133. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, udaltzain izateko 30 lanpostu oposizio bidez betetzeko

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko urriaren 13an, ondoko deialdi hau onestea erabaki zuen. Hona hemen oinarriak:

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legean, Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduan, gainerako aplikazio arauetan eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraituz eramanen da aurrera deialdi hau. Bere xedea Iruñeko Udaleko udaltzain izateko 30 lanpostu oposizio bidez betetzea da. Lanpostuak txanda hauetan daude banaturik:

a) 15 lanpostu, txanda irekian.

b) 15 lanpostu, txanda murriztuan.

Hautaprobak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, bete gabe gelditzen bada igoera txandako lanpostu hutsen bat, orduan txanda irekikoei gehituko zaie.

Era berean, igoera txandan lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren lanposturik lortzen ez dutenek txanda irekiko lanpostu hutsetarako aukera izanen dute, aipatu txandara aurkeztu direnekiko lehia hertsian, lortutako azken puntuazioari jarraituz.

1.2. Deialdi hau dela medio izendatzen diren izangaiak Iruñeko Udaleko funtzionario publiko eta udaltzain izanen dira; Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean izena eman eta bertan kidetzeaz gain, sistema horren babespean geldituko dira. Deialdiko lanpostuak betetzeko izendatzen diren funtzionarioek, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuak eta gainerako xedapen gehigarriek jasotzen duten eskubide pasiboen eta osasun zein gizarte laguntzaren sistemara kidetuta baldin badaude, horretan segitzeko nahiz Gizarte Segurantzakora kidetzeko aukera izanen dute.

1.3. Iruñeko Udaleko langile finkoek, oinarrizko prestakuntza ikastarora sartzen badira, kontuko diote gizarte aurreikuspenerako duten araubideari eta beren jatorrizko lanpostuko lansariak jasoko dituzte, horiek praktiketako funtzionarioari dagozkionak baino handiagoak direnean.

1.4. Deialdi honen bidez udaltzain izendatzen diren izangaiek Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Legean eta garapeneko arauetan ezarritako eginkizunak beteko dituzte, eta haietan aipatu eskubide eta betebeharrak izanen dituzte; gainera, lege horretan ezarritako mailetatik C mailan sailkatuko dira.

1.5. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da.

1.6. Izendatuek beren destinoan bertan beharko dute bizi, eta horretarako, Iruñeko udalerrian finkatuko dute helbidea.

1.7. Bestetik, deialdiaren 3 eta 10. oinarrietan xedatutakoari jarraituz, hautatze prozesuan lanpostua eskuratzen ez duten izangaiekin 50 izangairen zerrenda egitea du xede deialdiak, aldi baterako kontratatzeko. Udaltzainen laguntzaile lanetan ariko dira, Iruñeko Udalaren Herritarren Segurtasun Alorrean gertatzen diren beharrak betetzeko.

2. oinarria.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Adinez nagusia izatea eta 36 urte bete gabe izatea.

c) Batxiler-titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketaren titulua edo baliokideren bat izatea.

Hala ere, Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, polizia gisa sartzeko nahiko izanen da eskola graduatua, lehen mailako lanbide heziketa edo baliokidea izatea, halako moduz non, sartzeko prestakuntza ikastaroa, Nafarroako Segurtasun Eskolak emanikoa, gaindituta, teknikoki baliokideak izanen baitira oinarrizko ikastaro hori eta batxilergoa, bigarren mailako lanbide heziketa edo horien baliokidea; baliokidetasun hori, hala ere, ondorio administratiboetarako baizik ez da izanen, hau da, udaltzain edo Polizia Kidegoko C mailako funtzionario izendatzeko, eta ez du baliorik izanen ez arlo akademikoan, ez irakaskuntzaren edo hezkuntzaren arloan, ezta Administrazioaren beste esparru batzuetako maila horretako lanpostuak betetzeko ere.

d) Beren egitekoa betetzeko behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea, eta deialdiaren 3. eranskinean ageri diren bazterbide medikoetan ez egotea.

e) Gizasemeek 1,65 metroko altuera izatea, bederen, eta emakumezkoek 1,60 metrokoa.

f) Dolozko delitu bat dela kausa kondenatua ez izatea, ezta administrazio publiko baten zerbitzutik baztertua ere, eta eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

g) B.T.P. eta A motako ibilgailuak gidatzeko baimenak izatea.

Igoera txandako izangaiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen denerako, aipatutako baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte:

h) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finko izatea eta borondatezko nahiz behartutako eszedentzian ez egotea.

i) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo apalagokoa izatea.

j) Nafarroako Administrazio Publikoetan egiazki bortz urtez zerbitzuak egin izana frogatzea.

2.2. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denerako bete beharko dira aurreko baldintzak, g) letrakoa salbu, hori oinarrizko prestakuntzaren ikastarorako izangaien behin-behineko zerrenda jendaurrera ateratzen denerako bete beharko baita, deialdi honen 5.2.2 oinarrian ezarri bezala.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Iruñeko Udalaren erregistroetan (Kale Nagusia, 2, Zapateria, 40, S. Saturnino, 2, Iratxeko Monasterioa, 2) beharko dira aurkeztu, edo Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean arautzen diren bideetako bat erabilita, hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu ere, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Aipatu eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute oposizioan parte hartzeko eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko ezarritako epea amaitu baino lehenago. Eredua Iruñeko Udaleko Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan eskura daiteke, edo Interneten, www.pamplona.es webgunean.

