133. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1795/2009 EBAZPENA, urriaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Anatomia Patologikoko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez esleitzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, apirilaren 1eko 687/2009 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan barrutiko fakultatibo espezialista izateko 189 lanpostu huts, OOLTko pediatra izateko 22 lanpostu huts eta psikiatra izateko 4 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2009ko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 15an.

Epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du, eta, lanpostu hutsak hautatu ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeraren arabera.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Anatomia Patologikoko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bitartez esleitzea izangai honi:

M.ª Pilar Fernandez Seara andreari, lanpostu bat Bideko Ama Birjina Ospitalean (lanpostu zenbakia: 69710).

2. Lehiatzaileak hamar egun naturaleko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko ebazpen hau jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez badira, esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2. c) artikuluan xedaturikoarekin bat.

5. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileria zuzendariari, Tuterako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuko buruari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urriaren 14an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0924395