134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

2009ko aurrekontua. Hasierako onespena

Pitillasko Udalak, 2009ko urriaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2009ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxe honetako iragarki oholean agertuko da, eta hamabost egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aipatu espedientea interesdunen eskura egonen da, kontsulta dezaten, Udalaren Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxe honetako iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Pitillasen, 2009ko urriaren 21ean.-Alkate udalburua, Amador Jiménez Herrero.

Iragarkiaren kodea: L0924795