131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Ordenantza fiskala. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2009ko urriaren 9an egin osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen haren xedapen zatia:

"1.-Hasiera batean onestea Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean horniduren zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza.

2.-Espedientea jendaurrean jartzea hogeita hamar egunean, bederen, epe horretan herritarrek eta bidezko interesdunek hura aztertu eta nahi dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

3.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4.-Adieraztea, ezen erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela eta ordenantzaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko."

Eta hori guztia argitara ematen da, indarrean dagoen araudia bete dadin.

San Adrianen, 2009ko urriaren 9an.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L0924200