131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Xehetasun azterlana, Almoceda karrikan (zk.g.) dagoen ekipamenduetarako lurzatiko lerrokadurak aldatzeko, Tuterako epaitegiak hartuko dituen eraikina zutituko den orubean, Tuterako HAPOko 5. zonako AA-7an sartua baita

Hiriko Udalak, 2009ko irailaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, Hirigintzaren, Nekazaritzaren, Abeltzaintzaren eta Mendien Informazio Batzorde Iraunkorrak proposatuta, erabaki zuen behin betikoz onestea xehetasun azterlana, Almoceda karrikan (zk.g.) dagoen ekipamenduetarako lurzatiko lerrokadurak aldatzeko, Tuterako epaitegiak hartuko dituen eraikina zutituko den orubean, Tuterako HAPOko 5. zonako AA-7an sartua baita. Eraikina triangelu moduko orube batean kokatuko da, Merindades etorbidearen, Almoceda karrikaren eta etorkizunean Queiles parkea izanen denaren artean. Eneko Ardaiz Ganuzak sustatua da, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagausia ordezkatuz. Proiektua Otxotorena Arquitectos, S.L.k prestatu du eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2009ko ekainaren 25ean ikus-onetsi. Alkatetzaren 2009ko uztailaren 21eko ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2009ko urriaren 6an.-Lurraldearen Antolamenduko zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0923901