3.2. Eskabidearekin batera, izangaiek osasun ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko dute, 1. eranskinean aipatzen diren proba fisikoak egiteko gaitasunik aski badutela frogatzeko, eta erantsi beharko dute izen-emate eskubideetarako 9 euro ordaindu izanaren egiaztagiria. Zuzenean ordaindu ahalko da edo, bestela, transferentzia eginda; betiere, Iruñeko Udalak finantza entitate hauetan dituen kontuetan: Nafarroako Kutxan (2054 0152 31 1100003684), Euskadiko Kutxan (3035 0039 34 0390900005) eta Nafarroako Rural Kutxan (3008 0001 14 1103447429) edo Udalaren diruzaintzan (Merkatuko kalea, 7-9, 2. solairua); kasu horretan ordainagirian agertuko dira, nahitaez, honako datu hauek:

-Izangaiaren izen-deiturak.

-NAN/IFZ.

-Ordainketa zein kontutan egiten den, haren zenbakia.

-Kontzeptua: oposizioak.

-Deialdiaren xede den lanpostua.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Igoera txandan parte hartzea eskatzen duten izangaiek, aurrekoaz gain, 2.1. oinarriko h), i) eta j) ataletako baldintzak betetzen dituztela frogatzeko agiriak ere aurkeztu beharko dituzte.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik bada, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5. oinarria.-Oposizioa nola eginen den.

5.1. Oposizioa 2010eko martxoan hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten den ebazpenean bertan finkatuko dira oposizioko ariketak hasteko tokia, eguna eta ordua. Lehenagotik aurrerako probetarako iragarkiak, azkeneko proba non egin, hantxe adieraziko da, baita Udaletxeko eta Iruñeko Udaltzaingoaren egoitzako iragarki oholetan ere; betiere, proba egin baino 48 ordu lehenago.

5.2. Oposizioak aldi hauek izanen ditu:

5.2.1. Hautapen aldia, honako proba hauek izanen dituena:

A.-Altuera neurtzea:

Probei hasiera eman aurretik, 2.1.e) oinarrian aipatzen den baldintza betetzen dela ziurtatzeko, izangaien altuera egiaztatuko da.

B.-Lehen proba:

1. eranskinean ageri diren ariketa fisikoak eginen dira, eta haietako bakoitza baztertzailea izanen da, egiten den markaren arabera. Epaimahaiak finkatuko du ariketak egiteko ordena eta erabakiko du egun bakarrean edo gehiagotan egin behar diren.

Izangai guztiak dopinaren aurkako kontrola egitera behartuta daude, ariketak egin bitartean edo noiznahi, epaimahaiak hala eskatuz gero. Praktika debekatuak atzeman edo egiaztatzeko analisiak dagokion organo espezializatuak eginen ditu. Horretarako, galarazita daude debekatutako substantzia eta gai farmakologikoei eta kirolean arauz kanpokoak diren dopin metodoei buruz Kiroletako Kontseilu Gorenak emandako 1996ko urtarrilaren 25eko ebazpenaren eranskinean (1996ko 34. Estatuko Aldizkari Ofizialean, otsailaren 8an, argitaratua) heldu diren substantziak, gai farmakologikoak, dopin metodoak eta manipulazioak. Bazterturik geldituko dira kontrol horretan positibo ematen duten izangaiak.

C.-Bigarren proba:

idatzizko ariketa hauek egin beharko dira:

a) Proba objektiboan, 2. eranskinean heldu diren legeriaren arloko gaiei buruzko galderak erantzutea.

b) Proba objektiboan, 2. eranskinean heldu diren zientzien arloko gaiei buruzko galderak erantzutea.

c) Proba objektiboan, 2. eranskinean heldu diren hizkuntzaren arloko gaiei buruzko galderak erantzutea.

d) Proba praktikoa, Udaltzaingoari eta/edo Iruñeko hiriaren geografiari buruzkoa.

Epaimahaiak finkatuko du ariketak egiteko ordena eta erabakiko du egun bakarrean edo gehiagotan egin behar diren.

D.-Hirugarren proba.

Proba psikoteknikoak egin beharko dira, izangaiak lanpostuaren soslai profesiografikoaren eskakizunei noraino egokitzen zaizkien neurtu beharrez. Proba hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Zerbitzuaren laguntzaz eginen da.

Hautapen aldiko proba guztiak dei bakarraren bidez eginen dira, eta bazterturik geldituko dira esaten den egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein delarik ere.

5.2.2. Oinarrizko prestakuntza ikastaroa.

Oinarrizko prestakuntzaren ikastaroak gutxienez ere sei hilabete iraunen du eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren menpeko Segurtasun Eskolak emanen du.

Horretarako, izangaiak deialdian eskatu eta Nafarroako Segurtasun Eskolak antolatutako ikastaroaren baliokide den beste bat gainditua badu, aski izanen du Nafarroako Segurtasun Eskolak ikastaroa baliozkotzea; ikastaroa baliokidea dela frogatzeko, ikastaroen edukiak berdinak edo baliokideak direla egiaztatzen duen agiri ofiziala, interesdunak eskatuta Eskolak emana, eta baliozkotutako ikastaroan edo ikastaroetan lortutako notak aurkeztuko dira.

