131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, 2009. urtekoa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2009ko azaroaren 16an bukatuko dela epea, Jarduera ekonomikoen gaineko zergagatik 2009. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko.

Helbideratutako ordainagariak 2009ko azaroaren 9an pasako dira kontuetatik.

Helbideratu gabeko ordainagiriak haien atzeko aldean aipatzen diren banketxeetako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.

Zizur Nagusian, 2009ko urriaren 16an.-Alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0924296