko gehieneko luzera ezarri da.

19. artikulua. Bolumen erantsiak.

Eraikinen konfigurazioa kubikoa edo paralelepipedo itxurakoa izanen da, fatxadetatik haratago proiektatzen diren bolumen erantsiak.

20. artikulua. Eraikinen altuera.

Eraikinen gehieneko altuera 14,50 m-koa izanen da. Altuera horren barnean gehienez ere 4 solairu egonen dira.

Altuera eraikinera sartzeko solairuaren sestratik estalkiko forjatuaren azpialderaino neurtuko da.

Erdisotoko solairu bat egin daiteke, eraikinera sartzeko solairu gisa erabiltzeko.

Eraikinera sartzeko solairua erdisoto gisa hartzen ahalko da honako baldintza hauek betetzen dituenean:

-Bere perimetroaren %50 gutxienez inguruko lurzoruaren sestraren azpitik egotea.

-Alde horretan, lurzoruak eta solairu horretako fatxadak bat egiten duten puntuaren eta teilatuko forjatuaren azpialdearen arteko gehieneko altuera gehienez 1,5 metrokoa izanen da.

Onartu egin da sotoak egitea lurzatien mugen barnean. Erabat debekatuta dago gehieneko altuera gainditzea igogailuen kasetoiekin, instalazioen lokalekin, eskaileren kutxekin edo elementu bereziekin.

21. artikulua. Sestrak.

Lurzatien sestrak gainditzea onartzen da erdisotoko solairuaren edo eraikinera sartzeko solairuaren baldintzak bermatzeko. Baldintza horiek 20. artikuluan planteatzen dira. Sortzen diren ezpondek ezin izanen dute %50etik gorako malda izan, eta lorategi bihurtu beharko dira landare espeziekin eta beren egonkortasuna denbora luzean bermatuko duen elementuekin.

22. artikulua. Eraikigarritasuna.

Gehieneko azalera eraikia. Gehieneko azalera eraikia 400 m2 izanen da eraikin osoan. Azalera eraiki konputagarria. "Azalera eraikia" eraikinaren solairu guztietan zenbatu behar diren azalera eraikien batura da. Horri dagokionez, erdisotoaren eta sotoen azalera ez da azalera eraikitzat hartuko 20. artikuluko baldintzak betetzen baditu. Kanpoko itxituraren lodiera alderen batean 30 cm-tik gorakoa bada, alde hori ez da zenbatuko azalera eraiki gisa.

23. artikulua. Fatxadak eta estalkiak.

Fatxaden eta estalkien osaera eta materialak nahierara aukeratuko dira, alde guztietan. Eraikineko instalazioak eraikinetik kanpo daudenean, instalazio horiei barneko urbanizazioaren tratamendua eman behar zaie paisaiari dagokionez, araudi honen 12. artikuluan azaltzen diren ondorioekin.

Iragarkiaren kodea: F0924158