134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2009. urteko bigarren seihilekoaren zergak

Interesdun guztiei jakinarazten zaie ezen Hirilurren eta Landalurren gaineko ondasunen 2009ko bigarren seihilekoaren kontribuzioa kobratzeari ekinen zaiola, egutegi honi jarraikiz:

Borondatezko ordainketaren aldia: 2009ko azaroaren 1etik azaroaren 30era bitarte, biak barne.

Epez kanpoko ordainketa: %5 gehiago, 2009ko abenduaren 1etik abenduaren 31ra bitarte, biak barne.

Egun horretatik aitzina, inolako gaztigurik eman gabe, zorrak Dirubilketa Agentziara igorriko dira, behar diren errekarguak egin ondoren.

Helbideratutako ordainagiriak 2009ko azaroaren 30ean kobratuko dira kontutik.

Zergak helbideratu gabe baldin badaude, ordainketa Nafarroako Rural Kutxako edozein bulegotan egin beharko da; hartarako, Udalak postaz igorriko dituen ordainagiriak eraman beharko dira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2009ko urriaren 16an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0924527