131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Ordenantza hasiera batean onetsirik

Zubietako Udalak, 2009ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen quoruma zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea Oihaneko bide eta pisten erabilera arautzen duen ordenantza.

Aditzera ematen da bai ordenantza bai aipatu udal erabakia ikusgai egonen direla Udaleko iragarki oholean, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea udal idazkaritzan azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Zubietan, 2009ko irailaren 30ean.-Alkatea, Francisco Michelena Celayeta.

Iragarkiaren kodea: L0923992