131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, jarduera ekonomikoen eremuko 8-11, 8-12, 8-13, 8-14
eta 8-15 lurzatien xehetasun azterlanean

Hiriko Udalak, 2009ko irailaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, Hirigintzaren, Nekazaritzaren, Abeltzaintzaren eta Mendien Informazio Batzorde Iraunkorrak proposatuta, erabaki zuen aldaketa behin betikoz onestea jarduera ekonomikoen eremuko 8-11, 8-12, 8-13, 8-14
eta 8-15 lurzatien xehetasun azterlanean. Jesús Marín Fuentesek sustatu du Aceites Urzante, S.L. ordezkatuz. Proiektua Carlos Iraburu Elizalde eta Emilio Moncada Durruty goi mailako arkitektoek prestatu dute eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2008ko azaroaren 26an ikus-onetsi. Alkatetzaren 2009ko uztailaren 20ko ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2009ko urriaren 6an.-Lurraldearen Antolamenduko zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0923902