134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLATZ

Kultur eta arte jarduerak sustatu eta diruz laguntzeko erregelamendua. Hasierako onespena

Olazko Kontzejuko Batzarrak, 2009ko urriaren 1ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Olatzen kultur eta arte jarduerak sustatu eta diruz laguntzeko erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Olatzen, 2009ko urriaren 5ean.-Kontzejuko burua, Sole Corres.

Iragarkiaren kodea: L0924665