131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Behin-betiko onespena xehetasun azterlanari,
UB-11 unitateari dagokiona

2009ko abuztuaren 7an, Zubietako Udalak egin zuen Osoko Bilkuran, erabaki hau hartu zuen aho-batez:

"1. Behin-betiko onestea Amaia Mariezcurrena eta David Juanicorenak sustaturiko xehetasun azterlana, UB-11 unitatea aldatzeko.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki hau.

3. Behin-betiko onetsitako xehetasun azterlanaren kopia bat bidaltzea Nafarroako Gobernuko Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamenduko Departamentuari."

Zubietan, 2009ko urriaren 5ean.-Alkatea, Francisco Michelena Celayeta.

Iragarkiaren kodea: L0923990