134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SORLADA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 298, 302 eta 303. artikuluetan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5 eta 6. artikuluetan xedatuari jarraikiz, Udalak aditzera ematen du Sorladako Bake Epaitegiko bake epaile titularraren nahiz ordezkoaren lanpostuak hutsik daudela eta lau urtetarako bete behar direla.

Kargu horiek eskuratzeko interesa dutenek udal idazkaritzan aurkeztuko dute eskaera, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean. Bake epaile izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko Legean arauturik daude, eta hauek dira:

Espainiarra izatea.

Adinez nagusia izatea.

Lege horren 303. artikuluak aipatzen dituen ezgaitasun arrazoietarik bakar bat ere ez izatea.

Sorladan, 2009ko urriaren 5ean.-Alkatea, Joaquín Lana Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L0924491