134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2704/2009 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ibilgailuen mantentze-lanetako laguntzaile izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta oposizioko lehen ariketa egiteko eguna finkatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, apirilaren 14ko 1056/2009 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ibilgailuen mantentze-lanetako laguntzaile izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Deialdia 2009ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 15ean.

Abuztuaren 3ko 2131/2009 Ebazpenaren bidez, deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposaturiko langileen ordezkariak mahaikide izendatu ziren. Ebazpen hori 2009ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 24an.

Erreklamazioen epea bukaturik, bidezko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Bidezko da, halaber, oposizioaren lehenbiziko ariketa egiteko eguna, ordua eta lekua ezartzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ibilgailuen mantentze-lanetako laguntzaile izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean ageri da.

2. Oposizioko lehenbiziko ariketa 2009ko azaroaren 20an izanen da, ostiralarekin, 16:00etan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Pedro Mayo I eta Pedro Mayo II ikasgeletan (Iruñeko Navarrería kaleko 9an). Ariketarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietakoren baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

3. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dutela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2009ko urriaren 5ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

-Txanda irekia

Onartutako izangaiak:

ALCOLEA ZABALZA, EDUARDO

ALVAREZ DE EULATE LAHIDALGA, OSCAR JAVIER

AMUNDARAIN SUAREZ, IOSEBA

ANDRES GARCIA, JAVIER

AUTOR PASCUAL, ADOLFO

BEZUNARTEA MASCARAY, FRANCISCO JAVIER

DELGADO MORALES, MIKEL

ETXABE AYESA, OSCAR

FERRER GRACIA, JOSE JAVIER

GALERA GAMALLO, GONZALO

GARCIA FUENTES, GABRIEL

GONZALEZ VAZQUEZ, GUSTAVO

GUTIERREZ DENCAUSA, ENRIQUE

IBARRA IRIGOYEN, JUAN FELIX

JIMENEZ MARTINEZ DE LIZARRONDO, ENRIQUE

JIMENEZ NAVASCUES, JESUS

LAITA ARMENDARIZ, MANUEL

LIRAS BEAUMONT, FERNANDO

LIZARRAGA BURGALETA, IÑAKI

LUQUIN FANLO, MIGUEL ANGEL

MARTIARENA BETELU, ENEKO

MOLINA PEDRIDO, RUBEN

MORENO GARCIA, ALBANO

NAVARCORENA NUÑEZ, JOSE JAVIER

ORTEGA AMESTOY, CESAR

OSCARIZ PERURENA, JON

OSTIZ TELLETXEA, JESUS

PAJARES HERNANDEZ, JAVIER ENRIQUE

PIEROLA ALBIZU, ALBERTO

QUIÑONES LEZA, HECTOR

RESANO LIZARRAGA, JOSE JAVIER

SANCHEZ ELOSEGUI, JUAN CARLOS

SANCHEZ ORTEGA, JOSE

SOLA QUINTERO, DAMIAN

TELLECHEA ARRUBLA, MARTIN ESTEBAN

TIJERO ARRONDO, RAFAEL

VIDARTE URIARTE, VICTOR

VILLACASTIN RODA, RUBEN

ZABALA ARIZMENDI, JOSE

ZALBA IBAÑEZ, MIGUEL

Baztertutako izangaiak:

1) Deialdiko 2.1.1. oinarriko c) letran eskatutako baldintza ez betetzeagatik:

AZCARATE IBARROLA, ANGEL

2) Eskabidea epez kanpo aurkezteagatik:

SALAS GUZMAN, ALVARO DAVID

-Igoera txanda

Onartutako izangaiak:

GALERA CENTENO, JOSE LUIS

URSUA LURI, JOSE JAVIER

Baztertutako izangaiak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0924181