Hautapen aldia gainditu ondotik, epaimahaiak argitara emanen du probak gaindituta oinarrizko prestakuntza ikastaroan behin-behinekoz onartutako izangaien zerrenda, lortzen duten puntuazioaren arabera ordenatua, eta kopurua ez da deialdiko lanpostuena baino handiagoa izanen.

Prestakuntza ikastaroetan parte hartu ahal izateko, izangaiek egiaztatu beharko dute, onartuen behin-behineko zerrenda jendaurrean jarri eta hamabost egun naturaleko epean, 2.1 oinarriko a), b), c) eta f) baldintzak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, eta, era berean, oinarri bereko g) baldintza betetzen dutela oinarrizko prestakuntza ikastaroan behin-behinekoz onartuak izan diren izangaien zerrenda argitara ematen den egunean; horretarako, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

-Jaiotze aktaren ziurtagiria, dagokion Erregistro Zibilean eskuratuz, edo nortasun agiriaren fotokopia egiaztatua.

-Deialdi honetan eskatzen den titulu akademikoaren fotokopia konpultsatua.

-BTP eta A motetako gidabaimenen fotokopia egiaztatuak.

-Zigor-aurrekaririk ez duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

-Eginkizun publikoetarako ezgaituak edo gabetuak ez izatearen zinpeko aitorpena, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertuak ez izatearena.

Epaimahaiak izangai horien osasun azterketa egiteko behar diren neurriak hartuko ditu, 3. eranskinean zehaztutakoaren arabera, beren gaitasun fisikoa frogatzeko. Bazterturik geldituko dira fakultatibo eskudunaren txostenean "ez gai" agertzen diren izangaiak.

Aurreko tramiteak eginik, epaimahaiak behin betiko zerrenda, puntuazio handienetik txikienera ordenatua, argitaratuko du, zein diren prestakuntza ikastaroan onartutako izangaiak adierazita. Udaltzain ikastaroan behin-behinekoz onartutako izangairen batek ez badu eskatzen zaion dokumentazioa aurkezten edo osasun azterketa gainditzen, probak gainditu eta puntuazio handiena duen izangaiarekin ordeztuko da behin betiko zerrendan.

Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuaren arabera arautuko da prestakuntza ikastaroa. Orobat, aplikagarri diren gainerako xedapenei jarraikiko zaie.

Ikastaroa utziz gero, izangaia deialditik baztertuta geldituko da.

Udaltzaingoko ikastaroak iraun bitartean, izangaiak Iruñeko Udalaren zerbitzuko praktiketako funtzionario izanen dira, eta C mailako oinarrizko ordainsariak jasoko dituzte, salbu eta Iruñeko Udaleko enplegatu finkoek, horiei 1.3. oinarrian ezarritakoa aplikatuko baitzaie.

Prestakuntza ikastaroa amaiturik, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak izangaien kalifikazioa igorriko dio epaimahaiari.

6. oinarria.-Proben balorazioa.

6.1. Lehen probako ariketak "gai" edo "ez gai" kalifikatuko dira, 1. eranskineko gutxienekoak gainditu edo ez. Bazterturik geldituko dira edozein ariketatan "gai" kalifikazioa eskuratzen ez duten izangaiak.

6.2. Hautapen aldiko bigarren probako ariketa bakoitza 0tik 25 puntu bitarte kalifikatuko da. Baztertuta geldituko dira guztira, hau da, 4 ariketen emaitzen batuketa eginda, 50 puntu eskuratzen ez dutenak, baita ariketaren batean 0 puntu lortzen dutenak ere.

6.3. Hautapen aldiko hirugarren probako ariketa psikoteknikoetan, 0tik 20 puntu bitarteko kalifikazioa emanen zaie izangaiei, eta baztertuta geldituko dira 10 puntu eskuratzen ez dutenak.

6.4. Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroak 0tik 800 puntu bitarteko kalifikazioa izanen du. Baztertuta geldituko da ikastaroko arloren bat gainditzen ez duena, Segurtasun Eskolak ezarri arauen arabera.

6.5. Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa ateratzeko, hautapen aldiko puntuazioa eta oinarrizko prestakuntza ikastarokoa batuko dira.

7. oinarria.-Epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduketa.

7.1. Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Ana Elizalde Urmeneta, Mugikortasun eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi delegatua.

Ordezkoa: Eduardo Palacios Sureda, Lehendakaritzako zinegotzi berezia.

Mahaikidea: Francisco José Fernández Elizalde, Herritarren Segurtasuneko Alorreko zuzendaria.

Ordezkoa: Francisco Javier Arrobarren Barrena, Iruñeko Udaltzaingoko komisario nagusia.

Mahaikidea: Simón Santamaría Cebada, Iruñeko Udaltzaingoko burua.

Ordezkoa: Javier Arteta Gorriz, Iruñeko Udaltzaingoko komisario nagusia.

Mahaikidea: langileak ordezkatzen dituzten organoek proposaturiko ordezkari bat.

