131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Ordenantza fiskala hasiera batean onetsirik

Zubietako Udalak, 2009ko irailaren 4an egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen quoruma zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea Zubietako Udalak ur-hornidura eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Aditzera ematen da bai ordenantza bai aipatu udal erabakia ikusgai egonen direla Udaleko iragarki oholean, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea udal idazkaritzan azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aipatu ordenantza fiskala behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Zubietan, 2009ko irailaren 30ean.-Alkatea, Francisco Michelena Celayeta.

Iragarkiaren kodea: L0924023