131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Alkatearen ordezkapena

2009ko urriaren 6an, Udal honetako alkateak ondoan eta osoki idatzirik dagoen Ebazpena onetsi zuen:

"Aurrekinak:

1. 2009ko urriaren 7ko 0 ordutik (asteazkena) azaroaren 8ko gauerdiko 12ak arte (igandea), arazo pertsonalengatik, ezinezkoa izango da niretzat alkatetza-lanak egitea.

2. Pedro Hilario Santesteban Loyarte da Zubietako alkate-ordezkoa.

Kontutan hartuz 6/1990 Foru Legeak, 7/1985 Legeak eta 2568/1986 Errege Dekretuak xedatzen dutena,

Francisco Michelena Celayeta, Zubietako Alkatea naizen honek, XEDATU DUT:

1. Alkate-ordezkoa den, Pedro Hilario Santesteban Loyartek izango ditu alkatetzaren eskumen eta funtzioak Zubietan, 2009ko urriaren 7ko 0 ordutik (asteazkena) azaroaren 8ko gauerdiko 12ak arte (igandea), aipatuko arauak xedatzen dutenarekin bat etorriz.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Santesteban jaunari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzea, behar diren ondorioetarako."

Zubietan, 2009ko urriaren 6an.-Alkatea, Francisco Michelena Celayeta.

Iragarkiaren kodea: L0923897