133. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Amaya Kirol Hiriaren xehetasun azterlana, ZNO-1/U.I.IX-Beloso. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko urriaren 13an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 13-oct-09 (7/UV)

«Ikusirik espedienteko dokumentazioa, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2009ko urriaren 1eko txostenarekin bat, ondokoa erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Amaya Kirol Hiriaren xehetasun azterlana Iruñeko Udal Planeko U.I. IX unitateko ZNO-1 eremuan, erakunde horrek sustaturik.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.»

Iruñean, 2009ko urriaren 16an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0924524