134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Olaibarko Udalak, 2009ko irailaren 30ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun azterlana, Enderizko 1. poligonoko 295. lurzatiari dagokiona, Pedro Adalid Novoa jaunak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Olaibarren, 2009ko urriaren 16an.-Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L0924618