133. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TRAIBUENAS

Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena. Hasierako onespena

Traibuenasko Kontzejuko herritarren Batzarrak, 2009ko urriaren 9ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi du Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Honako honen bidez, aditzera ematen da hasierako onespena eta espedientea jendaurrean jartzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egunean, bizilagunek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin diezazkioten espedienteari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan agindutakoari jarraikiz, epe hori iraganik, inork ez badio alegazio edo erreklamaziorik egiten espedienteari, onespena behin betikotzat joko da.

Traibuenasen, 2009ko urriaren 14an.-Kontzejuko burua, Jesús María Labiano Esparza.

Iragarkiaren kodea: L0924792