Ordezkoa: langileak ordezkatzen dituzten organoek proposaturiko ordezkari bat.

Mahaikide-idazkaria: Jesús Salinas Andueza, Herritarren Segurtasuneko Alorreko idazkari teknikoa.

Ordezkoa: Víctor Sarasa Astráin, Herritarren Segurtasuneko Alorreko legelaria.

7.2. Mahaiburuak deituta, probak hasi baino lehenago eratuko da epaimahaia.

7.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

7.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu dei honetako oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazo guztiak.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

8. oinarria.-Probak gainditzen dituzten udaltzainen zerrenda eta agirien aurkezpena.

8.1. Oinarrizko prestakuntza ikastaroa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, osoko puntuazioaren arabera ordenatua, eta gainditu duten izangaiak izendatzeko proposamena igorriko du.

8.2. Prestakuntza ikastaroa bukatuta, izangaiek zin egin beharko dute edo hitz eman Nafarroako Foru Eraentza errespetatu eta defendatuko dutela, Konstituzioari men egin eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituztela.

9. oinarria.-Udaltzainen izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Tokiko Gobernu Batzarrak Iruñeko funtzionario eta udaltzain izendatuko ditu aurreko atalean aipatu proposameneko izangaiak, baldin eta 8.2 oinarrian xedatutakoa betetzen badute, eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

9.2. Izangai horiek izendapena jakinarazi eta biharamunean hartuko dute karguaren jabetza. Aipatu epearen barrenean izangairen bat karguaz jabetzen ez bada, funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu, behar adina frogaturiko ezinbesteko kasuetan salbu.

10. oinarria.-Udaltzain laguntzaile izateko izangaien zerrendak.

10.1. Izangaien zerrenda bat eginen da udaltzain laguntzaile gisa kontratatuak izateko, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42.2.c) artikuluan, Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen, Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduan, Nafarroako segurtasun publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legearen bigarren xedapen gehigarrian eta gainerako aplikazio arauetan ezarritakori jarraituz, baita oinarri hauetako prozedurari ere.

10.2. Udaltzain laguntzaileek Kidego horretako funtzionarioei laguntzeko lanak eginen dituzte haien aginduei jarraituz. Eginkizun hauek beteko dituzte: ondasun, zerbitzu eta instalazio eta bulego ofizialak zaintzea, errepideko trafikoa antolatzea zirkulazio arauei jarraituz, herritarrei laguntzeko lanetan eta babes zibilekoetan parte hartzea, baita arau administratiboak bete daitezen arduratzea ere. Horretarako, agintaritzaren agentetzat hartuko dira.

10.2.1. Dagokien harreman juridiko-administratiboaren indarrez, Iruñeko Udaleko udaltzain laguntzaileek, lanean daudela, agintaritzaren agenteak izanen dira.

10.2.2. Iruñeko Udaleko udaltzain laguntzaileek behar bezala identifikatzeko moduko ezaugarriak eramanen dituzte aldean eta behar den dokumentazioaren bidez frogatuko dute zer diren. Ez dute sekula eramanen su-armarik.

10.2.3. Iruñeko Udaleko udaltzain laguntzaileei aplikatu beharreko araubidea Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan administrazio araubidean kontratatzen diren langileentzat ezarritakoa izanen da, Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Foru Legean ezarritako salbuespenekin. Langile horiek estatutu horretako D mailan sartuko dira eta osagarri berariazkoa jasoko dute, %35,56koa.

10.3. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren mendeko Segurtasun Eskolak emanen du udaltzain laguntzaile izateko oinarrizko prestakuntzaren ikastaroa, 120 ordukoa, gutxienez ere. Hartan, hautaprobak gainditzen dituzten izangaiak sartuko dira; 50, gehienez ere.

Horretarako, izangaiak deialdian eskatu eta Nafarroako Segurtasun Eskolak antolatutako ikastaroaren baliokide den beste bat gainditua badu, aski izanen du Nafarroako Segurtasun Eskolak ikastaroa baliozkotzea; ikastaroa baliokidea dela frogatzeko, ikastaroen edukiak berdinak edo baliokideak direla egiaztatzen duen agiri ofiziala, interesdunak eskatuta Eskolak emana, eta baliozkotutako ikastaroan edo ikastaroetan lortutako notak aurkeztuko dira.

Hautapen aldia gainditu ondotik, epaimahaiak argitara emanen du probak gaindituta oinarrizko prestakuntza ikastaroan behin-behinekoz onartutako izangaien zerrenda, lortzen duten puntuazioaren arabera ordenatua, eta kopurua ez da deialdiko lanpostuena baino handiagoa izanen.

Prestakuntza ikastaroetan parte hartu ahal izateko, izangaiek egiaztatu beharko dute, onartuen behin-behineko zerrenda jendaurrean jarri eta hamabost egun naturaleko epean, 2.1 oinarriko a), b), c) eta f) baldintzak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, eta, era berean, oinarri bereko g) baldintza betetzen dutela oinarrizko prestakuntza ikastaroan behin-behinekoz onartuak izan diren izangaien zerrenda argitara ematen den egunean; horretarako, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

-Jaiotze aktaren ziurtagiria, dagokion Erregistro Zibilean eskuratuz, edo nortasun agiriaren fotokopia egiaztatua.

