131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoan intereseko
hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen
aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena.
Hasierako onespena

Erronkariko Udalak, 2009ko irailaren 29an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1. Hasiera batean onestea Herriko jabari publikoan intereseko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

2. Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek aztertu eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Erronkarin, 2009ko urriaren 9an.-Lehen alkateordea, Luis Garate Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0924216