131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EDIKTUA

Hasiera batez onestea 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duten zerga bidezko diru-sarreren eta prezio publikoen erregulazioan izandako aldaketak

Udalbatzak, 2009ko urriaren 16an egindako Osoko Bilkuran, eta behar den quoruma izanik, ondoko erabakia hartu zuen:

«IKUSIRIK espedientean jasotako agiriak eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko urriaren 6an hartutako erabakia, zeinaren bidez 2010. urteko ekitaldirako Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauak aldatzeko Proiektua onesten baita, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioko 6/90 Foru Legean ezarritakoarekin bat, ondokoa ERABAKI DA:

1.-Hasiera batez onestea ondoko zerrendan jasotako zergen eta tasen ordainarazpena arautzen duten Ordenantza fiskal eta Tarifa-eranskinetako indarreko testu eta tarifen aldaketak:

-Kudeaketarako, diru-bilketarako eta ikuskapenerako Ordenantza Fiskala

-Lurren gaineko kontribuzioa

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga

-Luxuzko gastuen gaineko zerga: Bingo-jokoa

-Agiriak egin eta bideratzea

-Zaintza bereziko zerbitzuak

-Ingurumena babesteko eta jarduera kaltegabeetarako baimenak

-Udalaren erabaki, ordenantza eta bestelako arauetan aurreikusitako ikuskapenak zein aztertu eta kontrolatzeko bestelako esku-hartzeak

-Ibilgailuak eremu publikotik erretiratu eta zaintzeko zerbitzua eta ibilgailuak eremu publikoan ibilgetzea

-Betearazte-aginduak, ordezko betearazpenak eta partikularrendako laguntzak

-San José udal-hilerriko zerbitzuak

-Iruñeko Animaliak Hartzeko Zentroko zerbitzuak eta arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak

-Elikagaien eta ingurumen-laginen gaineko saiakuntza kimiko eta mikrobiologikoak.

-Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzea, eta eremu publikoan zoladura edo espaloiak mugitzea

-Ibilgailuak espaloietan barna sartzea eta eremu publikoan tokia erreserbatzea, ibilgailuen aparkaleku esklusibo gisa erabiltzeko, ibilgailuak gelditzeko eta edozein motatako salgaien zamalanetarako

-Hiriko jabari publikoko lurzoru, hegaldura eta zorupearen erabilera pribatua edo aprobetxamendu berezia

-Hiriko jabari publikoko lurzoru, hegaldura eta zorupearen aprobetxamendu bereziak, hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresendako

2.-Hasiera batez onestea Arau eta Tarifa-eranskinetako indarreko testu eta tarifetan egindako aldaketak, hain zuzen, ondoko zerbitzuak emateagatik edo udal-jarduerak egiteagatik ezarritako prezioak arautzen dituzten hauetan:

-Udaleko kirol-instalazioen eta eskoletako areto eta instalazioen erabilera

-Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua

-Ikastaro monografikoetako matrikula, marrazketa, pintura eta artearen esparruko beste ikasketa osagarrietarako

-Joaquín Maya Udal Musika Eskolan ematen diren ikastaroetan izena eman eta parte hartzea

-Udalak antolatutako hezkuntza-, kultura-, kirol- edo gizarte-ikastaro eta -jardueretarako sarrerak, izen-emateak edo matrikulak

-Desinfekzio parkeko, bainuetxeko, albaitaritzako eta Animaliak Hartzeko Zentroko zerbitzuak

-Ekipajeen zaindegi-zerbitzua, sanferminetan

3.-Espresuki onestea prezio publikoak kostua baino txikiagoak izanen direla, espedientean jasotako agirian zehazturiko arauetan orotan, justifikazioa, betiere, agiri horretan jasoa delarik.

4.-Aditzera ematea aldaketarik gabe eta, horrenbestez, indarrean segitzen dutela ondoko zerga eta kontribuzio berezien ordainarazpena erregulatzen duten ordenantza fiskalek eta tarifa-eranskinek:

-Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga

-Hiri-lurren balioa handitzearen gaineko zerga

-Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga

-Kontribuzio bereziak

-Lizentziak eta hirigintzako jarduketak

-Ezkontza zibilak

-Trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzea, aparkatze mugatu eta murriztuko eremuetan

5.-Aditzera ematea aldaketarik gabe eta, horrenbestez, indarrean segitzen dutela ondoko zerbitzuak edo udal-jarduerak direla medio ordaindu beharreko prezioak erregulatzen dituzten arau fiskalek eta tarifa-eranskinek:

-Udal-lokalen erabilera

-Adinekoendako udal-zerbitzuak

-Premiazko ostatu-zerbitzua, udal-apartamentuetan

-Hezkuntza- eta laguntza-zerbitzuak, Udaleko haur-eskoletan

-Hilobi-kutxen eta kutxa-gordailuak eta errautsetarako kolunbarioko hilarriak osaturiko multzoen salmenta, San José udal-hilerrian

-Udaleko garabi-zerbitzuak partikularrei emandako laguntza

6.-Hasiera batez onetsiriko Ordenantza Fiskaleei eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauei egindako aldaketek, behin arauzko tramiteak bete eta gero, 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, betiere aldez aurretik haien testu bateratuak argitara emanen direlarik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.»

Indarra duten xedapenak betez, espedientea Udaleko Toki Ogasuneko Alorrean dago ikusgai. Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Behin hogeita hamar eguneko epe hori erreklamazio, eragozpen-bide edo oharrik gabe iraganez gero, aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira.

Hori dena argitara ematen da, jende orok jakin dezan. Iruñean, bi mila eta bederatziko urriaren hamaseian.

Alkate Udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0924591