-Deialdi honetan eskatzen den titulu akademikoaren fotokopia konpultsatua.

-BTP eta A motetako gidabaimenen fotokopia egiaztatuak.

-Eginkizun publikoetarako ezgaituak edo gabetuak ez izatearen zinpeko aitorpena, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertuak ez izatearena.

Epaimahaiak izangai horien osasun azterketa egiteko behar diren neurriak hartuko ditu, 3. eranskinean zehaztutakoaren arabera, beren gaitasun fisikoa frogatzeko. Bazterturik geldituko dira fakultatibo eskudunaren txostenean "ez gai" agertzen diren izangaiak.

10.4. Aurreko izapideak beteta, epaimahaiak jendaurrera aterako du prestakuntza ikastaroan onartuak izan direnen behin betiko zerrenda. Behin-behinekoz onartutako izangairen batek ez badu eskatzen zaion dokumentazioa aurkezten edo osasun azterketa gainditzen, probak gainditu eta prestakuntza ikastaroan sartzerik izan ez duen puntuazio handieneko izangaiarekin ordeztuko da behin betiko zerrendan, bere dokumentazioa bete eta osasun azterketa iragan ondotik.

10.5. Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuaren arabera arautuko da prestakuntza ikastaroa. Orobat, aplikagarri diren gainerako xedapenei jarraikiko zaie.

Ikastaroa utziz gero, izangaia deialditik baztertuta geldituko da.

Udaltzain laguntzaile izateko ikastaroak iraun bitartean, izangaiek hilean 1.144,72 euroko beka gordina jasoko dute.

Prestakuntza ikastaroa amaiturik, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak izangaien kalifikazioa igorriko dio epaimahaiari.

10.6. Udaltzain laguntzaile izateko probaren kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak argitara emanen du Iruñeko Udalaren iragarki oholean proba gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako guztirako puntuazioaren hurrenkeran, eta Lehendakaritza Alorreko zuzendariari igorriko dio, baita hautapen prozesuaren espediente osoa ere, hark onespena eman diezaion.

10.7. Gainditu duten izangaiei deitzen ahalko zaie, Iruñeko Udaleko Hiritarren Babeseko Alorrean diren beharren arabera, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraikiz.

10.8. Kontratudunak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.

11. oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2009ko urriaren 13an.-Zinegotzia eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

I. ERANSKINA

Lehen probako ariketak

1. Urean aritzeko gaitasunari buruzko testa (igeriketa).

Abiatzeko jarrera: zutik, igerilekuaren kanpo-ertzean. Ezin izanen da erabili urpean igeri egiteko betaurrekorik, ezta beste baliabiderik ere, baina bai igeri egiteko betaurrekoak.

Nola egin: ateratzeko seinalea entzun ondoan, izangaia uretan murgildu eta 50 metro igerian eginen ditu, ur azalean nahiz urpean, ahalik eta denbora laburrenean. Irteeratik 10 metrora urpean eginen du igeri, bi metro, horretarako propio jarritako tartean, eta gero kontrako paretaraino segituko du, han buelta eman eta irteerara itzuliko da. Arestian aipatu tartera iristean berriz ere urpean eginen ditu bi metro, eta paretaraino segituko du gero.

Izangaiak baztertzeko arrazoiak:

a) Kortxoetan edo igerilekuaren ertzean pausatu edo haietaz baliatuz bultzada hartzea.

b) Igerilekuaren hondoan bultzada hartzea.

c) Kalez aldatzea.

d) Urpean igeri egiteko eremuan burua ur gainera ateratzea.

Kanporatuak geldituko dira, halaber, baliorik gabeko bi irteera egiten dituztenak (ateratzeko seinalea eman baino lehen).

Puntuazioa: egindako denborak kontuan hartuz.

-Gizonezkoak: 55'' baino gehiago. Kalifikazioa: ez gai. 55'' edo gutxiago: gai.

-Emakumezkoak: 58'' baino gehiago. Kalifikazioa: ez gai. 58'' edo gutxiago: gai.

Hamarrenak kontuan hartu gabe neurtuko da denbora.

2. Erresistentzia proba: Course Navette-ren testa.

Izangaiek laster egin beharko dute, joan eta etorri, 20 metroko bide puska batean, magnetofoi bateko seinaleen bidez agintzen zaien erritmoan. Izangaiek, seinalea entzutean, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu beharko dituzte, lehenik bat eta gero bestea. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuz eta marra zapalduz. Zintak soinua emanen du tarte erregularren arabera; probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarragoa bilakatuko da.

Testaren xedea da magnetofoiak markatzen duen erritmoari eustea.

Ondokoak izanen dira izangaiak kanporatzeko arrazoiak:

a) Izangaia gelditzea.

b) Izangaia bere kaletik ateratzea.

c) Izangaiak ibilbide bat bukatzeko haren muturreko marra ez zapaltzea.

d) Seinale akustikoa entzutean marra ez zapaltzea hiru aldiz jarraian (seinalea entzuten denean, marratik metro bateko tartea onartuko da).

Kalifikazioa: bide puska zenbat aldiz egiten den kontuan harturik. Izangaia gelditu aurretik grabazioan entzun den azken seinalera arte kontatuko da.

