131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Sunbillako Udalak, 2009ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Sunbillako Sollenea poligonoa birzatitzeko proiektua, Pello Etxegiak sustatua. Jendaurrean egonen da 20 egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 167 b eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, epe horretan interesdunek haren edukia azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Sunbillan, 2009ko urriaren 5ean.- Alkate udalburua, José Fco. Errandonea Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L0924311