134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

2010 eko karga-tasak. Onespena

Villatuertako Udalak, 2009ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatua betez, ondokoa erabaki zuen aho batez, 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezan:

Ez aldatzea hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2010eko karga-tasak, ezta jarduera ekonomikoen gaineko zerga, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga eta hirilurren balio igoeraren gaineko zerga ere.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

-Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

-Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Villatuertan, 2009ko urriaren 13an.-Alkate udalburua, Patxi Martínez de Goñi Urritzelki.

Iragarkiaren kodea: L0924283