131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAUSI MANKOMUNITATEA

Aldaketa ordenantzan. Behin betiko onespena

Bidausi Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2009ko maiatzaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zaborrak eta hondakinak bildu eta desegiteko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (2009ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 19an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretako aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Garraldan, 2009ko urriaren 5ean.-Mankomunitateko burua, Luis Javier Villanueva Martínez.

Zaborrak eta hondakinak bildu eta desegiteko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

TARIFEN ERANSKINA

Etxebizitzak, lantegiak, dendak, aroztegiak, biltegiak, garajeak, hiltegiak, finantza entitateak, farmaziak, okindegiak, burdindegiak, zentral elektrikoak, Sorogaingo askaltegia: 76,62 euro.

Herriko kontsultategiak, udal liburutegiak, idazkaritzak: 19,18 euro.

Eskola gelabakarrak: 38,30 euro.

Eskualdeko ikastetxea: 421,27 euro.

Osasun Etxea, supermerkatuak, josteta elkarteak: 153,16 euro.

Gasolina-zerbitzuguneak, tabernak, jatetxeak: 114,88 euro.

Kanpinak: 1.584 euro.

Oihana fabrika: 689,08 euro.

Tabernak, jatetxeak, erretegiak, dantzalekuak: 229,69 euro.

Herriko ostatuak, aterpetxeak: 306,31 euro.

Tabernak eta hostalak, Asistencial Ibañeta, S.A.: 421,27 euro.

Aterpeak: 267,96 euro.

Askaltegiak: 191,42 euro.

Kuartela: 1.134,23 euro.

HIRI HONDAKIN SOLIDOAK TRATATZEKO 2009KO PARTZUERGO TASAREN TARIFAK, PARTZUERGOAREN KONTURA

Etxekoak: 28,47 euro.

Gainerako epigrafeak: 35,79 euro.

Iragarkiaren kodea: L0923808