-Gizonezkoak: 10 baino gutxiago. Kalifikazioa: ez gai. 10 edo gehiago: gai.

-Emakumezkoak: 8 baino gutxiago. Kalifikazioa: ez gai. 8 edo gehiago: gai.

3. Besoetako indarraren testa.

Abiatzeko jarrera: barratik zintzilik egonen da izangaia, besoak flexionatuta, esku ahurrak gibelera begira, zangoak luze-luze eta oinak lurra ukitzen ez dutela. Kokotsa barraren gainetik, barra eta eskuak ukitzeke. Eskuak hutsik, eskularrurik edo beste inolako lagungarririk gabe.

Nola egin: helburua da hasierako posizioari eustea eskatutako denboran, gutxienez. Kronometroa martxan jarriko da izangaia hasierako posizioan modu egokian jarri bezain laster. Ondokoak izanen dira izangaiak kanporatzeko arrazoiak:

a) Izangaiak barra zein eskuak kokotsarekin ukitu edo kokotsa barra baino beherago jaistea.

b) Izangaiak zangoak flexionatzea.

c) Izangaiak gorputza kulunkatzea.

Kalifikazioa: proba bukatutzat ematen den arte, izangai bakoitza hasierako posizioan egondako denboraren eta ondoko eskalaren arabera:

-Gizonezkoak: 40'' baino gutxiago. Kalifikazioa: ez gai. 40 edo gehiago: gai.

-Emakumezkoak: 25'' baino gutxiago. Kalifikazioa: ez gai. 25 edo gehiago: gai.

Denbora neurtuko da hamarrenak kontuan hartu gabe.

4. Gorako jauziaren testa.

Abiatzeko jarrera: zutik "Bosco System" plataformaren barnean. Izangaiak besoak mugi ditzake eta enbor-belaunak tolestu ere bai, baina oinak mugitzerik ez du, ezta lurretik osorik nahiz apur bat bereizterik ere, jauzia egin aitzin.

Nola egin: izangaiak ahalik eta jauzi altuena egin behar du eta airean egon ahalik eta luzeen. Zutik erori behar du plataformaren barruan, oreka galdu eta errebotatu gabe.

Jauzia baliogabetuko da honelakoetan:

a) Izangaia plataformatik kanpo erortzen denean, oin batekin edo biekin.

b) Izangaiak plataforma ukitzen duenean oinez besteko edozein gorputz-atalekin.

c) Izangaiak errebotatzen duenean plataformara erortzean.

Izangaiak nahi adina saio egiten ahalko ditu bi jauzi teknikoki baliagarri lortu arte.

Kalifikazioa: jauzi egitean izangaiak airean irauten duen denboraren arabera, "Bosco System" plataformak neurtzen duen bezala, hots, zatikiak ehunenetan.

-Gizonezkoak: 0''57 baino gutxiago. Kalifikazioa: ez gai. 0''57 edo gehiago: gai.

-Emakumezkoak: 0''47 baino gutxiago. Kalifikazioa: ez gai. 0''47 edo gehiago: gai.

Denbora neurtuko da milarenak kontuan hartu gabe.

5.-Zalutasun proba (Barrow testa).

Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren gibelean.

Nola egin: probaren helburua da ahalik eta lasterren korritzea "zortzi" baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago. Izangaiek bi aldiz egin behar dute zirkuitua, behin alde batera behin bestera (A eta B ibilbideak grafikoan).

Abiadura-zalutasuna (Barrow testa)

Ondokoak dira kanporatzeko arrazoiak:

a) Zutoin bat botatzea.

b) Izangaia ibilbidetik ateratzea.

Kalifikazioa: izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora batuko da, kontuan hartuz horiek bukatzen direla izangaia irteera-marrara iristen denean.

-Gizonezkoak: 25''8 baino gehiago. Kalifikazioa: ez gai. 25''8 edo gutxiago gai.

-Emakumezkoak: 27''8 baino gehiago. Kalifikazioa: ez gai. 27''8 edo gutxiago gai.

Denbora neurtuko da ehunenak kontuan hartu gabe.

2. ERANSKINA

Bigarren probarako gai zerrenda

Legeriaren arloko gai zerrenda:

1.-Europar Batasuna: sorrera eta bilakaera. Europar Batasuneko erakundeak: Europako Parlamentua, Kontseilua, Batzordea eta Justizia Auzitegia. Europako Kontseilua eta beste organo batzuk. Batasuneko zuzenbidea: haren iturburuak. Amsterdamgo Ituna: ideia orokorrak.

2.-Espainiako 1978ko Konstituzioa. Oinarrizko eskubideak: bermeak. Konstituzio Auzitegia. Erregearen eginkizunak Konstituzioaren arabera. Gorte Nagusiak. Estatuaren antolakuntza lurraldeen arabera.

3.-1841eko abuztuaren 16ko Lege Itundua. Itunaren sorrera, negoziazioak eta ondorioak. Edukiaren azterketa. Itun izaera.

4.-Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa. Prestakuntza prozesua. Izaera eta esanahia. Egitura eta sistematika. Atariko titulua.

5.-Nafarroako Foru Erakundeak: Nafarroako Gorteak edo Parlamentua. Parlamentuak gobernua kontrolatzeko duen eginkizuna. Nafarroako Comptos Ganbera: izaera eta eginkizunak. Nafarroako Kontseilua. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa.

