134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Aldaketa Plan Partzialean, AR-1 banaketa eremuari dagokionez

Villatuertako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2009ko irailaren 28ko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi du Plan Partzialean, AR-1 banaketa eremuari dagokionez Estudio de Promoción de Viviendas Anta, S.L.k sustatu duen aldaketa. Xedea da eraikigarritasuna handitzea, aprobetxamendua eta homogeneizazio koefizienteak bere horretan utzirik, Hirigintza eta Etxebizitza arloko Presako Neurriei buruzko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legeak ezarri duenaren babespean.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, azter dadin eta alegazio egokiak aurkez daitezen.

Villatuertan, 2009ko urriaren 15ean.-Alkate udalburua, Patxi Martínez de Goñi Urritzelki.

Iragarkiaren kodea: L0924608