133. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

485/2009 FORU AGINDUA, urriaren 7koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kontseilari horrek berak ekainaren 25ean emandako 346/2008 Foru Aginduan ezarritako neurriak baliogabetzen dituena.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 25eko 346/2009 Foru Aginduaren bidez, 2009. urtean Nafarroan oihanetako suteei aurrea hartzeko eta suaren erabilera arautzeko neurriak ezarri ziren.

Eguna laburtzean, tenperatura jaistean eta gauaz hezetasuna handitzean, txikiagoa da suteen arriskua.

Horrez gain, udazkenean fronte euritsuak espero dira. Horregatik guztiagatik, oihanetan suteak pizteko aukerak nabarmenki gutxituko dira. Hori dela eta, bidezko da suteak saihesteko hartu ziren salbuespen neurriak bertan behera uztea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legean ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 25eko 346/2009 Foru Aginduan ezarritako neurriak baliogabetzea. Foru agindu horren bidez, 2009. urtean Nafarroan oihanetako suteei aurrea hartzeko eta eta suaren erabilera arautzeko neurriak ezarri ziren.

2. Adieraztea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 22ko 286/2009 Foru Aginduak indarrean jarraitzen duela. Foru agindu horrek kudeaketarako legezko betekizunak eta nekazaritzarako zein ingurumenerako baldintza egokiak ezarri zituen, Europar Batasunaren Nekazaritzarako politikaren barreneko zuzeneko laguntzak jasotzen dituzten nekazariek bete ditzaten, eta uztondoa erretzea mugatzen du 8. betekizunean.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, Foruzaingoari, Guardia Zibilaren Komandantziari eta SOS-Nafarroari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2009ko urriaren 7an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F0924299