6.-Foru Komunitateko Administrazioaren organo nagusiak. Foru Komunitateko administrazioaren egitura organikoa. Erregelamenduzko xedapenen eta ebazpen administratiboen araubidea.

7.-Toki entitateak. Tipologia eta antolaketa. Toki erakundeen autonomia. Toki erakundeen eskumenak.

8.-Nafarroako Toki Entitateak. Nafarroako toki entitateen antolaketari eta administrazioari buruzko ideia orokorrak. Nafarroako Administrazio Auzitegia.

9.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileria. Funtzionarioak, estatutupeko langileak eta lan-kontratudunak: haien araubide juridikoaren gaineko oinarrizko ideiak.

10.-Administrazioaren xedapenak eta egintzak. Administrazio prozedura. Kontzeptua. Printzipioak. Administrazio prozedura erkidearen faseak. Prozedura bereziak.

11.-Errekurtso administratiboak. Kontzeptua. Printzipio orokorrak eta motak. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

2. Zientzien arloko gai zerrenda:

2.1.-Mugimendua: mota desberdinen azterketa problemak ebazteko aplikaturik.

2.2.-Indarrak, masarekin eta azelerazioarekin duten zerikusia. Indar unitateen erabilera.

2.3.-Lana, potentzia, energia eta makinak. Problemetarako aplikazioa.

2.4.-Beroaren azterketa eta makina termiko batzuetarako aplikazioak.

2.5.-Elektrizitatea: motak, unitateak, zirkuitu baten osagaiak eta korronte elektrikoaren efektuak.

2.6.-Materiaren egitura atomikoa eta molekularra.

2.7.-Zatikiak. Eragiketetarako aplikazioak.

2.8.-Proportzionaltasuna. Hiruko erregela bakun eta konposatua, ehuneko hainbat, banaketa proportzionala eta interes bakuna eta interes konposatua.

2.9.-Nazioarteko neurri sistema.

2.10.-Geometria: planoa, poligonoak. Ariketa praktikoak.

2.11.-Geometria: espazioa, poliedroak, piramidea, konoa, esfera. Ariketa praktikoak.

3. Hizkuntzen arloko gai zerrenda

3.1.-Izenaren, adjektiboaren eta aditzaren morfologia. Esaldi bakunaren sintaxia.

3.2.-Esaldi konposatuaren sintaxia. Deskribapena: hainbat mota. Deskripzioaren objektibotasuna eta subjektibotasuna.

3.3.-Ortografia.

3.4.-Sinonimoak eta antonimoak.

3. ERANSKINA

Nafarroako polizia kidegoetan sartzeko bazterketa medikoen taula

1.-Ikusmena. Begien sistema.

-Zuzendu gabeko begi zolitasuna:

-4/10 bi begietan, edo

-3/10 begirik okerrenean eta 5/10 onenean, edo

-2/10 begirik okerrenean eta 6/10 onenean.

-Ikuseremu monokularra: ezin izanen da plano horizontalean 120º-tik beheitikoa izan, eta murrizketa nabarmenik gabekoa izanen da ikus-eremuko meridiano batetik bestera.

-Diplopia.

-Diskromatopsia larriak.

-Estereopsi falta.

-Keratotomia erradiala.

2.-Entzumena. Entzuteko sistema.

-500dik 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan belarriren batean 45 dB-ko edo gehiagoko galera.

-Orekari loturiko alterazioak, edozein etiologiatakoak.

3.-Hizkuntza.

-Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz toteltasuna), disartria eta diglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea zaildu edo galarazten dutenak.

4.-Giharren eta eskeletoaren aparatua.

-Artikulazioren baten galera anatomikoa edo ankilosia, eginkizunetarako duen eraginaren arabera.

-Prozesu artikularrak, eginkizunetarako duten eraginaren arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

-20º-tik gorako eskoliosia.

-30º-tik gorako zifosia.

-Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bategiteak eta ornoarteko diskoaren arazoak.

-Espondilitis ankilosantea.

-Paget-en eritasuna.

-Osteoporosia eta osteomalazia (eginkizunetarako duen eraginaren arabera).

-Fibromialgia.

-Deformazio anatomikoak, eginkizunetarako duten eraginaren arabera.

5.-Digestio aparatua.

-Crohn-en eritasuna eta kolitis ultzeraduna.

-B eta C hepatitisa aktiboa izatea edo birusaren eramailea izatea.

-Gibeleko gutxiegitasuna, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

-Gibeleko zirrosia.

-Behazun-zirrosi primarioa.

-Pankreatitis kronikoa.

-Fibrosi kistikoa.

-Sabelaldeko paretako etena, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

-Hesteetako jarioa.

6.-Bihotz-hodietako sistema.

-Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.

-Arritmiak eta blokeoak: aurre-eszitazio sindromea eta bihotzaren erritmoaren edo kondukzioaren alterazio mota guztiak, salbu eta arritmia sinusala, BGE edo BE solteak, 1. mailako blokeo AB, Eskuineko Adarraren Blokeo Osoa eta Ezkerreko Adarraren hemiblokeoak.

-Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

-Balbulopatiak.

