134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

E-4 sektoreko xehetasun azterlana, 34. poligonoan, 343. lurzatian, 128. etxe-sailean. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2009ko irailaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea E-4 sektoreko xehetasun azterlana, Jose Ibañez Janarizek 34. poligonoko 343. lurzatian, 128. etxe-sailean sustatua. Xedea da etxe-saileko patiora jotzen duen barne lerrokadura aldatzea, haren atzeko fatxadarekin berdinduz. Gisa hartara, dagoen eraikinaren bolumen osoa eremu eraikigarriaren barnean sartuko da, finkatu gisa. Horrek aukera emanen luke zaharberritze lanak egiteko 1. zaharberritze mailatik goiti.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan 76 eta 74. artikuluei dagokienez xedatuari jarraikiz.

Tafallan, 2009ko urriaren 8an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0924484