134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2754/2009 EBAZPENA, urriaren 13koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan bidezko terapeuta izateko 7 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 4ko 1286/2009 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan bidezko terapeuta izateko 7 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpena 2009ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 29an.

Abuztuaren 3ko 2133/2009 Ebazpenaren bidez (2009ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 24koa) deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatu ziren.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, erreklamaziorik aurkeztu ez denez, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Bidezkoa da, halaber, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan bidezko terapeuta izateko 7 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean dago.

2. Nafarroako Mendekotasun Agentziako Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea: Pilar Ferrero Peso, mahaikide titular, eta Teófilo Goldaracena Rodríguez.

3. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2009ko urriaren 13an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

GRACIA FRANCO, ANA

LOPEZ AYESA, SUSANA

MARTINEZ MARTINEZ, BLANCA

TAUS IBUARBEN, M.ª LUISA

Baztertuak:

Deialdiko 3.1.a) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

SIMON LASHERAS, MARIA JOSE

Iragarkiaren kodea: F0924752