-Miokardiopatiak.

-Perikardiopatia kronikoak.

-Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

-Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

-Arterietako hipertentsioa (TAS > 140 eta TAD > 90).

-Arterietako hipotentsioa (TAS < 90 eta TAD < 45).

-Zainen eta baso linfatikoen gutxiegitasuna.

7.-Arnas aparatua.

-Arnas aparatuaren afekzio kronikoak (Bronkitis kronikoa, BBEK, Enfisema, Bronkiektasiak).

-Pleurako isuri berrituak.

-Berezko pneumotorax berrituak.

-Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.

-Asma eta bronkioetako hipererreaktibotasuna.

8.-Nerbio-sistema.

-Epilepsia.

-Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizanteak.

-Neurona motorraren eritasunak.

-Ataxiak.

-Buruko eta integrazioko funtzioen alterazioak (arrazoitze abstraktoa, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

-Parkinson-en eritasuna eta bestelako alterazio estrapiramidalak.

-Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

-Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren bestelako arazoak.

-Siringomielia.

-Hidrozefalia.

-Miopatiak.

-Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

-Perlesia periferikoak, funtzioetan duten eraginaren arabera.

-Nerbio-sistema periferikoaren eritasunak, funtzioetan duten eraginaren arabera.

-Neke kronikoaren sindromea.

-Anosmia.

-Beste alterazio motore batzuk (tikak, estereotipia motoreak, loaren alterazioak), giza harremanetan eta lanean izan dezaketen eraginaren arabera.

9.-Alterazio psikiatrikoak.

-Buruko alterazio organikoak, prozesu automugatuak eta itzulgarriak kenduta.

-Buruaren eta jokabidearen alterazioak, substantzia psikotropikoen kontsumoaren ondoriozkoak (alkohola barne).

-Eskizofrenia eta bestelako alterazio psikotikoak.

-Gogo-aldartearen alterazioak (jokabide bipolarrak, alterazio depresibo errepikariak, depresioaldi larria, alterazio distimikoak).

-Antsietate-alterazioak, ondorio kliniko nabarmena baldin badute.

-Barne-bultzaden kontrolaren eta izaeraren alterazioak, giza harremanetan eta lanean eragina dutenak.

10.-Sexu eta gernu-aparatua.

-Giltzurruneko gutxiegitasuna, bilakaera eta pronostikoaren arabera.

-Gernu jarioa.

-Giltzurruneko polikistosia.

11.-Sistema endokrinologikoa.

-Ardatz hipotalamo-hipofisarioaren alterazioak.

-Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Addison, Cushing, feokromozitoma eta giltzurrunen gaineko guruinen bestelako alterazioak.

-Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.

-Mellitus diabetesa.

-Adenomatosi endokrino anizkoitza.

-Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

12.-Larrua, fanerak eta guruin exokrinoak.

-Orbainak eta azalaren prozesu kronikoak, baldin eta haien hedadura, funtzioetan izan dezaketen eragina eta kokapena ikusirik, polizia lanetan aritzea eragozten baldin badute.

13.-Odola eta organo hematopoietikoak.

-Muineko aplasia, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, ß-talasemia anemiadunak.

-Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Sindrome linfoproliferatibo kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Mieloma anizkoitza eta Waldeström-en eritasuna.

-Hemofiliak eta hemostasiaren bestelako alterazioak.

-Inmunoeskasiak.

-Esplenektomia.

-Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo EPO erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.

14.-Bestelakoak.

-GIB birusaren antigorputzen eramailea.

-Amiloidosia.

-Kolagenosia.

-Lupus eritematoso sistemikoa.

-Artritis erreumatoidea.

-Esklerodermia.

-Sjögrenen sindromea.

-Baskulitisa, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

-Obesitatea (GMI > 25).

15.-Ohar orokorrak.

-Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Funtzioetan eragina duten gorputzeko bestelako aparatu edo sistemetako afekzioak, balorazio mahaiaren iritziz, polizia lanetan aritzea eragozten baldin badute.

4. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena .................................., adinez nagusia, NAN/nortasun agiria: ................................ ...................; jaioteguna [eguna/hilabetea/urtea]: ........... Jaioterria (udalerria, probintzia): .......................... Nazionalitatea: .................... Egungo helbidea (karrika, zenbakia, eskailera, etxebizitza): ............................... Posta kodea/herria: ............................. Telefonoa: ............ Sakelako telefonoa: ...............

ADIERAZTEN DU:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Deialdian ezarritako azterketa eskubideak ordaindu ditudala, eta horren egiaztagiria erantsi dudala.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Eskabide honi eransten dizkiodala bai osasun ziurtagiri ofiziala, non frogatzen baita gauza naizela deialdian adierazitako proba fisikoak egiteko, bai izena emateko eskubideei dagokien diruaren ordainagiria ere.

ESKATZEN DU:

Iruñeko Udalaren zerbitzuko udaltzain izateko 30 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela (deialdia ...... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, .........(e)an), txanda honetan:

? Txanda irekia

? Igoera txanda*

(*) Deialdiak jasotzen duenean soilik.

Datuen babesa.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan azaltzen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabili ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Merkatuko kalea, 7-9, 31001-Iruña).

Iruñean, 200....(e)ko ............aren ....(e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0924318